2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
GIRGILLAO
Udal Plan Orokorra. Hasierako onespena
Girgillaoko Udalak, 2015eko martxoaren 13an egin osoko bilkuran, erabaki zuen behin-behinekoz onestea Girgillaoko Udal Plan Orokorra, eta hura Nafarroako Gobernuko Lurraldearen Antolamendu eta Hirigintza Zerbitzura igortzea, behin betiko onesteko.
Etxarren-Girgillaon, 2015eko martxoaren 23an.–Alkatea, José M.ª López de Mendiguren Anuncibay.
Iragarkiaren kodea: L1505146