Iragarkia
72. ALDIZKARIA - 2015eko apirilaren 16a
1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza
601/2015 EBAZPENA, martxoaren 27koa, Nafarroako Unibertsitate Publikoko kudeatzaileak emana, zeinaren bidez deialdiak onesten baitira bi izangai zerrenda egiteko, hautaketa-proben bidez, O.L. Kudeaketaria (Gizarte Lana) B mailako lanpostua betetzeko, bat aldi baterako kontratazioak egiteko, eta bestea prestakuntzarako, zerbitzu berezietako egoeran.
Nafarroako Unibertsitate Publikoak dauzkan langileen beharrak kontuan harturik, bidezkoa da deialdiak egitea, bi izangai zerrenda egiteko, hautaketa-proben bidez, O.L. Kudeaketaria (Gizarte Lana), B mailako lanpostua betetzeko, bat lanpostu hori aldi baterako kontratu baten bidez betetzeko, eta bestea prestakuntzarako, zerbitzu berezietako egoera, Nafarroako Unibertsitate Publikoan sortzen diren beharrei aurre egin ahal izateko.
2014ko azaroaren 25eko Gobernu Kontseiluaren Erabakiak, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Administrazio eta Zerbitzuetako funtzionarioen prestakuntza eta lanbide-hobekuntza arautzen duenak, xedatzen du ezen, Nafarroako Unibertsitate Publikoak, behin-behineko kontratazioa egin baino lehen, bete nahi dituen lanpostuak eskainiko dizkiela bere funtzionarioei, horretarako dagozkion hautaprobetarako deialdia eginez.
2014ko azaroaren 25eko Gobernu Kontseiluaren Erabakiak, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Administrazio eta Zerbitzuetako funtzionarioen prestakuntza eta lanbide-hobekuntza arautzen duenak, ezartzen duenarekin bat etorriz, eta 2014ko azaroaren 25eko Gobernu Kontseiluaren Erabakiak, Nafarroako Unibertsitate Publikoko langilean administrazio araubidearen araberako kontratazioa arautzen duenak, ezartzen duenarekin bat etorriz.
Ikusirik Langileen Kudeaketa Ataleko buruak egin duen txostena, Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariak ontzat eman duena.
Nafarroako Unibertsitate Publikoko errektoreak, errektoretza-taldearen egitura orokorra onetsi eta funtzioak zehazteko urtarrilaren 22an emandako 66/2013 Ebazpenaren bidez, eskuordetu dizkidan eskumenak erabiliz,
EBATZI DUT:
Lehena.–Bi deialdi onestea, bi izangai-zerrenda egiteko, hautaketa-proben bidez, O.L. Kudeaketaria (Gizarte Lana) B mailako lanpostua betetzeko, bat aldi baterako kontratazioak egiteko, eta bestea prestakuntzarako, zerbitzu berezietako egoeran.
Bigarrena.–Deialdiak arautuko dituzten oinarriak, Ebazpen honekin batera doazenak, Eranskin I moduan, onestea.
Hirugarrena.–Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadin agintzea.
Laugarrena.–Ebazpen honek, Unibertsitateei buruzko abenduaren 21eko 6/2001 Lege Organikoaren 6.4 artikuluak xedatzen duenaren arabera, administrazio bidea agortzen du, eta bere aurka, zilegi da aukerako berraztertze errekurtsoa errektorearen aurrean, hilabeteko apean, edo, bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa Nafarroako arlo bereko epaitegietan, bi hilabeteko epean, biak ere, ebazpen hau jakinarazi, eta biharamunetik kontatzen hasita.
Iruñean, 2015eko martxoaren 27an.–Kudeatzailea, Pedro Iraizoz Munárriz.
I. ERANSKINA
Oinarriak
2014ko azaroaren 25eko Gobernu Kontseiluaren Erabakiak, Nafarroako Unibertsitate Publikoko administrazio eta zerbitzuetako langileak administrazio araubidearen araberako kontratatzea arautzen duenak (2014ko abenduaren 15eko Nafarroako Aldizkari Ofiziala), eta 2014ko azaroaren 25eko Gobernu Kontseiluaren Erabakiak, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Administrazio eta Zerbitzuetako funtzionarioen prestakuntza eta lanbide-hobekuntza arautzen duenak (2014ko abenduaren 15eko Nafarroako Aldizkari Ofiziala), deialdi honetako oinarriek eta aplikagarriak diren gainerako araudi guztiek zuzenduko dituzte deialdi hauek.
I.–Deialdia, O.L. kudeaketari lanpostuan aritzeko (Gizarte Lana) aldi baterako kontrataziorako izangai zerrenda bat egiteko.
Lehena.–Deialdi honen xedea da izangai zerrenda bat egitea, hautaproben bidez, O.L. Kudeaketaria (Gizarte Lana) B mailako lanpostua betetzeko, Nafarroako Unibertsitate Publikoan gertatzen diren beharrei aurre egin ahal izateko.
Behin-behineko kontrataziorako izangaien zerrenda hau subsidiarioa izango da 2014ko azaroaren 25eko Gobernu Kontseiluaren erabakiak, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Administrazio eta Zerbitzuetako funtzionarioen prestakuntza eta lanbide-hobekuntza arautzen duenak, ezartzen duenaren babesean egiten den beste edozein funtzionario-zerrendaren aurrean.
Bigarrena.–Izangaien betekizunak.
2.1. Lehiaketan onartuak izateko, izangaiek eskaerak aurkezteko epea bukatzen den egunean, baldintza hauek bete beharko dituzte:
a) Espainiako herritarra izatea edo Europar Batasuneko estaturen batekoa izatea edo, Europar Batasunak izenpetu eta Espainiar Estatuak berretsitako nazioarteko itunen arabera, langileen joan-etorri askea aplikatzekoa zaion estaturen batekoa.
Halaber, Espainiako, Europar Batasuneko estatuetako eta aipatu nazioarteko itunak aplikatzen diren eremuko estatuetako herritartasuna dutenen ezkontideek parte hartzeko aukera dute, betiere zuzenbidearen arabera bananduta ez badaude; herritartasuna duenaren ondorengoek eta haren ezkontidearen ondorengoek ere parte hartzeko aukera dute, zuzenbidearen araberako banaketarik ez dagoenean, baldin eta 21 urtetik beherakoak badira edo, adin horretatik gorakoak izanda ere, gurasoen kontura bizi badira.
b) Hamasei urte beteta edukitzea, eta nahitaezko erretirorako gehieneko adina beteta ez edukitzea.
c) Gizarte Laneko Gradu edo diplomadun titulua edo haren baliokidea edukitzea, edo, bestela, eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunean, titulua erdiesteko eskubideak ordaindu izanaren egiaztagiria.
Atzerrian erdietsitako titulazioak badira, aipatutako egunean izangaiak eskuan izan beharko du homologazioaren egiaztagiria, edo baliokidetzearena, hala badagokio. Betekizun hori ez zaie aplikatuko, lanbide arautuen eremuan, Erkidegoko Zuzenbideko xedapenen arabera, beren kualifikazio profesionala lortu duten izangaiei.
d) Dagozkien eginkizunak betetzeko gaitasun fisikoak eta psikikoak edukitzea.
e) Eginkizun publikoetarako desgaitua edo gabetua ez egotea, eta administrazio publiko baten zerbitzutik bereizia ez izatea.
Espainiakoa ez beste nazionalitatea dutenek ere, diziplina-zehapen edo zigor kondenaren bidez beren estatuetako funtzio publikoetan aritzeko gabetuta ez egotearen zinpeko aitorpena aurkeztu beharko dute.
2.2. Izangaiek dokumentuen bidez egiaztatu beharko dute oinarri hauetako 2.1c) atalean eskatzen den titulazioaren betebeharra, deialdietarako komunak diren oinarrietako 7.2 oinarriak ezartzen duenaren arabera.
2.3. Oinarri honetan ezarritako baldintzak eskaerak aurkezteko epea bukatzen denean bete behar izateaz gain, hautapen prozedurak edota, kontratazio-epeak dirauen bitartean ere bete beharko dira.
Hirugarrena.–Hautaketarako prozesuaren garapena eta balioespena.
Hautaketarako prozesua ebazpen honek onesten dituen bi deialdietako arau komunek ezartzen dutenaren arabera burutuko da.
Laugarrena.–Izangaien deia behin-behineko kontrataziorako.
Izangaien deia, eta hala badagokio, kontratazioa, Nafarroako Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileen Estatutuaren Testu Bategineko abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren 88. artikuluak eta ondorengoek ezartzen dutenarekin, eta deialdi honetako oinarriek ezartzen dutenarekin bat etorriz eta 2014ko azaroaren 25eko Gobernu Kontseiluaren Erabakiak, Nafarroako Unibertsitate Publikoko administrazio eta zerbitzuetako langileak administrazio araubidearen araberako kontratatzea arautzen duenak, ezartzen duenarekin bat etorriz eta aplikagarria den gainerako araudiek ezartzen dutenarekin bat etorriz egingo da.
Deia egiteko, kontuan hartuko da, halaber, Nafarroako Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileen Estatutuaren Testu Bategineko Zapigarren Xedapen Gehigarriko 4. atalak ezartzen duena, zeinean arautzen baitira desgaitasunen bat daukaten pertsonen enplegurako sarrera Nafarroako Unibertsitate Publikoetan. Horretarako, % 33ko edo gehiagoko desgaitasun aitortua daukaten izangaiek desgaitasuna egiaztatu beharko dute, organo eskumendunak horretarako egindako dokumentuaren kopiaren bidez.
II.–Deialdia, O.L. Kudeaketari lanpostuan (Gizarte Lana), prestakuntzan eta zerbitzu berezietako egoeran, aritzeko izangai zerrenda bat egiteko.
Lehena.–Deialdi honen xedea da izangai zerrenda bat egitea, hautaproben bidez, O.L. Kudeaketaria (Gizarte Lana) B mailako lanpostua, prestakuntzarako, zerbitzu berezietako egoeran, betetzeko, Nafarroako Unibertsitate Publikoan gertatzen diren beharrei aurre egin ahal izateko.
Bigarrena.–Izangaien betekizunak.
2.1. Lehiaketan onartuak izateko, izangaiek eskaerak aurkezteko epea bukatzen den egunean, ondoko baldintzak bete beharko dituzte:
a) Nafarroako Unibertsitate Publikoko administrazio eta zerbitzuetako funtzionario izatea, eta C, D edo E mailakoa izatea.
b) Lanpostuan zerbitzu ematen hiru urteko antzinatasuna izatea, gutxienez.
c) Ez egotea eszedentzian, ez bada eszedentziak lanpostua erreserbatzeko eskubidea ezartzen duela.
d) Gizarte Laneko Gradu edo diplomadun titulua edo haren baliokidea edukitzea, edo, bestela, eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunean, titulua erdiesteko eskubideak ordaindu izanaren egiaztagiria. Titulazio hori ez da izango jardun aktiboan egiteko behar duena, beste bat baizik.
Atzerrian erdietsitako titulazioak badira, aipatutako egunean izangaiak eskuan izan beharko du homologazioaren egiaztagiria, edo baliokidetzearena, hala badagokio.
2.2. Izangaiek dokumentuaren bidez egiaztatu beharko dute oinarri hauetako 2.1d) atalean eskatzen den titulazioaren betebeharra, deialdietarako komunak diren oinarrietako 7.2 oinarriak ezartzen duenaren arabera.
2.3. Oinarri honetan ezarritako baldintzak eskaerak aurkezteko epea bukatzen denean bete behar izateaz gain, hautapen prozedurak edota, kontratazio-epeak dirauen bitartean ere bete beharko dira.
2.4. Aurretik aipatu baldintzak betetzen dituzten funtzionarioek ezin dute aldi berean parte hartu izangaien zerrenda osatzeko xedez aldi baterako kontratazioak egiteko deialdian, eta zerbitzu berezietako egoeran, prestakuntzarako deialdian.
Hirugarrena.–Hautaketarako prozesuaren garapena eta balioespena.
Hautaketarako prozesua ebazpen honek onesten dituen bi deialdietako arau komunek ezartzen dutenaren arabera burutuko da.
Laugarrena.–Prestakuntzako izangaien deia.
Izangaien deia, eta hala badagokio, prestakuntzarako zerbitzu berezietako egoeran daudelako aitorpena, 2014ko azaroaren 25eko Gobernu Kontseiluaren erabakiak, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Administrazio eta Zerbitzuetako funtzionarioen prestakuntza eta lanbide-hobekuntza arautzen duenak ezartzen duenarekin bat etorriz, deialdi honetako oinarriek ezartzen dutenarekin bat etorriz eta aplikagarriak diren gainerako araudiek ezartzen dutenarekin bat etorriz egingo da.
III.–Bi deialdietako arau komunak.
Lehena.–Eskabideak aurkezteko epea.
Bi deialdietan parte hartzeko eskabideak aurkezteko epea hamabost egun baliodun izango da, ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunaren biharamunetik kontatzen hasita.
Bigarrena.–Eskabideak.
2.1. Parte hartzeko eskabideak Nafarroako Unibertsitate Publikoko Erregistro Orokorrean aurkeztuko dira (Arrosadiko Campusa, 31006 Iruñea / Tuterako campusa, Tarazona etorbidea z/g 31500 Tutera), edo, bestela, 1992ko azaroaren 26ko Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko legearen 38.4 artikuluan ezarritako moduan.
Eskaera posta bulego batean aurkeztuz gero, gutun-azal irekian egingo da, posta zerbitzuko langileak, ziurtatu aurretik, data eta zigilua jar ditzan, eta ondoren egiaztatu eta bidali Nafarroako Unibertsitate Publikoaren Erregistrora (Arrosadiko campusa, z/g, 31006 Iruñea).
2.2. Eskabideak III. eranskineko ereduari egokituko zaizkio, behin-behineko kontratazioaren izangaien kasuan, eta IV. eranskinekoari, prestakuntzako izangaien kasuan. Eskabide eredua interneten bidez lortzeko aukera dago helbide hauen bidez:
https://sedeelectronica.unavarra.es/sede/catalogo-de-procedimientos/todos/pruebas-selectivas-para-listas-de-contratacion (aldi baterako kontrataziorako izangaiak).
https://sedeelectronica.unavarra.es/sede/catalogo-de-procedimientos/todos/pruebas-selectivas-formacion (prestakuntzarako izangaiak, zerbitzu berezietako egoeran).
Eskabidean, parte hartzaileak adierazi beharko du eskaerak aurkezteko azken egunean eskaturiko baldintza guztiak betetzen dituela.
Parte hartzeko eskabidearekin batera, izangaiek Nortasun Agiri Nazionalaren fotokopia edo izangaiaren nortasuna eta nazionalitatea egiaztatzen duen dokumentuarena, eta hala badagokio, behin-behineko deialdiko 2.1.a) oinarriak eskatzen dituen naziotasun eta ahaidetasun baldintzak egiaztatzen dituenarena.
O.L. Kudeaketaria (Gizarte Lana) B mailako lanpostua betetzeko deitzen dituzten izangaiek bakarrik aurkeztu beharko dute dagokien deialdiko titulazio-betebeharrak betetzen dituztela egiaztatzen duen dokumentazioa, eta hori kontratua gauzatzen denean edo prestakuntzarako zerbitzu berezien egoeran daudela deklaratzen dituztenean egingo dute.
2.3. Ezgaitasun aitortua daukaten izangaiek, eskabidearekin batera, ezgaitasuna egiaztatzen dien dokumentua aurkeztu beharko dute, organo eskudunak eman diena. Halaber, modua izango dute ariketak egiteko denboren eta baliabideen egokitzapenak eskatzeko, eta hala adierazi beharko dute eskabidean. Orri bereizi batean (III. Bis eranskina) adierazi beharko dute nolako ezgaitasuna duten eta zein egokitzapen eskatzen duten.
Hirugarrena.–Izangaiak onartzea.
3.1. Behin behineko zerrendak.
Eskabideak aurkezteko epea igaro eta gero, Nafarroako Unibertsitate Publikoko kudeatzaileak ebazpen bat emango du, Unibertsitateko iragarki oholean (Iruñeko campuseko Soforak eraikina) eta Nafarroako Unibertsitate Publikoaren web-orrialdean (http://www.unavarra.es/servicioRRHH/empleo-publico/pas) argitaratuko dena, eta onetsi diren deialdi hauetako onartutako eta baztertutako izangaien behin-behineko zerrendak onetsiko ditu.
Baztertutako izangaiek, behin-behineko zerrenda Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo hamar egun balioduneko epean, zilegi dute erreklamazioa eta, akatsen bat badago, akatsak zuzentzea.
Baztertutako izangairik ez badago, onartutako izangaien zerrendak behin betikotzat hartuko eta onetsiko dira.
3.2. Behin betiko zerrendak.
Erreklamazioak aurkezteko epea igarota eta haiek ebatzi eta gero, Nafarroako Unibertsitate Publikoko kudeatzaileak ebazpena egingo du, Unibertsitateko iragarki oholean (Iruñeko campuseko Soforak eraikina) eta Nafarroako Unibertsitate Publikoaren web-orrialdean (http://www.unavarra.es/servicioRRHH/empleo-publico/pas) argitaratuko dena, eta onartutako eta baztertutako izangaien behin betiko zerrendak onetsiko ditu. Ebazpen honetan jakinaraziko da noiz eta non egingo den oinarri hauetan aipatzen den hautaproba.
Hautaprobetako onartuen zerrendak egoteak ez du esan nahi, inola ere, Unibertsitateak aitortzen duenik izangaiek deialdiko oinarrietan eskatzen diren baldintzak betetzen dituztela. Aurkeztutako dokumentazioa edo Unibertsitatearen eskura dagoena aztertuta, ikusten bada izangairen batek ez daukala eskatzen diren tituluetakoren bat, deialdian parte hartzetik erator litezkeen eskubide guztiak bertan behera geratuko dira.
3.3. Izangai onartu eta baztertuen behin-behineko zerrendak argitaratzearekin, interesduei egin beharreko jakinarazpena egin dela joko da, azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 59. artikuluak xedatzen duenarekin bat etorriz.
Laugarrena.–Proba.
4.1. Ebazpen honek onetsi dituen deialdietako hautaketa-prozesuak bi parte edukiko dituen proba baten bidez egingo da:
–Lehen partea: erantzuteko hainbat aukera dituzten galderen zerrenda bat izango da, eta galdera bakoitzarentzat erantzun bakarra izango da balioduna. Galderak deialdi honen II. Eranskinean ezarririko gaitegiaren A eta B multzoei buruzkoak izango dira. Huts egindako erantzunak modu negatiboan balioetsiko dira.
–Bigarren partea: idatzizko galderak erantzungo dira, edo II. Eranskineko gaitegiaren B multzoari buruzko kasu praktikoak garatuko dira.
Bi parteak baztertzaileak izango dira, eta baztertuta geratuko dira zati bakoitzean gehienezko puntuazioaren erdia lortzen ez duten izangaiak. Zuzenketa pliken bidez egingo da, eta bi zatien probak egun berean egingo dira, elkarren segidan. Epaimahaiak soilik zuzenduko du lehen zatia gainditu duten izangaien bigarren zatia.
4.2. Epaimahai kalifikatzaileak zehaztuko du probaren gehienezko iraupena, eta hasi baino lehen jakinaraziko du. Halaber, zati bakoitza nola balioetsiko den eta lehen zatiko erantzun okerren penalizazioa ere jakinaraziko du.
Zerrendetan egoteko, izangaiek probaren bi zatiak gainditu behar dituzte.
4.3. Hautaprobarako deialdia deitze bakar baten bidez egingo da, eta izangaiek egon beharko dute epaimahai kalifikatzaileak esan duen tokian esan duen egunean, eta jardunak hasteko ezarri duen orduan. Izangaiek Nortasun Agiri Nazionala, IFZ, pasaportea edo gidatzeko baimena eraman beharko dute. Probatik kanpo geldituko dira beren nortasuna esandako dokumentuen bidez egiaztatzen ez dutenak, edo agertzen ez direnak.
4.4. Ezgaitasun aitortua izanik, eskabidean eskaera egin duten izangaientzako, ariketak egiteko behar diren denbora eta baliabideetan izan litezkeen egokitzapenak ezarriko dira hautaprobak garatzeko.
Bosgarrena.–Epaimahaia.
5.1. Epaimahaia honako kide hauek osatuko dute:
–Epaimahaiburua: Begoña Pérez Eransus, Unibertsitateko irakasle titularra, Gizarte Laneko Sailari atxikia.
Epaimahaiburu ordezkoa: Miguel Laparra Navarro, Unibertsitateko irakasle titularra, Gizarte Laneko Sailari atxikia.
–Epaimahaikidea: Natalia Tajadura Arizaleta, O.L. kudeaketaria (Gizarte Lana) Gizarte Ekintzarako eta Berdintasunerako Unitateari atxikia.
Epaimahaikide ordezkoa: María José Gastearena García, O.L. kudeaketaria Antolamendu eta Kalitaterako Atalari atxikia.
–Epaimahaikidea: Balbina Liberal Artaiz, O.L. kudeaketaria (Gizarte Lana) Gizarte Ekintzarako eta Berdintasunerako Unitateari atxikia.
Epaimahaikide ordezkoa: Isabel Ibarrola San Martín, O.L. teknikaria (Adar Juridikoa) Aholkularitza Juridikoko Atalari atxikia.
–Epaimahaikidea: Ordezkari bat Nafarroako Unibertsitate Publikoko administrazio eta zerbitzuetako langileena, Administrazio eta Zerbitzuetako Langileen Batzordeak izendatua.
Epaimahaikide ordezkoa: Ordezkari bat Nafarroako Unibertsitate Publikoko administrazio eta zerbitzuetako langileena, Administrazio eta Zerbitzuetako Langileen Batzordeak izendatua.
–Epaimahaikide idazkaria: Cristina Abaurrea Arizmendi, Aholkularitza Juridikoko Ataleko burua.
Epaimahaikide idazkari ordezkoa: Javier Piquer Lapuerta, Langileen Kudeaketako Ataleko burua.
5.2. Epaimahaiko kideek ez dute parte hartuko, eta organo dei-egileari jakinaraziko diote, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legean parte ez hartzeko aipatzen diren egoeretakoren batean baldin badaude.
Izangaiek, halaber, zilegi dute epaimahaikideak errefusatzea, aipatu egoera horietako bat gertatzen denean.
Baldin eta, legeak ezartzen dituen abstentziorako edo errekusaziorako arrazoiak gertatzen badira, eta epaimahaiaren osaera aldatzen bada, hau jendaurrean jakinaraziko da, onartutako eta baztertutako izangaien zerrendekin batera.
5.3. Epaimahaia hautaprobak hasi baino lehen eratu beharko da.
Epaimahai kalifikatzailearen eraketak eta jardunak balio izan dezaten, gutxienez kide guztien gehiengo osoa beharko da. Epaimahaiaren eraketak eta jardunak balio izateko, mahaiburuak eta mahaikide idazkariak edo haien ordezkoek egon behar dute bertan.
5.4. Deialdi honetako arauak interpretatzeak eta aplikatzeak sorrarazitako zalantzak Epaimahaiaren gehiengoak ebatziko ditu, eta hautaprobak aurrera egin ahala deialdian aurreikusten ez diren eta sor litezkeen auziak ebazteko neurriak hartuko.
5.5. Epaimahai kalifikatzaileak aukera izango du aholkulari adituak sartzeko hautaprobarako. Aholkulari horiek beren espezialitate teknikoen esparrura mugatuko dute lankidetza.
5.6. Jakinarazpenak egiteko eta bestelako gorabeheretarako, Epaimahaiaren egoitza Nafarroako Unibertsitate Publikoko Administrazio eta Kudeaketa eraikina izango da.
Seigarrena.–Gainditu dutenen zerrenda.
6.1. Hautaproba bukatzen denean, Giza Baliabideen Zerbitzuak argitaratuko ditu, Unibertsitatearen iragarki oholean (Iruñeko campuseko Soforak eraikinean) eta Nafarroako Unibertsitate Publikoko webgunean (http://www.unavarra.es/servicioRRHH/empleo-publico/pas), honako zerrenda hauek, bereizirik:
–Aldi baterako kontratazioaren deialdia gainditu duten izangaien zerrenda, lortutako puntuazio osoaren hurrenkeran. Deia egiteko salbuespenei dagokienez, 2014ko azaroaren 25eko Gobernu Kontseiluaren Erabakiak, Nafarroako Unibertsitate Publikoko langilean administrazio araubidearen araberako kontratazioa arautzen duenak, bere 8. artikuluan ezartzen duenari jarraituko zaio.
Puntuazioetan berdinketak egonez gero, hautaprobaren bigarren zatian puntuaziorik handiena lortzen dutenek irabaziko dute. Berdinketak irauten badu, zozketa egingo da berdinduta dauden izangaien artean. Zozketan atera den pertsonaren izena eta deituretatik abiatuz, gainerako berdinketa guztiak deituren alfabeto hurrenkeraren arabera ebatziko dira. Zozketaren emaitzak jendaurrean jakinaraziko dira Nafarroako Unibertsitate Publikoaren webguneko deialdian.
–Prestakuntza zerbitzu berezietako egoeran egiteko deialdia gainditu duten izangaien zerrenda, erdietsi duten puntuazio osoaren hurrenkeran.
Puntuazioan berdinketak gertatzen badira, probaren bigarren partean puntu gehien erdiesten dutenen alde ebatziko dira. Berdinketak jarraitzen badu, hura ebazteko kontuan hartuko da zein den izangai bakoitzak aitortua daukan antzinatasun handiena, deialdiak ezartzen duen eskabideak aurkezteko epea amaitzen denean.
6.2. Epaimahaiak Nafarroako Unibertsitate Publikoko kudeatzaileari igorri dizkio arau honek aipatzen dituen zerrendak, onets dezan, hautaproben espediente osoarekin batera.
Zazpigarrena.–O.L. Kudeaketaria (Gizarte Lana) lanpostua betetzeko izangaien zerrendak.
7.1. Behin betiko zerrendak.
Hautaproben espediente osoa jaso eta gero, Nafarroako Unibertsitate Publikoko kudeatzaileak ebazpena emango du izangaien zerrendak onartzeko, eta hauek Nafarroako Unibertsitate Publikoaren webgunean argitaratuko dira (http://www.unavarra.es/servicioRRHH/empleo-publico/pas).
7.2. Deia.
Arau honek aipatzen dituen zerrendetan dauden izangaien deia, ebazpen honek onartzen dituen deialdietako oinarriek ezartzen dutenarekin bat etorriz egingo da, eta kasu guztietan bermatuko da prestakuntzarako zerbitzu berezietako egoeran daudenek lehentasuna edukiko dutela behin-behineko kontrataziorako izangaiak direnen aurretik.
Deitzen zaien izangaiek beren deialdietan eskatzen diren titulazio-baldintzak betetzen dituztela egiaztatzen duten dokumentazioa aurkeztu beharko dute, eta Gizarte Laneko Diplomatura edo Gradu tituluaren edo baliokide aitortu den tituluaren fotokopia konpultsatuak ekarriko dituzte, edo titulua ateratzeko eskubideak ordaindu izanaren ordainagiria. Titulua eskabideak aurkezteko epea amaitu baino lehenago lortua izan behar da.
Baldintza hauek betetzen ez dituztenak baztertuak izango dira hautaprobetatik, Nafarroako Unibertsitate Publikoko kudeatzailearen ebazpenaren bidez, eta dagokien deialdian parte hartzetik erator litezkeen eskubide guztiak bertan behera geratuko dira.
Zortzigarrena.–Prestakuntzarako zerbitzu berezien egoeran aritzeko gehieneko denbora.
8.1. Lanpostu bat prestakuntzan betetzea onartzen dutenak arrazoi horregatik zerbitzu berezien egoeran daudela deklaratuko da, gehienez ere urte bateko aldirako hasiera batean, eta aldi hori urte bateko aldietan luzatzeko aukera izango da, gehienez ere sei urte bete arte. Prestakuntzarako zerbitzu berezien egoeran daudela deklaratzeko, aldi jakin baterako, Nafarroako Unibertsitate Publikoko kudeatzaileak ebazpen bat emango du.
8.2. Prestakuntzan sei urteko gehieneko epe hori bete eta gero, langile funtzionarioek automatikoki hasi beharko dute berriz ere zerbitzu aktiboan zerbitzu berezietan deklaratu zituztenean betetzen ari ziren lanpostuan, eta ezin izango dira berriz ere zerbitzu berezietan deklaratu arrazoi beragatik. Izendapen librearen edo behin-behineko izendapenaren bidez izendatutako lanpostu batetik badatoz, egoera amaitutzat joko da.
8.3. Hainbat prestakuntza zerrendatan daudenak, gehienez ere eta guztira sei urte egongo dira prestakuntzarako zerbitzu berezien egoeran.
8.4. Prestakuntzarako zerbitzu berezien egoera, hasierako deklarazioa eta bere luzapen guztiak barne, sei urtetik beherako aldi baterako bada, aldi horren amaieran, zerrendan dagokion lekua izango du berriz ere izangaiak.
Bederatzigarrena.–Errekurtsoak.
Deialdi honen aurka, haren oinarrien aurka eta beroriek aplikatzeko ekintzen aurka, Epaimahaiak egindakoak ez direnean, zilegi da ondoko errekurtsoetako bat, arau indardunekin bat etorriz:
a) Aukerako berraztertze-errekurtsoa errektorearen aurrean, hilabete bateko epean, aurkatutako egintza jakinarazten edo argitaratzen den egunaren biharamunetik kontatzen hasita.
b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa Nafarroako Justizia Auzitegi Gorenaren Administrazioarekiko Auzietako Salan, bi hilabeteko epean, aurkatutako egintza jakinarazten edo argitaratzen den egunaren biharamunetik kontatzen hasita.
Epaimahai kalifikatzaileak ematen dituen egintza eta ebazpenen kontra zilegi da gora jotzeko errekurtsoa, errektoreari zuzendua, errekurtsoaren xede den egintza argitaratu edo jakinarazi, eta biharamunetik aurrera, hilabeteko epean.
II. ERANSKINA
Gaitegia
A Multzoa.
–Espainiako Konstituzioa: Atariko Titulua (1etik 9ra bitarteko artikuluak).
–Nafarroako Foru Eraentza Berrezarri eta Hobetzeko 13/1982 Lege Organikoa, abuztuaren 10ekoa: Atariko Titulua (1etik 9ra bitarteko artikuluak).
–Administrazio Publikoen Eraentza Juridikoari eta Guztientzako Administrazio Prozedurari buruzko 30/1992 Legea, azaroaren 26koa: VI. Titulua “Administrazio prozedurei buruzko xedapen orokorrak” (68tik 101era bitarteko artikuluak).
–Nafarroako Unibertsitate Publikoaren Estatutuak: III. Titulua “Irakaskuntza Jarduera eta Unibertsitate Hedapena” (57tik 73ra arteko artikuluak); IV. Titulua “Unibertsitate Komunitatea”, II. Kapitulua “Ikasleak” (96tik 104ra arteko artikuluak).
–1791/2010 Errege Dekretua, abenduaren 30ekoa, Unibertsitateko Ikaslearen Estatutua onesten duena.
–Nafarroako Unibertsitate Publikoan Gradu ikasketak arautzen dituzten arauak.
–Nafarroako Unibertsitate Publikoko Gradu Ikasketetako Iraupen Arauak.
B Multzoa.
1.–Ezgaitasuna duten Unibertsitateko ikasleei laguntza emateko programa Arau esparrua, xedeak, jarduteko printzipioak eta esku-hartze lerroak.
2.–Etorkinen eta beste gutxiengo batzuen sarbidea Unibertsitatean. Bilakaera eta gaur egungo egoera.
3.–Genero bereizkeriaren deskribapena eta analisia Nafarroako Unibertsitate Publikoan. Aldaketa nagusiak, aurrerapenak eta etorkizunerako erronkak.
4.–Gizarte behar bereziak dauzkaten ikasleendako arreta Nafarroako Unibertsitate Publikoan. Unibertsitateen neurriak gizarte zailtasunak dauzkaten ikasleek ikasketekin jarrai dezaten errazteko.
5.–Unibertsitate Osasungarrien aldeko Planak. Osasun eta Hezkuntza Sustapena goi mailako hezkuntzan.
6.–Gizarte gidaritza. Esperientziak Unibertsitateetan.
7.–Unibertsitateetako boluntariotza programak. Arau esparrua eta esku-hartze lerroak.
Oharra: Deialdi hau argitaratzen den egunean indarra duten arauei jarraituz eskatuko dira gai guztiak.



Iragarkiaren kodea: F1505119
Sarbidea
Nafarroako Aldizkari Ofiziala
Paseo Pablo Sarasate, 38, 2.º izda.
31001 - Iruña
848 42 12 50
