2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
TUTERA
Hiri jarduerako plan berezia 3. poligonoko 987. lurzatian (J.A. Fernández kalea, 8 bis). Behin betiko onespena
Tuterako Udalak, 2017ko maiatzaren 2an egin osoko bilkuran, behin betiko onetsi zuen Hiri jarduerako plan berezia, aipatutako lurzatian baimentzen den eraikigarritasuna handitzeko, egungo b+1 motatik BS+4+A motara igarota; horrela bertan ezarri ahalko da etxebizitza libreko eraikin bat, beheko solairuko lokala eta lau etxebizitza dituena, Jardines Tudela SLk sustatua, Manuel Blasco arkitektoak eta Laura Lamana Pastor zuzenbideko lizentziadunak prestatutako proposamenaren arabera.
Era berean, erabaki zen hirigintzako araudia Udaleko iragarki oholean eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.
Aditzera ematen da, orok jakin dezan.
Tuteran, 2017ko maiatzaren 5ean.–Alkate udalburua, Eneko Larrarte Huguet.
ERANSKINA
Hiri jarduerako plan berezia 3. poligonoko 987. lurzatian (J.A. Fernández kalea, 8 bis) (PDFa).
Iragarkiaren kodea: L1705710