73. ALDIZKARIA - 2015eko apirilaren 17a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MAÑERU

2015eko plantilla organikoa. Hasierako onespena

Mañeruko Udalak, 2015eko martxoaren 25ean egin osoko bilkura arruntean, erabaki zuen hasiera batean onestea, 2015eko ekitaldiko aurrekontuarekin eta hura betearazteko oinarriekin batera, 2015eko ekitaldiko plantilla organikoa, eranskinean agertzen den bezala.

Beraz, erabaki hori Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Herriko Etxe honetako iragarki oholean agertuko da, eta 15 egunean jendaurrean egonen, aldizkari horretan argitaratzen den egunetik aitzina, herritarrek eta interesdunek, beharrezkoa iruditzen bazaie, egokitzat jotzen dituzten alegazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten. Epe hori iraganik inork alegaziorik aurkeztu gabe, 2015eko plantilla organikoa behin betikoa bilakatuko da.

Horren guztiaren gaineko espedientea interesdunen eskura egonen da Udal Idazkaritzan, azter dezaten.

Mañerun, 2015eko apirilaren 7an.–Alkatea, Nuria Irisarri Arbeloa.

ERANSKINA

Mañeru ibarreko Administrazio Zerbitzuen Batasuneko
langile partekatuak

Lanpostuak

Funtzionarioak:

idazkaria (hutsik).

Administrari-ofiziala (hutsik).

Zerbitzu anitzetako enplegatua.

Lan-kontratudunak:

2 administrari laguntzaile (1 lanaldi partzialekoa). (Hutsik).

Garbitzailea (lanaldi partzialekoa). (Hutsik).

Mañeruko Udaleko langileak

Lanpostuak

Lan-kontratudunak:

Liburuzaina (lanaldi partzialean). (Hutsik). Maila: D.

Langileen zerrenda:

Izena: María Ángeles Zamora García. D maila. Lanpostua: Liburuzaina. Bitartekoa, lanaldi partzialekoa, lanpostu hutsa betetzen.

Iragarkiaren kodea: L1505198