73. ALDIZKARIA - 2015eko apirilaren 17a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.1. XEDAPEN OROKORRAK

1.1.2. Foru Dekretuak

19/2015 FORU DEKRETUA, martxoaren 25ekoa, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen plantilla organikoa aldatzen duena.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko zenbait departamentuk eta erakunde autonomok aditzera eman dute beren plantilla organikoak aldatu behar direla, gaur egun dituzten beharretara moldatzeko, eta Ekonomia, Ogasun, Industria eta Enplegu Departamentuko Kontu-hartze Orokorraren Zerbitzuak aldeko txostena eman die aldaketei.

Bestalde, plantilla organikoan zehazten diren kontuak direnez gero, ukitutako departamentuek planteatu dituzten aldaketa batzuk jaso dira, zenbait burutza betetzeko beharkizunei buruzkoak, hain zuzen.

Bestetik, Pertsonen Autonomiarako Nafarroako Agentziari atxikitako E mailako lanpostu batzuen birmoldaketa onetsi da, haien maila eta izena haietan diren langileen eginkizunetara egokitzeko.

Azkenik, indarreko araudia betetzeko, enplegu publikoaren eskaintza bat onetsi da, nahiz eta lanpostuak barne igoeraren bidez beteko diren. Nafarroako foruzain kabo izateko hamalau lanpostu dira.

Hori horrela, Lehendakaritza, Justizia eta Barneko kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak 2015eko martxoaren 25ean egindako bilkuran hartutako erabakiarekin bat,

DEKRETATU DUT:

1. artikulua. Plantilla organikoko lanpostu batzuk amortizatzea eta beste batzuk sortzea.

Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen plantilla organikoan aldaketa hauek egin dira:

Bat.–Ondotik adierazten diren lanpostuak amortizatu dira. Zuzkidura ekonomikoa dute indarreko gastuen aurrekontuaren I. kapituluko kontu-sailetan.

LEHENDAKARITZA, JUSTIZIA ETA BARNE DEPARTAMENTUA

Barne Zuzendaritza Nagusia

–Foruzaina. Lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, C mailakoa, plantilla organikoan 391 zenbakia duena.

EKONOMIA, OGASUN, INDUSTRIA ETA ENPLEGU DEPARTAMENTUA

Aurrekontuaren Zuzendaritza Nagusia

–Ogasuneko kudeatzaile eta ikertzaile laguntzailea. Lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, B mailakoa, plantilla organikoan 3691 zenbakia duena.

Nafarroako Enplegu Zerbitzua

–Legelaria. Lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, A mailakoa, plantilla organikoan 6192 zenbakia duena.

HEZKUNTZA DEPARTAMENTUA

Hezkuntza Baliabideen Zuzendaritza Nagusia

–Erdi mailako teknikaria. Lanpostu huts bat, lan araubidekoa, B mailakoa, plantilla organikoan 31159 zenbakia duena.

–Administrari laguntzaileak. Hiru lanpostu huts, funtzionarioen araubidekoak, D mailakoak, plantilla organikoan 31521, 35249 eta 38037 zenbakia dutenak.

–Garbiketako langileak. Lau lanpostu huts, funtzionarioen araubidekoak, E mailakoak, plantilla organikoan 30559, 32474, 34485 eta 34675 zenbakia dutenak.

OSASUN DEPARTAMENTUA

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzua

Administrazioaren eta Zerbitzu Orokorren Zuzendaritza:

–Sukaldariak. Lau lanpostu huts, funtzionarioen araubidekoak, C mailakoak, plantilla organikoan 61770, 64160, 64246 eta 64297 zenbakia dutenak.

Nafarroako Ospitalegunea:

–OLT/EUD. Lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, B mailakoa, plantilla organikoan 60607 zenbakia duena.

–Osasun hezitzailea. Lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, C mailakoa, plantilla organikoan 60471 zenbakia duena.

–Osasun-hezitzailea. Lanpostu huts bat, lan araubidekoa eta lanaldi partzialekoa, C mailakoa, plantilla organikoan 70118 zenbakia duena.

–Administrari laguntzailea. Lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, D mailakoa, plantilla organikoan 64581 zenbakia duena.

–Osasuneko laguntzaileak (OL). Bi lanpostu huts, funtzionarioen araubidekoak, D mailakoak, plantilla organikoan 64727 eta 65453 zenbakia dutenak.

Oinarrizko Osasun Laguntza:

–Zeladorea. Lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, E mailakoa, 60866 zenbakia duena plantilla organikoan.

Reina Sofía Ospitalea:

–ZGA*. Lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, D mailakoa, 64603 zenbakia duena plantilla organikoan.

Osasun Mentala:

–Erizainak. Sei lanpostu huts, funtzionarioen araubidekoak, B mailakoak, plantilla organikoan 69364, 70146, 70147, 70148, 70149 eta 70150 zenbakia dutenak.

–EZLTak. Hiru lanpostu huts, funtzionarioen araubidekoak, D mailakoak, plantilla organikoan 60783, 61267 eta 62470 zenbakia dutenak.

–Zerbitzu anitzetako langilea. Lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, E mailakoa, plantilla organikoan 31377 zenbakia duena.

LANDA GARAPENEKO, INGURUMENEKO ETA TOKI ADMINISTRAZIOKO DEPARTAMENTUA

Ingurumenaren eta Uraren Zuzendaritza Nagusia

–Zaindari nagusiak. Bi lanpostu huts, funtzionarioen araubidekoak, B mailakoak, plantilla organikoan 1470 eta 1497 zenbakia dutenak.

GIZARTE POLITIKETAKO DEPARTAMENTUA

Nafarroako Familiarako eta Berdintasunerako Institutua

–Gizarte langilea. Lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, B mailakoa, plantilla organikoan 3776 zenbakia duena.

Pertsonen Autonomiarako Nafarroako Agentzia

–Gizarte langilea. Lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, B mailakoa, plantilla organikoan 3357 zenbakia duena.

–Hezitzailea. Lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, C mailakoa, plantilla organikoan 2896 zenbakia duena.

SUSTAPEN DEPARTAMENTUA

Herri Lan Zuzendaritza Nagusia

– Bidezaina. Lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, E mailakoa, plantilla organikoan 2065 zenbakia duena.

Lurraldearen Antolamenduaren, Mugikortasunaren eta Etxebizitzaren Zuzendaritza Nagusia

–Obra zibileko teknikaria. Lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, C mailakoa, plantilla organikoan 6914 zenbakia duena.

Bi.–Ondotik adierazten diren lanpostuak sortu dira. Zuzkidura ekonomikoa dute indarreko gastuen aurrekontuaren I. kapituluko kontu-sailetan:

LEHENDAKARITZA, JUSTIZIA ETA BARNE DEPARTAMENTUA

Barne Zuzendaritza Nagusia

–Foruzain kaboak. Hamalau lanpostu huts, funtzionarioen araubidekoak, C mailakoak, plantilla organikoan 9808, 9809, 9810, 9811, 9812, 9813, 9814, 9815, 9816, 9817, 9818, 9819, 9820 eta 9821 zenbakia dutenak.

EKONOMIA, OGASUN, INDUSTRIA ETA ENPLEGU DEPARTAMENTUA

Aurrekontuaren Zuzendaritza Nagusia

–APT (arlo ekonomikoa). Lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, A mailakoa, plantilla organikoan 9831 zenbakia duena.

Nafarroako Enplegu Zerbitzua

–Goi mailako tituluduna. Lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, A mailakoa, Tuterako Enplegu Agentziari atxikia, plantilla organikoan 9822 zenbakia duena.

HEZKUNTZA DEPARTAMENTUA

Hezkuntza Baliabideen Zuzendaritza Nagusia

–Mantentze-lanetako ofiziala. Lanpostu huts bat, lan araubidekoa, lanaldi partzialekoa, C mailakoa, Lizarrako Ikastetxe Bateratu Politeknikoari atxikia, plantilla organikoan 39029 zenbakia duena.

–Sistema informatikoetako teknikari-ofizialak. Bi lanpostu huts, funtzionarioen araubidekoak, C mailakoak, Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologien eta Proiektuen Atalari atxikiak, zerbitzuak Iruñeko Navarro Villoslada BHIan eta Tuterako Valle del Ebro BHIan eta haien eskualdeetako ikastetxeetan emateko. Lanpostuek plantilla organikoan zenbaki hau dute: 39030 eta 39031.

–Sistema informatikoetako teknikari-ofiziala. Lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, C mailakoa, euskaraz E2 maila izan beharrekoa, Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologien eta Proiektuen Atalari atxikia, zerbitzuak Lekarozko BHIan eta eskualdeko ikastetxeetan. Lanpostuak plantilla organikoan zenbaki hau du: 39032.

–Administrari laguntzaileak. Hiru lanpostu huts, funtzionarioen araubidekoak, D mailakoak, euskaraz E3 maila izan beharrekoak, Zubiarte euskaltegiari, Berako Ricardo Baroja IPari eta Giza Baliabideen Zerbitzuari atxikiak. Lanpostuek plantilla organikoan zenbaki hau dute: 39033, 39034 eta 39035.

–Administrari laguntzailea. Lanpostu huts bat, lan araubidekoa, lanaldi partzialekoa, D mailakoa, Giza Baliabideen Zerbitzuari atxikia, plantilla organikoan 39036 zenbakia duena.

OSASUN DEPARTAMENTUA

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzua

Nafarroako Ospitalegunea:

–Osasun kudeaketako teknikaria. Lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, A mailakoa, plantilla organikoan 70843 zenbakia duena.

–APTE. Lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, C mailakoa, plantilla organikoan 70844 zenbakia duena.

–ODTEa. Lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, C mailakoa, plantilla organikoan 70845 zenbakia duena.

–ETEa. Lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, C mailakoa, plantilla organikoan 70846 zenbakia duena.

–Administrari laguntzailea. Lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, D mailakoa, plantilla organikoan 70847 zenbakia duena.

–Zeladorea. Lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, E mailakoa, plantilla organikoan 70848 zenbakia duena.

Oinarrizko Osasun Laguntza:

–Administrari laguntzailea. Lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, D mailakoa, plantilla organikoan 70849 zenbakia duena.

Reina Sofía Ospitalea:

–Zeladorea. Lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, E mailakoa, plantilla organikoan 70850 zenbakia duena.

Osasun Mentala:

–Osasun mentaleko erizainak. Sei lanpostu huts, funtzionarioen araubidekoak, B mailakoak, plantilla organikoan 70859, 70860, 70861, 70862, 70863 eta 70864 zenbakia dutenak.

–Lan bidezko terapeuta. Lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, B mailakoa, plantilla organikoan 70851 zenbakia duena.

LANDA GARAPENEKO, INGURUMENEKO ETA TOKI ADMINISTRAZIOKO DEPARTAMENTUA

Ingurumenaren eta Uraren Zuzendaritza Nagusia

–Basozainak. Bi lanpostu huts, funtzionarioen araubidekoak, C mailakoak, plantilla organikoan 9823 eta 9824 zenbakia dutenak.

GIZARTE POLITIKETAKO DEPARTAMENTUA

Nafarroako Familiarako eta Berdintasunerako Institutua

–Psikologoa. Lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, A mailakoa, plantilla organikoan 9825 zenbakia duena.

Pertsonen Autonomiarako Nafarroako Agentzia

–Enpresa Zientzietako diplomaduna. Lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, B mailakoa, plantilla organikoan 9826 zenbakia duena.

–Gizarte hezitzailea. Lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, B mailakoa, plantilla organikoan 9827 zenbakia duena.

SUSTAPEN DEPARTAMENTUA

Herri Lan Zuzendaritza Nagusia

–Geologoa. Lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, A mailakoa, plantilla organikoan 9828 zenbakia duena.

Lurraldearen Antolamenduaren, Mugikortasunaren eta Etxebizitzaren Zuzendaritza Nagusia

–Garraioko Kudeaketa-teknikaria. Lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, C mailakoa, plantilla organikoan 9829 zenbakia duena.

2. artikulua. Pertsonen Autonomiarako Nafarroako Agentziako zerbitzu teknikoetako urgazle lanpostuak moldatu dira mantentze-lanetako laguntzaile bihurtzeko.

1. Zerbitzu teknikoetako urgazle izeneko lau lanpostu huts, E mailakoak, D mailako mantentze-lanetako laguntzaile lanpostu bihurtu dira, plantilla organikoan 7242, 7723, 7724 eta 8140 zenbakia dutenak hain zuzen.

2. Aldi baterako, langile berberek beteko dituzte aipatu lanpostu hutsak, kontratuan behar den aldaketa eginda betiere.

3. artikulua. Foruzaingoaren Kidegoan lan publikoaren eskaintza partziala onestea.

1. Lan publikoaren eskaintza partzial hau onesten da: Foruzaingoko kabo izateko hamalau lanpostu huts, funtzionarioen araubidekoak, C mailakoak, plantilla organikoan 9808, 9809, 9810, 9811, 9812, 9813, 9814, 9815, 9816, 9817, 9818, 9819, 9820 eta 9821 zenbakia dutenak.

2. Hautapen-prozesua egin ondoren, foruzaingoko kabo izateko izendapena lortzen dutenen foruzain lanpostu hutsak amortizatu eginen dira.

4. artikulua. Burutza batzuk eskuratzeko betebeharrak aldatzea.

1. Aldatu egiten da otsailaren 4ko 3/2008 Foru Dekretuaren I. eranskina (dekretu horren bidez Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen plantilla organikoa aldatzen da, atalburutza eta bulegoburutza batzuk merezimendu-lehiaketaren bidez betetzeko). Horren arabera, B edo C maila esleituko zaio, nekazaritzako ingeniari teknikoaren laborategiko laguntzaile teknikoaren titulua eduki beharrarekin, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuko Landare Biologiaren Bulegoko burutzari, 4.622 lanpostuari.

2. Aldatu egiten da apirilaren 4ko 29/2011 Foru Dekretuaren I. eranskina (dekretu haren bidez Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen plantilla organikoa aldatzen da, atalburutza eta bulegoburutza batzuk merezimendu-lehiaketaren bidez betetzeko). Horren arabera, Sustapen Departamentuko Garraioko Zehapenen Bulegoko burutzari (5139 zenbakiko lanpostua) C edo D maila emanen zaio, betebehar berariazkorik gabe.

3. Aldatu egiten da maiatzaren 29ko 34/2013 Foru Dekretuaren I. eranskina (dekretu haren bidez Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen plantilla organikoa aldatzen da, atalburutza eta bulegoburutza batzuk merezimendu-lehiaketaren bidez betetzeko). Horren arabera, Kulturako, Turismoko eta Erakunde Harremanetako Departamentuko Kultur Azpiegituren Bulegoko burutzari (31121 zenbakiko lanpostua) A edo B maila emanen zaio, betebehar berariazkorik gabe.

5. artikulua. Euskarazko jakite maila esleitzea Hezkuntza Departamentuko eta Pertsonen Autonomiarako Nafarroako Agentziako bost lanpostutan.

1. Euskarazko 1. mailako jakite maila esleitu zaie Hezkuntza Departamentuko Lekarozko BHIari atxikiriko 35681 lanpostuari (mantentze-lanetako ofiziala) eta Gizarte Politiketako Departamentuko Pertsonen Autonomiarako Nafarroako Agentziako Arreta Goiztiarreko Zentroari atxikiriko 3298 lanpostuari (psikologoa).

2. Euskarazko 2. mailako jakite maila esleitu zaie Altsasuko San Miguel de Aralar I DBIari atxikitako 35793 lanpostuari (Zerbitzu Orokorretako langilea) eta Hezkuntza Departamentuko Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologien eta Proiektuen Ataleko 39025 lanpostuari (Sistema informatikoetako teknikari-ofiziala).

3. Euskarazko 3. jakite maila esleitu zaio Hezkuntza Departamentuko Giza Baliabideen Zerbitzuko Deialdien Atalari atxikitako 33328 lanpostuari (administrari laguntzailea).

XEDAPEN GEHIGARRIA

Xedapen gehigarri bakarra.–Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuko bi burutzaren dedikazio-araubidearen aldaketa.

Eginkizunekin eta egiturarekin zerikusia duten arrazoiak direla-eta, Nekazaritza eta Abeltzaintza Zuzendaritza Nagusiko Epizootiologia Bulegoko burua ez da arituko erabateko dedikazioan, eta, araubide hori aipatu zuzendaritza nagusiko Elikagaien Segurtasunaren eta Abeltzaintzako Langelen Atalari esleituko zaio.

AZKEN XEDAPENAK

Azken xedapenetan lehena.–Foru dekretu hau garatu eta betearazteko ahalmena.

Lehendakaritza, Justizia eta Barneko kontseilariari ahalmena eman zaio foru dekretu hau garatu eta betetzeko behar diren xedapenak eman ditzan.

Azken xedapenetan bigarrena.–Indarra hartzea.

Foru dekretu honek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra.

Iruñean, 2015eko martxoaren 25ean.–Nafarroako Gobernuko lehendakaria, Yolanda Barcina Angulo.–Lehendakaritza, Justizia eta Barneko kontseilaria, F. Javier Morrás Iturmendi.

Iragarkiaren kodea: F1504780