73. ALDIZKARIA - 2015eko apirilaren 17a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

NOAIN (ELORTZIBAR)

Noain Elortzibarko Udalaren eta Noaingo “Julián Gayarre” Musika Eskolako Udal Patronatuaren plantilla organikoa, 2015eko ekitaldirako. Hasierako onespena

Nafarroako Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina onesten duen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren 19 eta 20. artikuluetan ezarria betez, Noain Elortzibarko Udalak, 2015eko apirilaren 1ean egin osoko bilkuran, aho batez erabaki zuen hasiera batean onestea Noain Elortzibarko Udalaren eta Noaingo “Julián Gayarre” Musika Eskolako Udal Patronatuaren plantilla organikoa, 2015eko ekitaldirako.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 235.2. artikuluan xedatutakoari jarraituz, aldaketa hau hamabortz egun baliodunean egonen da ikusgai, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, herritarrek edo interesdunek espedientea azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.

Argitara ematen da, orok jakin dezan.

Noain Elortzibarren, 2015eko apirilaren 7an.–Alkate udalburua, Sebastian Marco Zaratiegui.

Iragarkiaren kodea: L1505371