73. ALDIZKARIA - 2015eko apirilaren 17a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

IRUÑA

Deialdia, Iruñeko Udaltzaingoko inspektore izateko 4 lanpostu barne igoeraren eta mailaz igotzeko lehiaketaren bidez betetzeko

Iruñeko Udalaren Tokiko Gobernu Batzarrak, 2015eko martxoaren 24ko bilkuran, ondoko deialdi hau onestea erabaki zuen. Hona hemen oinarriak:

OINARRIAK

1. oinarria.–Arau orokorrak.

1.1. Deialdi honen xedea da Iruñeko Udaltzaingoko inspektore izateko 4 lanpostu barne igoeraren eta mailaz igotzeko lehiaketaren bidez betetzea, eta arau hauetan xedatzen denari loturik gauzatuko da: Nafarroako Poliziei buruzko martxoaren 23ko 8/2007 Foru Legea, Nafarroako Polizia Kidegoetako Langileen Erregelamendua onesten duen abenduaren 29ko 718/2003 Foru Dekretua, Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren Testu Bategina onesten zuen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretua, Nafarroako administrazio publikoetako lanpostuak betetzeko Erregelamendua onesten duen azaroaren 6ko 215/1985 Foru Dekretua eta deialdi honen oinarriak.

1.2. Deialdi hau dela medio izendatzen diren izangaiak Iruñeko Udaleko funtzionario publiko eta Udaltzaingoko inspektore izanen dira; Gizarte Segurantzako Araubide Orokorrean inskribatuko dira eta hartan alta emanen zaie, araubide horren babespean egoteko. Deialdiko lanpostuak betetzeko izendatzen diren funtzionarioek, Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuak eta gainerako xedapen osagarriek jasotzen duten eskubide pasiboen eta osasun zein gizarte laguntzaren sisteman kidetuta baldin badaude, horretan segitzeko edo Gizarte Segurantzakoan kidetzeko aukera izanen dute.

1.3. Iruñeko Udaleko langile finkoek, oinarrizko prestakuntza ikastaroan sartzen badira, gizarte aurreikuspenerako duten araubidea izaten jarraituko dute eta beren jatorrizko lanpostuko lansariak jasoko dituzte, horiek praktiketako funtzionarioari dagozkionak baino handiagoak direnean.

1.4. Izendatzen diren izangaiek martxoaren 23ko 8/2007 Foru Legean eta hori garatzen duten arauetan ezarritako eginkizunak, eskubideak eta betebeharrak izanen dituzte, eta foru lege horretan ezartzen diren mailetako B mailaren barnean geldituko dira sailkaturik.

1.5. Lanaldiaren araubidea zerbitzuaren beharretara egokituko da.

1.6. Izendatuek beren destinoan bertan beharko dute bizi, eta horretarako, Iruñeko udalerrian finkatuko dute helbidea.

2. oinarria.–Izangaien betebeharrak.

2.1. Deialdi honetan onartuak izateko, izangaiek ondotik aipatzen diren baldintzak bete beharko dituzte:

a) Gutxienez 3 urteko antzinatasuna izatea Nafarroako Polizia Kidegoetako inspektoreorde lanpostuan.

b) Diplomadun, ingeniari tekniko edo arkitekto teknikoaren titulua edo gradu edo titulu baliokidea izatea.

Atal honen ondorioetarako, erdi mailako tituluaren ordez onartuko da gutxienez bost urteko antzinatasuna izatea aurreko enpleguan, 8/2007 Foru Legearen 35.a) artikuluan ezarritakoarekin bat.

c) Abiapuntuko lanpostuan borondatezko edo nahitaezko eszedentzian ez egotea.

2.2. Arestiko baldintzak eskaerak aurkezteko epea bukatzen denean bete beharko dira.

3. oinarria.–Eskabideak.

3.1. Deialdian parte hartzeko eskabideak Iruñeko Udalaren edozein erregistrotan aurkeztu beharko dira, edo Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38.4 artikuluan aurreikusitako bideetako edozein baliatuz, deialdia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hogeita hamar egun naturaleko epean. Eskabideak deialdi honetan argitaratutako ereduaren arabera bete beharko dira, zeina eskuratzen ahalko baita Iruñeko Udaleko Herritarrentzako Laguntza Bulegoan, Kale Nagusiko 2an, edo Internet bidezko www.pamplona.es gunean, edo, bestela, aldizkari ofizialetik bertatik hartuta, argitaratzen denean.

Eskabidea posta bulego batean aurkeztuz gero, gutun-azal irekian eginen da, postako langileek, ziurtatu aitzin, data eta zigilua jar ditzaten, eta Iruñeko Udalaren Erregistro Orokorrera bidaliko da.

3.2. Eskabidearekin batera aurkeztu beharreko agiriak:

a) Nortasun Agiri Nazionalaren aurrealdearen eta atzealdearen fotokopia behar bezala konpultsatua.

b) Nafarroako Polizia Kidegoetakoren bateko inspektoreorde izendatu izana frogatzen duen ziurtagiria; era berean frogatuko dira lanpostu horretako antzinatasuna eta egoera administratiboa.

c) Eskatzen den tituluaren aurrealdearen eta atzealdearen fotokopia behar bezala konpultsatua.

d) Deialdiaren II. eranskineko baremoaren arabera alegatzen diren merezimenduen frogagiriak.

e) Eskabideari Iruñeko Udalaren kontuan 19,70 euro sartu izanaren frogagiria erantsi beharko zaio, espedientea formalizatzeko tasaren eta azterketa eskubideen ordain. Zuzenean ordaindu ahalko da edo, bestela, transferentzia eginda; betiere, Iruñeko Udalak finantza entitate hauetan dituen kontuetan: La Caixa (ES98 2100 9161 40 2200089727), Euskadiko Kutxa (ES22 3035 0039 34 0390900005) eta Nafarroako Rural Kutxa (ES07 3008 0001 14 1103447429) edo Udal Diruzaintzan (Merkatuko kalea, 7-9, 2. solairua). Ordainagirian datu hauek adierazi beharko dira nahitaez: Izangaiaren izen-deiturak. Kontzeptua: Udaltzaingoko inspektore lanpostuetarako lehiaketa.

Azterketa eskubideen tasa ordaintzen ez bada, izangaia baztertu eginen da.

Eskabideak aurkezteko epea luzaezina da.

4. oinarria.–Izangaien onarpena eta erreklamazioak.

4.1. Eskabideak aurkezteko epea bukaturik, Giza Baliabideen zuzendariak ebazpena emanen du izangai onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda onesteko, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila aginduko du.

Ezarritako epean eskabiderik aurkezten ez bada, Giza Baliabideen zuzendariak mailaz igotzeko lehiaketa bete gabe gelditu dela deklaratzeko ebazpena emanen du.

4.2. Izangai baztertuek hamar egun balioduneko epea izanen dute, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik, erreklamazioak aurkezteko eta, akatsik bada, haiek zuzentzeko.

4.3. Erreklamazioetarako epea bukatutakoan eta horiek ebatzi ondoan, Giza Baliabideen zuzendariak ebazpena emanen du onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onesteko, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko aginduko du.

4.4. Aurreko ataletan aipatzen diren behin-behineko eta behin betiko zerrendetan datu hauek baizik ez dira jasoko: inspektoreorde zenbakia eta izangaia Nafarroako zein Polizia Kidegoetakoa den.

5. oinarria.–Mailaz igotzeko lehiaketa nola eginen den.

5.1. Mailaz igotzeko lehiaketa 2 fasetan eginen da, lehiaketaldia lehenbizi eta proba praktikoa eta proba psikoteknikoa gero, oinarri hauetan zehazten den gisara.

Onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onesten duen ebazpenean zehaztuko da mailaz igotzeko lehiaketako proba praktikoa non, noiz eta zer ordutan hasiko den.

5.2. Lehiaketaldia.

Lehiaketaldian baloratuko dira izangaiek alegatu eta behar bezala frogaturiko merezimenduak, eta gehienez ere 82,75 puntu emanen dira:

a) Administrazio Publikoetan egindako zerbitzuak: 35 puntu arte.

b) Prestakuntza, irakaskuntza, ikerketa eta beste merezimendu batzuk: 25 puntu arte.

c) Hizkuntzak jakitea: euskara, frantsesa, ingelesa eta alemana: 20,25 puntu arte.

d) Sariak: 2,5 puntu arte.

Aurreko ataletan alegatu eta frogaturiko merezimenduak epaimahaiak kalifikatu eta puntuatuko ditu, deialdiko II. eranskineko baremoaren arabera. Izangaiek lehiaketan parte hartzeko eskabidea aurkezten duten unean alegatu eta agiri bidez frogatu beharko dituzte beren merezimenduak. Epaimahaiak ez du inolaz ere kontuan hartuko alegatu ez den eta agiri bidez frogatu ez den merezimendurik, eta ez du adierazitako puntuazioa baino altuagorik emanen merezimenduen atal bakoitzean.

Epaimahaiak azalpenak eta datu osagarriak eskatzen ahalko ditu, lehiatzaileek alegatutako merezimenduen gainean.

5.3. Proba praktikoa eta proba psikoteknikoa nola eginen diren.

Deialdi bakarraren bidez eginen dira probak, eta bazterturik geldituko dira agertzen ez diren izangaiak.

5.3.1. Proba praktikoa inspektore lanpostuaren edukiari eta eginkizunei buruzkoa izanen da, eta epaimahaiak proposaturiko kasu praktikoak ebatzi eta/edo inspektore lanpostuaren edukiari eta eginkizunei buruzko txostenak idatzi beharko dira. Gehienez ere 50 puntu lor daitezke proba horretan, eta baztertu eginen dira gutxienez ere 25 puntu eskuratzen ez dituzten izangaiak.

5.3.2. Proba psikoteknikoaren helburua da izangaiak lanpostuaren lanbide profilaren eskakizunei zein neurritan egokitzen zaizkien zehaztea. Proba hori Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko Psikologia Aplikatuaren Atalak eginen du eta gehienez ere 25 puntu lortzen ahal dira.

Proba psikoteknikoak hasi aitzin, Psikologia Aplikatuaren Atalak, Alkatetzarekin kontsulta egin ondotik, lanbide profilari buruzko proposamena igorriko dio Alkatetzari. Alkatetzak onetsi eginen du profil hori eta deialdiko epaimahaiari jakinaraziko dio.

Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko Psikologia Aplikatuaren Atalak, probak egin ondoren, txosten psikotekniko bat emanen du lehiatzaile bakoitzari buruz. Hartan, norbera deialdiaren xedeko lanpostuaren izaera eta ezaugarriei nola egokitzen zaien baloratuko da. Zerbitzu horrek txosten psikoteknikoan izangai bakoitzari ematen dion puntuazioa loteslea izanen da epaimahaiarentzat.

Proba hau ez da baztertzailea izanen.

5.3.3. Igoerarako trebakuntza ikastaroa:

Proba psikoteknikoak egindakoan, epaimahaiak jendaurrean jarriko du, Iruñeko Udalaren iragarki oholean eta azken probaren tokian, probak gainditu dituzten izangaien behin-behineko zerrenda, lortutako puntuazioaren hurrenkeran eta baita trebakuntza ikastaroan onartutako izangaien zerrenda ere (4 ikasle gehienez). Trebakuntza ikastaroa egiteko onartu diren izangaien zerrenda osatzeko, deialdiaren 1.1 oinarrian ezarritako irizpideak izanen dira kontuan.

Nafarroako Segurtasun Eskolak emanen du trebakuntza ikastaroa, gutxienez 150 eskola ordukoa; hautatzekoa izanen da eta "gai" edo "ez gai" balorazioa izanen du.

Epaimahaiak trebakuntza ikastaroa egiteko onartutakoen behin-behineko zerrendarekin batera adieraziko du ikastaroa zein toki, egun eta ordutan hasiko den.

Trebakuntza ikastaroa egin bitartean izangaiak zerbitzu berezien egoeran deklaratuko dituzte haien jatorrizko administrazioek, Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren 24.2 artikuluan ezarritakoaren arabera.

Ikastaroa burututakoan, langilea jarduneko egoerara itzuliko da berehala, zerbitzu berezien egoeran deklaratu zenean zuen lanpostura.

Zerbitzu berezietan deklaratzeak ez du aldaketarik sortuko izangaiaren gizarte aurreikuspeneko sisteman, jatorrizko lanpostuan zuenarekin segituko baitu.

Zerbitzu berezien egoeran deklaratutako izangaiek, trebakuntza ikastaroan onartuak badaude, Iruñeko Udaltzaingoko inspektore lanpostuko ordainsariak hartuko dituzte Iruñeko Udaletik, baita beren jatorrizko lanpostuan onarturik dituzten gradua, antzinatasuna eta familia laguntza ere.

Izangaiek beren jatorriko administrazioaren ziurtagiria aurkeztu beharko dute, aitzineko lerroaldean adierazten diren alderdien gainekoa, eta hartan zehaztuko da trebakuntza ikastaroa hasteko dataren aitzin-aitzineko hilean kontzeptu horiengatik jasotakoa.

Izangaiak ikastaroa uzten badu, uzten duen egun horretara arte izanen du eskubidea aurreko idatz-zatian aipatu lansariak jasotzeko.

Zerbitzu berezien egoera bukatzen denean, aurreko atalean aipatutako lansarien sistema izateari utziko zaio, eta ez du eskubiderik ekarriko, ez eskubide pasiborik sortuko, ezta deialdiko lanpostuaren ondoriozko inolako eskubiderik ere.

Izangaiak Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko Segurtasun Eskolari atxikiko zaizkio.

Izangaiek hamabost egun naturaleko epea dute, trebakuntza ikastaroan onartu eta baztertu direnen behin-behineko zerrenda argitaratzen denetik hasita, ikastaroak dirauen bitartean zerbitzu berezietan daudela frogatzeko.

6. oinarria.–Epaimahaiaren osaera, eraketa eta jarduketa.

6.1. Epaimahaia honako hauek osatuko dute:

Mahaiburua: Gabriel Viedma Moreno, Herritarren Segurtasuneko zinegotzi delegatua.

Ordezkoa: Alberto Margallo Lana, Herritarren Segurtasunaren Alorreko zuzendaria.

Mahaikidea: Alfonso Fernández Torres, Iruñeko Udaltzaingoko burua.

Ordezkoa: Francisco Javier Arrobarren Barrena, Iruñeko Udalaren Udaltzaingoko komisario nagusia.

Mahaikidea: Ángel Beortegui Sierra, Udaltzaingoko inspektorea.

Ordezkoa: José Francisco Ataun Roldán, Iruñeko Udaltzaingoko komisarioa.

Mahaikidea: Iruñeko Udaleko Langileen Batzordeko ordezkari bat, Batzordeak berak izendatua.

Ordezkoa: Iruñeko Udaleko Langileen Batzordeko ordezkari bat, Batzordeak berak izendatua.

Mahaikide idazkaria: Víctor Sarasa Astráin, Herritarren Segurtasuneko Alorreko legelaria.

Ordezkoa: Javier García Martínez, Herritarren Segurtasuneko Alorreko legelaria.

6.2. Epaimahaia probak hasi baino lehenago eratuko da, mahaiburuak deituta.

6.3. Epaimahaia ezin izanen da eratu, ezta jardun ere, kideen gehiengo osoa gutxienez bildu gabe.

Epaimahaiaren eraketak balioa izan dezan, mahaiburuak eta idazkariak bertan egon behar dute edo, hala ez bada, haien ordezkoek.

6.4. Epaimahaiko kideek ez dute parte hartuko, eta organo dei egileari horren berri emanen diote, baldin eta Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legean parte ez hartzeko aipatzen diren egoeretakoren batean badaude.

Izangaiek, halaber, zilegi dute mahaikideak errefusatzea, egoera horietako bat gertatzen denean.

6.5. Epaimahaiak gehiengoz ebatziko ditu deialdi honetako oinarrien interpretazio eta aplikazioaren inguruko arazo guztiak.

Epaimahaiak aholkulari adituen laguntza izan dezake proba batzuetan nahiz guztietan. Aholkulari horiek beren espezialitate teknikoetan baizik ez dira ariko, eta haietan bakarrik emanen diote laguntza epaimahaiari.

7. oinarria.–Probak gainditzen dituztenen zerrenda eta agirien aurkezpena.

Trebakuntza ikastaroa amaiturik, Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuak izangaien kalifikazioa igorriko dio epaimahaiari. Izangai bakoitzaren azken kalifikazioa ateratzeko, lehiaketaldiko eta proba praktikoko puntuazioak batuko dira. Epaimahaiak izendapen proposamena eginen du gainditu duten izangaien alde.

8. oinarria.–Izendapena eta jabetza hartzea.

8.1. Tokiko Gobernu Batzarrak Iruñeko Udaltzaingoko funtzionario eta inspektore izendatuko ditu aitzineko idatz-zatian aipatu proposamenean sartutako izangaiak, eta izendapena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko aginduko du.

8.2. Izangai izendatuek hamar egun naturaleko epea izanen dute lanpostuaren jabetza hartzeko, izendapena jakinarazten denetik hasita. Aipatu epearen barrenean izangairen bat karguaz jabetzen ez bada, Iruñeko Udaltzaingoko inspektore izateko eskubide guztiak galduko ditu, behar adina frogaturiko ezinbestekoetan salbu.

9. oinarria.–Errekurtsoak.

Deialdi honen aurka, nahiz bere oinarrien eta aplikazio egintzen aurka, errekurtso hauetakoren bat aurkez daiteke, hautara:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintza gauzatu duen organoari berari zuzendua, hilabeteko epean, hura jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzien Iruñeko Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, errekurtsoaren xedeko egintza edo erabakia jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritutako egintza edo erabakia argitaratu edo jakinarazten denetik hasita.

Epaimahaiaren egintzen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkez daiteke, deialdia egin duen udal organoari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritutako egintza edo erabakia jakinarazten denetik hasita.

Iruñean, 2015eko martxoaren 24an.–Zinegotzi eta Batzarreko idazkaria, José Javier López Rodríguez.

1. ERANSKINA

Eskabide eredua

IZENA

NAN/NORTASUN AGIRIA

JAIOTEGUNA

JAIOTERRIA

(UDALERRIA/PROBINTZIA)

NAZIONALITATEA

EGUNGO HELBIDEA (KALEA, ZENBAKIA, ESKAILERA, SOLAIRUA)

POSTA KODEA/HERRIA

TELEFONOA

SAKELAKO TELEFONOA

ADIERAZTEN DUT:

Deialdian eskatzen den titulazioaren jabe naizela.

Badudala deialdian eskatzen den antzinatasuna, inspektore lanpostuan.

Eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunean, behar diren baldintza guztiak betetzen ditudala.

ESKATZEN DUT:

Iruñeko Udaltzaingoko inspektore izateko 4 lanpostu mailaz igotzeko lehiaketa bidez betetzeko deialdian parte hartzeko onar nazatela (deialdia ...... zenbakidun Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, egun honetan: ...................).

Iruñean, 200....(e)ko .............aren ............(e)an
(Sinadura)

Datuen babesa: Datu Pertsonalak Babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoan xedatua bete beharrez, aditzera ematen zaizu azaltzen diren datu pertsonalak Iruñeko Udalaren "Udaleko langileak" fitxategian sartuko direla, deialdia kudeatzeko asmoz. Halaber, aditzera ematen zaizu datuak ikusi, zuzendu, ezabatu eta haien aurka jotzeko eskubideaz baliatzen ahalko zarela, Erregistro Orokorrera (Kale Nagusia, 2. 31001 Iruñea) edo www.pamplona.es egoitza elektronikora joz.

II. ERANSKINA

Merezimenduak baloratzeko baremoa

a) Administrazio Publikoetan egindako zerbitzuak: 35 puntu gehienez.

Nafarroako Polizia Kidego batean, lanpostu finkoan egindako zerbitzu urte bakoitzeko: 1,50 puntu inspektoreorde lanpostuan, 1,25 puntu kabo lanpostuan eta puntu 1 polizia lanpostuan.

Nafarroako Polizia Kidego batean, bitarteko gisa eta deialdiko lanpostuan egindako urte bakoitzeko: 1,65 puntu.

Administrazio publiko baten bestelako Segurtasun Indar eta Kidegoetan, lanpostu finkoan, egindako zerbitzuak: 1,25 puntu inspektoreorde lanpostuan, puntu 1 kabo lanpostuan eta 0,75 polizia lanpostuan.

Edozein administrazio publikotan, lanpostu finkoan, polizia kidego batekoak ez diren lanpostuetan egindako zerbitzuak: 0,25 puntu, urte bakoitzeko.

Oharrak:

1. Urteen kopurua osoa ez bada, zerbitzuan egindako aldiari proportzioan dagokion puntuazioa emanen zaie izangaiei.

2. Lanaldi partzialean egindako zerbitzuen kasuan, behar den zatia kenduko da.

3. Deialdia argitaratu ondoan egindako zerbitzuak ez dira baloratuko.

4. Funtzionarioa zerbitzu berezietan edo eszedentzia berezian egon bada, edo unitate organiko bateko buru edo zuzendari lanetan aritu bada, aldi horietako zerbitzuak kontatzeko, egoera horietan sartzean zuen lanpostuan egin izan balitu bezala kontatuko dira.

b) Prestakuntza, irakaskuntza eta ikerketa eta beste merezimendu batzuk: 25 puntu gehienez.

1.–Erakunde edo zentro publikoek eta unibertsitateek antolatutako prestakuntza jardueretan parte hartzea: 0,10 puntu, kreditu akademiko edo horren baliokide bakoitzeko (10 ikastordu), eta gehienez ere 10 puntu.

Oharrak:

1. Baloratu beharreko prestakuntza ekintzetan, ikastorduen zatikiak hainbanatuko dira.

2. Ikastorduen kopurua agertzen ez duten ziurtagiriei kreditu bateko balorazioa emanen zaie.

3. Ikasturte bateko iraupena agertzen duten ziurtagiriei 12 kredituko balorazioa emanen zaie.

4. Ikastaro bakoitzeko gehienez ere eman daitekeen balorazioa puntu 1 da.

5. Erakunde antolatzaileari buruzko betebeharrak betetzen ez badituzte ere, administrazioak agindurik edo oniritzirik eginak diren prestakuntza ekintzetan parte hartzea puntuazio berarekin baloratuko da. Horien artean, espresuki, sindikatuek administrazio publikoetako etengabeko prestakuntzarako itunen barruan antolatutakoak sartuko dira.

2.–Biltzar edo jardunaldietan ponentziak edo komunikazioak aurkeztea, beka edo saria jaso duten zientzia edo ikerketa lanak egitea eta aldizkari espezializatuetan lanak argitaratzea: 3 puntu, gehienez ere, epaimahaiak baloratu beharrekoak, kontuan hartuz lana edo jarduera bakar batek edo taldean egina den eta biltzarra edo argitalpena zein mailatakoa den, tokikoa, eskualdekoa, Estatukoa edo nazioartekoa.

3.–Sektore publikoan prestakuntza ekintzak antolatu edo/eta horietan irakasle gisa parte hartzea: gehienez ere 2 puntu, epaimahaiak haien iraupenaren arabera baloratu beharrekoak.

4.–Titulazio eta espezialitate akademikoak, deialdian eskatu ez direnak: 4 puntu gehienez.

5.–Beste merezimendu batzuk, epaimahaiak baloratu beharrekoak: hizkuntzak, sektore pribatuko lanak, prestakuntzarako beka edo egonaldiak, edo kontsulta, aholkularitza, partaidetza edo ordezkaritza organoetan parte hartzea: 4 puntu gehienez.

Oharrak b) atal osorako:

1. Deialdiko lanpostuarekin zerikusia izanez gero soilik baloratuko dira atal honetan aipatutako merezimenduak.

2. Inspektore lanpostuaren jabetza egunetik aitzinera izanez gero soilik baloratuko dira ekintzak.

c) Hizkuntzak jakitea.

1.–Frantsesez, ingelesez edo alemanez jakiteagatik, Europar Batasuneko hizkuntza ofizialak baitira, 5na puntu gehienez ere.

2.–Euskaraz jakitea. Euskaraz jakitea, plantilla organikoan horrela ezarri bada: 5,25 puntu.

3.–Hizkuntza eskola ofizial batek emandako gaitasun agiria edo ofizialki baliokidetzat jotzen den titulua edukitzeagatik, aurreko atalean hizkuntza bakoitzerako adierazten den gehieneko puntuazioa eskuratuko da.

Titulurik eduki ezik, hizkuntza eskola ofizial batean gainditutako maila bakoitzagatik gehieneko puntuazioaren 1/5 emanen da eta, euskararen kasuan, orobat, Nafarroako Gobernuak antolatutako ikastaroetan gainditutako urrats bakoitzeko 1/12 emanen da.

Izangai bakoitzak lau hizkuntza horietan zenbat dakien baloratzeko, Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuak espresuki antolatutako azterketen emaitzak ere erabiltzen ahalko dira; azterketa horiek bost zailtasun maila dituzte, eta hizkuntza bakoitzari ematen ahal zaion gehieneko balorazioaren bostena emanen zaio maila bakoitzari.

Oharra:

Inspektoreorde lanpostuaren jabetza egunetik aitzinera izanez gero soilik baloratuko dira hizkuntzen arloko prestakuntza jarduerak.

d) Sariak: 2,5 puntu gehienez.

1.–Zerbitzu Goraipagarrien plakagatik: 1,25 puntu.

2.–Zerbitzu Goraipagarrien dominagatik: 0,75 puntu.

3.–Jendaurreko Esker Onagatik: 0,50 puntu.

4.–Esker On pribatuagatik: 0,25 puntu.

Oharra:

Inspektoreorde lanpostuaren jabetza egunetik aitzinera izanez gero soilik baloratuko dira emandako sariak.

Iragarkiaren kodea: L1504705