1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK
194/2015 EBAZPENA, martxoaren 13koa, Nafarroako Kirolaren eta Gazteriaren Institutuko zuzendari kudeatzaileak emana, Soziologiako unibertsitateko tituludunentzako edo Soziologia Aplikatuko gradudunentzako prestakuntza beka bat esleitzen duena. Beka Nafarroako Kirolaren eta Gazteriaren Institutuan aritzeko da.
Gazteriaren Zuzendariordetza Nagusiak txosten bat prestatu du, eta bertan adierazi, Gizarte Politiketako kontseilariaren abenduaren 29ko 809/2014 Foru Aginduaren bidez, prestakuntza beka baterako deialdia egin zela Soziologiako unibertsitateko tituludunentzat edo Soziologia Aplikatuko gradudunentzat.
Gainera, txosten horretan adierazten da eskaeren Ebaluazio Batzordeak, 2015eko martxoaren 9ko bilkuran, beka emateko izendapen proposamena aurkeztu duela, baita izan daitezkeen ukoak betetzeko hurrenkera ere, eskatzaileek lortutako puntuen araberakoa; horixe adierazten da Gazteriaren Zuzendariordetza Nagusiak horri buruz emandako txostenean.
Nafarroako Kirolaren eta Gazteriaren Institutuaren estatutuak onetsi zituen uztailaren 2ko 26/2012 Foru Dekretuak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz (otsailaren 13ko 16/2013 Foru Dekretuak aldatu zituen estatutu horiek),
EBATZI DUT:
1. Soziologiako unibertsitateko tituludunentzako edo Soziologia Aplikatuko gradudunentzako prestakuntza beka María Flamarique Esparza andreari ematea (IFZ 72.823.087-G), 6,81 puntuko balorazioa lortu baitu. 2015eko martxoaren 23an hasiko da beka, eta abenduaren 31ra bitarte 9.754,84 euro jasoko ditu guztira, honela banatuta: 1.050,00 euroko soldata bederatzi hilabetez, eta 304,84 euro martxoko bederatzi egunengatik. Diru kopuru horretatik bekadunari dagokion Gizarte Segurantzaren kotizazio kuota deskontatuko da, eta pertsona fisikoen errentaren gaineko zergari dagokion kopurua atxikiko da.
Bekaren gastua 10.102,04 eurokoa da, Nafarroako Kirolaren eta Gazteriaren Institutuari dagozkion Gizarte Segurantzaren kotizazio kuotak barne, kontu-sail hauen kargura:
–10.067,32 euro, 2015era luzatutako 2012ko Nafarroako Aurrekontu Orokorretako “Prestakuntza bekak” izeneko 940003-95210-4809-232100 kontu-sailaren kargura, eta
–34,72 euro, Gizarte Segurantzaren 2015eko abenduko enpresa kuota ordaintzeko, 2016ko urtarrilean ordainduko baita 2016. urterako onetsiko diren Nafarroako Aurrekontu Orokorretan horretarako ezartzen den kontu-sail horren edo parekoaren kargura.
Bekak 2015eko abenduaren 31 arte iraunen du.
2. Prestakuntza bekaren eskaeran alegatutako merezimendu guztien jatorrizko frogagiriak edo kopia konpultsatuak eskatzea María Flamarique Esparzari, deialdiaren 9.6 oinarrian ezarritakoari jarraituz.
3. Beka lortzen duenak hari uko egiten badio, zerrendan hurrengoa denak ordeztuko du, lehentasun hurrenkera honen arabera:
1.–Gabriel de Diego López; guztira 5,545 puntu lortu ditu.
2.–Ricardo González Mateo, guztira 4,97 puntu lortu ditu.
3.–Nuria Pérez García; guztira 4,69 puntu lortu ditu.
4.–Raquel Sánchez Martínez; guztira 4,41 puntu lortu ditu.
5.–Xabier Cervantes Moreno, guztira 4,39 puntu lortu ditu.
4. Deialdiaren arabera elkarrizketa egitera deitu ez diren izangaien zerrenda onestea, lortu zuten puntuazioa adierazita:
Itxaso Jusue Fernández, 2,844 puntu; María Rodríguez Bepert, 2,641 puntu; Anchel Reyes Garatea, 2,505 puntu; Gonzalo Reguera Zaratiegui, 2,5 puntu; Gari López Albisu, 2,415 puntu; Ander Gorraiz Equisoain, 2,332 puntu; Xabier Torrea Orzanco, 2,03 puntu; Xabier Errea Corvillo, 1,855 puntu; Berta Apesteguía González, 1,625 puntu; Daniel Hernández Iraizoz, 0,20 puntu; Xabier Elizalde Artola, 0 puntu.
5. Honako eskatzaile hauek deialditik baztertzea, Ebaluazio Batzordearen 2015eko otsailaren 27ko aktan ageri den moduan:
Ruth Losada Garzón, deialdiko 6. oinarriko d) eta e) atalak ez betetzeagatik, eta Guillermo Otano Jiménez eta Noelia Denche De la Cruz, deialdiko 6. oinarriko e) atala ez betetzeagatik.
6. Ebazpen hau interesdunari jakinaraztea, eta adieraztea haren aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahalko dela, Gizarte Politiketako kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 114. eta 115. artikuluei jarraikiz; lege hori urtarrilaren 13ko 4/1999 Legeak aldatu zuen.
7. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.
8. Ebazpen hau Gazteriaren Zuzendariordetza Nagusiari, Administrazio eta Kudeaketa Atalari eta Langileriaren Gastuaren Kontrolaren eta Nominen Zerbitzuari igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan.
Iruñean, 2015eko martxoaren 13an.–Nafarroako Kirolaren eta Gazteriaren Institutuko zuzendari kudeatzailea, Pruden Indurain Larraya.
Iragarkiaren kodea: F1504156