73. ALDIZKARIA - 2015eko apirilaren 17a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. LURRALDEAREN ANTOLAMENDUA ETA HIRIGINTZA

83E/2015 EBAZPENA, martxoaren 12koa, Lurraldearen Antolamenduaren, Mugikortasunaren eta Etxebizitzaren zuzendari nagusiak emana, Gendulaingo Udalez gaindiko Plan Sektorialeko UE-2 exekuzio unitatea birzatitzeko proiektua hasiera batean onesten duena. Proiektuak Zizurko udalerria besterik ez du ukitzen, eta Nafarroako Lurzorua eta Etxebizitzak, S.A.k sustatu du.

Indarrean dago Gendulaingo alderdian etxebizitza eremu bat garatzeko Udalez gaindiko Plan Sektoriala, Galarko eta Zizurko udalerriak ukitzen dituena. UPS hori Nafarroako Gobernuak 2014ko abenduaren 17an hartutako Erabakiaren bidez onetsi zen (2014ko 254. Nafarroako Aldizkarian argitaratua, abenduaren 31n); planaren araudia 2015eko 5. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urtarrilaren 9koan, Lurraldearen Antolamenduaren, Mugikortasunaren eta Etxebizitzaren zuzendari nagusiaren abenduaren 22ko 1234/2014 Ebazpenaren bidez onetsi ondoren.

Birzatiketa proiektua bat dator eremu horretarako indarra duen Udalez gaindiko Plan Sektorialaren zehaztapenekin, baita Nafarroako Gobernuaren 2015eko martxoaren 4ko Erabakiaren bidez sartutako zuzenketekin ere. Proiektuak behar diren determinazio guztiak jasotzen ditu jatorrizko finka planeamenduaren araberako lurzatitan banatzeko eta hirigintza antolamenduaren ondoriozko onurak eta kargak hainbanatzeko.

UE-2 unitatea lankidetza sistemaren bidez exekutatuko da, Udalez gaindiko Plan Sektorialaren 11. artikuluan ezarri bezala.

Birzatiketa proiektu honen tramitazioa eta onespena Sustapen Departamentuari dagozkio, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko 35/2002 Foru Legearen 43.1.d) artikuluarekin bat, udalez gaindiko plan sektorial bat gauzatzeko tresna delako.

Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Zerbitzuak egindako txostena ikusirik, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 151. eta 76. artikuluetan xedatutakoarekin bat, eta Sustapen Departamentuaren egitura organikoa ezarri zuen martxoaren 20ko 21/2013 Foru Dekretuaren bidez eskuratu ditudan ahalmenak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Hasiera batean onestea Gendulaingo Udalez gaindiko Plan Sektorialeko UE-2 exekuzio unitatea birzatitzeko proiektua, Nafarroako Lurzorua eta Etxebizitzak, S.A.k sustatua. Proiektuak Zizurko udalerria ukitzen du.

2. Espedientea jendaurrean jartzea eta ukitutako udalei entzutea ematea, ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Nafarroan argitaratzen diren egunkarietan argitaratuz. Bi tramite horiek aldi berean eginen dira, eta 20 egun iraunen dute.

Ondorio horietarako, espedientea interesdunen eskura egonen da Sustapen Departamentuaren bulegoetan (Alondegi kalea, 1-1. solairua; 31002 Iruña), eta epe horretan zilegi izanen da idatziz nahi adina alegazio aurkeztea.

Gainera, agiria Nafarroako Gobernuaren zerbitzuen katalogoan kontsultatzen ahalko da, baita Sustapen Departamentuaren webgunearen “Jendaurreko epea eta parte-hartze publikoa” izeneko atalaren bidez ere: www.ExposicionPublicaOT.navarra.es.

3. Ebazpen hau espedientearen sustatzaileari, unitate horretako lurzoruaren jabe titularrei, Zizurko Udalari, Iruñeko 4. Jabetza Erregistroari eta Sustapen Departamentuko Etxebizitza Zerbitzuari jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2015eko martxoaren 12an.–Lurraldearen Antolamenduaren, Mugikortasunaren eta Etxebizitzaren zuzendari nagusia, José Antonio Marcén Zunzarren.

Iragarkiaren kodea: F1504161