73. ALDIZKARIA - 2015eko apirilaren 17a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

LEHENDAKARITZA, JUSTIZIA ETA BARNE DEPARTAMENTUA. Iragarkia. Gora jotzeko errekurtsoa, mendi-ingeniarien zerrendak egiteko deialdiaren kontra.

Mendi-ingeniari lanpostuetan aritzeko izangaien bi zerrenda hautaproben bidez egiteko deialdia dela-eta (zerrendetako bat aldi baterako kontratazioetarako da, eta bestea prestakuntzarako zerbitzu berezietako egoeran aritzeko; 2015eko 34. NAO, otsailaren 19koa).

Rubén Artazcoz Colomo jaunak gora jotzeko errekurtsoa jarri du Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiaren otsailaren 2ko 231/2015 Ebazpenaren aurka. Ebazpen horren bidez, mendi-ingeniari lanpostuetan aritzeko izangaien bi zerrenda hautaproben bidez egiteko deialdia onetsi zen (zerrendetako bat aldi baterako kontratazioetarako da, eta bestea prestakuntzarako zerbitzu berezietako egoeran aritzeko). Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 112. eta 59. artikuluetan xedatutakoarekin bat, interesdunei horren berri ematen zaie, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik hasita hamar egun balioduneko epean alegazioak egin ahal izateko, dela Erregistro Orokorrean aurkeztuz (Nafarroako Jauregia, Karlos III.aren etorbidea, 2, Iruña), dela Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38. artikuluan adierazitako baliabideak erabiliz.

Jarritako errekurtsoaren kopia interesdunen eskura dago Funtzio Publikoaren Zuzendaritza Nagusiko Araubide Juridikoaren Atalean (Karlos III.aren etorbidea, 2, 2. solairua, Iruña).

Iruñean, 2015eko apirilaren 1ean.–Funtzio Publikoaren zuzendari nagusia, Gregorio Eguílaz Gogorza.

Iragarkiaren kodea: F1505347