5. HAUTESKUNDE PROZEDURA
IRUÑEKO ESKUALDEKO HAUTESKUNDE BATZORDEA
Hauteskunde kanpainako ekitaldiak dohainik egiteko gordetzen diren lokal ofizialen eta leku publikoen zerrenda
Vicente Ager Iciz jauna, Iruñeko Eskualdeko Hauteskunde Batzordeko idazkaria,
Aditzera ematen dut: Hauteskundeen Araubide Orokorrari buruzko ekainaren 19ko 5/1985 Lege Organikoaren 57.2 artikuluan xedatutakoari jarraikiz, eranskin gisa ematen da argitara hauteskunde kanpainako ekitaldiak dohainik egiteko gordetzen diren lokal ofizialen eta leku publikoen zerrenda.
Iruñean, 2015eko apirilaren 14an.–Idazkaria, Vicente Ager Iciz.
ERANSKINA
2015eko maiatzaren 24ko Nafarroako Parlamentuko hauteskundeak eta toki hauteskundeak direla-eta, Iruñeko barruti judizialeko udalek, hauteskunde kanpainako ekitaldiak dohainik egiteko, gordetzen dituzten lokal ofizialen eta leku publikoen zerrenda
Altsasu
Gure Etxearen behealdea, Foruen plazan.
Iortia Kultur Etxeko hitzaldi aretoa (2. gela), astelehenetik ostiralera, 18:00etatik 21:00ak arte.
Antsoain
Kultur Guneko ekitaldi aretoa (Lotzako errepidea, 1-3. Sarrera: Antsoaingo errepidea, z.g.). 150 lagunentzako tokia dago. Lanegunetan, 19:00etatik 22:00ak arte, eta jaiegunetan 9:00etatik 22:00ak arte.
Añorbe
Añorbeko Gizarte Etxea, Kale Berria, 11. Egunak: hauteskunde kanpainak iraun bitartean. Orduak: 18:00etatik 22:00ak arte.
Arakil
Osoko bilkuren aretoa. Astelehenetik ostiralera, aldez aurretik Udalari ordua eskatuta.
Arano
Udaletxeko osoko bilkuren aretoa, ostegunetan, 17:00etatik 22:00ak arte.
Arantza
Udaletxeko bilera-gela.
Arbizu
Udaletxeko osoko bilkuren aretoa, Kale Nagusia, 7. Lanegunetan: 18:00etatik 22:00ak arte. Jaiegunetan: 11:00etatik 14:00ak arte.
Areso
Udaletxeak duen solairu bakarrean dagoen gela, hauteskunde kanpainarako ezarritako egunetan, 9:00etatik 23:00ak arte.
Arruazu
Ez dago lokal ofizialik. Leku publikoetan egiteko baimena ematen da (plaza, pilotalekua etab.).
Bakaiku
Udaletxearen auzoa eta udal pilotalekua, egun guztietan, goizeko 10etatik gaueko 10ak arte.
Lokal eta toki publikoak ekitaldietarako gordetzeko, beharrezkoa izanen da alkateari eskaera egitea, eta horrek, lokalak erabilgarri dauden ikusita, erantzunen du.
Barañain
Sahats ikastetxe publikoa eta Alaitz ikastetxe publikoa. Ordutegia: 19:00etatik 21:00ak arte, astelehenetik ostiralera.
Basaburua
Udal ikastetxeko erabilera anitzeko gela, Jauntsaratsen. Lanegunetan, 20:00etatik 23:00ak arte. Larunbat eta jaiegunetan: goizetan 11:00etatik 13:00ak arte, eta arratsaldeetan 16:00etatik 23:00ak arte.
Baztan
Elizondoko Arizkunenea Kultur Etxeko aretoa, hauteskunde kanpaina osoan, 20:00etatik 22:00ak arte.
Beintza-Labaien
Udaletxeko osoko bilkuren aretoa.
Bera
Kultur Etxeko ekitaldi aretoa, Eztegara pasealekuan. 203 lagun sartzen dira.
Beralandeta (Eztegara pasealekua, 13). 60 lagun sartzen dira.
Ordutegia: 18:00etatik 22:00ak arte, egunero, kanpainak iraun bitartean.
Beriain
Beriaingo Kultur Etxeko ekitaldi aretoa. Egunak: astearteak, asteazkenak eta ostegunak. Ordutegia: 09:00etatik 14:00ak arte eta 16:00etatik 20:00ak arte.
Berriobeiti
Berriobeitiko erabilera anitzeko eraikina, Garbikundearen Andre Mariaren kalea, 11, Berriobeiti.
Artikako María de Maeztu Kultur Etxea, Iturri bidea, 1, Artika.
Asteko egun guztietan, 19:00etatik 22:00ak arte. Larunbat eta igandeetan, 10:00etatik 22:00ak arte, aretoak erabilgarri egonez gero; aretoak gutxienez ere 24 ordu lehenago erreserbatu beharko dira.
Berriozar
Kulturgune aretoa (Etxaburua kalean) eta Musika Eskolako entzunaretoa.
Bertizarana
Narbarteko trinketea, asteko egun guztietan eta edozein ordutan irekita egonen da.
Legasako pilotalekua, larunbat eta igandeetan, 16:00etatik 20:00ak arte, aldez aurretik eskatuta.
Bidaurreta
Udal pilotalekua, egunero eta edozein ordutan.
Biurrun-Olkotz
Biurrungo eskolen eraikin zaharra. Olkozko Gizarte Etxea. Eguna eta ordua: astelehenetik igandera, aldez aurretik eskatuta; orduen erreserba, 948 36 00 47 telefonoan.
Ziritza
Udal pilotalekua toki publiko gisa erabiltzen ahalko da, egunero eta edozein ordutan.
Zizur Txikia
Toki ofizialak: kontzeju guztietan:
Asterain: Kontzeju Etxea. Egunero, arratsaldean eta gauean, salbu eta asteazkenetan eta ostiraletan, 20:00etatik aurrera.
Zizur Txikia: Kultur Etxea. Egunero, arratsaldean eta gauean, igandeetan izan ezik.
Gazolatz: Kontzeju Etxea. Egunero, arratsaldean eta gauean, igandeetan izan ezik.
Larraia: Kontzeju Etxea. Egunero arratsalde eta gauetan.
Muru-Asterain: Kontzeju Etxea. Egunero arratsalde eta gauetan.
Paternain: Kontzeju Etxea. Egunero arratsalde eta gauetan.
Undio: Kontzeju Etxea. Egunero arratsalde eta gauetan.
Zarikiegi: Kontzeju Etxea. Egunero arratsalde eta gauetan.
Toki publikoak: kontzejuetako plazak eta pilotalekuak.
Donamaria
Pilotalekua edo zerbitzu anitzeko aretoa.
Doneztebe
Doneztebeko Udaletxeko batzar aretoa, 50 lagunentzako lekua duena, kanpainako egun guztietan, 19:00etan.
Etxarri
Udal pilotalekua, egunero eta edozein ordutan.
Eratsun
Udaletxeko aretoa.
Ergoiena
Ergoieneko Udaletxea, Intxorreta kalea, 15, Lizarraga.
Etxalar
Kultur Etxea, Jauregieta kalea, 4. 100 lagunentzako tokia du. Ordutegia: astelehenetik ostiralera 19:00etatik aurrera; larunbat eta igandeetan egun osoan.
Etxarri Aranatz
Etxarri Aranazko Kultur Etxea, Kale Nagusia 28. Ordutegia: 16:00etatik 21:00ak arte. Aldez aurretik lokalaren erreserba egin beharko da.
Etxauri
Udal pilotalekua, egunero eta edozein ordutan.
Ezkurra
Udaletxeko aretoa.
Galar
Udaletxeko erabilera anitzeko gela (Udaletxeko plaza, 1), astelehenetik ostiralera, 9:00etatik 14:00ak arte eta 19:00etatik 21:00ak arte.
Goizueta
Goizuetako Udaleko Ganbara gela.
Igantzi
Zibergunea.
Imotz
Ez dago lokal ofizial edo leku publikorik hauteskunde kanpainako ekitaldiak dohainik egiteko.
Irañeta
Ez dago lokal ofizialik. Leku publikoetan egiteko baimena ematen da (plaza, pilotalekua etab.).
Ituren
Udaletxeko sabaia. Egunak eta orduak: astelehenetik ostiralera, 19:00etatik 21:00ak arte; larunbat, igande eta jaiegunetan 11:00etatik 21:00ak arte.
Iturmendi
Udaletxearen auzoa eta udal pilotalekua, asteko egun guztietan, goizeko 10etatik gaueko 10ak arte.
Lokal ofizialak eta toki publikoak hauteskunde kanpainako ekitaldietarako gordetzeko, beharrezkoa izanen da alkateari eskaera egitea, eta horrek, lokalak erabilgarri dauden ikusita, erantzunen du.
Itza
Kultur aretoa, Itzako Udaletxeko etxabea, Eritzen. Egunak eta orduak: maiatzaren 8an, 9an, 10ean, 15ean, 16an, 17an, 20an, 21ean eta 22an, 20:00etan.
Txulapain
Txulapaingo Udaletxeko erabilera anitzeko gela, San Migel, 1, Markalain.
Lakuntza
Udaletxeko osoko bilkuren aretoa, Herriko Plaza 1-1.a.
Udaletxeko ekitaldi aretoa, Herriko Plaza 1-2.a.
Kultur Etxeko erabilera anitzeko gela (Larrañeta kalea, 12).
Lantz
Lantzeko Udalaren aretoa, Lantzeko Herriko Etxean baitago.
Larraun
Mitxausenea kultur etxea, Lekunberrin (20:00etatik 24:00ak arte).
Legarda
Legardako Udaletxea, 18:00etatik 24:00ak arte.
Leitza
Osoko bilkuren aretoa eta Udalaren zinema-aretoa, kanpainako egun guztietan. Ordutegia: 09:00etatik 23:00ak arte.
Lesaka
Irain pilotalekua, 500 lagunentzako tokia duena; egun guztietan, 18:00etatik 22:00ak arte.
Udal pilotalekua, 500 lagunentzako tokia duena; egun guztietan, 18:00etatik 22:00ak arte.
Plazako kioskoa, egunero 18:00etatik 22:00ak arte.
Udaletxeko behealdea, 150 lagunentzako tokia duena; egun guztietan, 18:00etatik 22:00ak arte.
Kultur Etxea, Txokobiko aretoa, 270 lagunentzako tokia duena; egun guztietan, 18:00etatik 22:00ak arte.
Kultur Etxea, liburutegitarako gela, 150 lagunentzako tokia duena; egun guztietan, 18:00etatik 22:00ak arte.
Muruzabal
Muruzabalgo Udaletxea, 1. solairua. Ordutegia: 18:00etatik 22:00ak arte.
Obanos
Kultur gela (Mesón). Ordutegia: 18:00etatik 22:00ak arte.
Oitz
Udaletxeko osoko bilkuren aretoa.
Olazti
Udal pilotalekua. Udal kiroldegia. Kultur etxea. Herriko plazak.
Orkoien
Gizarte Etxeko ekitaldi aretoa, Euntzeandia kalea, 1. Astelehenetik ostiralera, 18:00etatik 21:00ak arte.
Gizarte Etxeko 2. gela, Euntzeandia kalea, 1. Astelehenetik ostiralera, 18:00etatik 21:00ak arte.
Ororbia
Udaletxeko beheko solairuan dagoen aretoa. Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 9:00etatik 22:00ak arte.
Iruña
García de Galdeano ikastetxe publikoa: erabilera anitzeko gela.
Sanduzelai ikastetxe publikoa: jantokia.
Ermitagaña ikastetxe publikoa: liburutegia.
Elorri ikastetxe publikoa: ekitaldi aretoa.
José M.ª Huarte ikastetxe publikoa: erabilera anitzeko gela.
San Francisco ikastetxe publikoa: ekitaldi aretoa.
Caldereríako gela: ekitaldi aretoa.
Lokalak 18:30etik 21:30 arte erabiliko dira, astelehenetik ostiralera, hauteskunde kanpainak iraun bitartean.
Lokal horiek erabili nahi dituzten alderdi edo koalizioek gutxienez 24 ordu lehenagotik abisatu behar diote Herritarren Partaidetzako Alorrari (telefonoak: 948-420266 edo 948-420150), Udaletxeko 4. solairuan (Calderería kaleko lokala eskatu nahi izanez gero), edo Ignacio Javier Pascual Ilzarbe jaunari, Ikastetxeen zaintze eta mantentze-lanetako zerbitzuburuari, 948-420983, 948-420514 edo 629793355 telefonoetara deituta (gainerako lokalak nahi izanez gero), ikastetxeetako zuzendariei eta eskolazainei jakinarazteko.
Gares
Erabilera anitzeko gela, Udaletxeko 2. solairuan (Julián Mena plaza).
Saldias
Udaletxeko aretoa.
Sunbilla
Sunbillako Udaletxeko 3. solairua, Kale Nagusia, 3, maiatzaren 9tik 23ra. Ordutegia: arratsaldeko 4etatik 6ak arte.
Uharte Arakil
Ez dago lokal ofizialik. Leku publikoetan egiteko baimena ematen da (plaza, pilotalekua etab.).
Urrotz
Udaletxeko ekitaldi aretoa.
Uterga
Utergako Udaletxea. Ordutegia: 18:00etatik 24:00ak arte.
Atarrabia
Kultur Etxea, Kale Nagusia, 38; zenbait gela. 299 lagun sartzen dira gehienez. Astelehenetik ostiralera, 19:00etatik 21:00ak arte.
Atarrabia pilotalekua, Udaletxe plaza, 800 lagunentzako tokia duena; egun guztietan, 10:00etatik 22:00ak arte.
Erretirodunen Etxea, Udaletxe plaza, 1. solairua. 100 lagun sartzen dira gehienez. Astelehenetik ostiralera, 18:00etatik 21:00ak arte.
Zizur Nagusia
Zizur Nagusiko Udalaren Kultur Etxeko gela. 40 lagun sartzen dira gehienez. Ordutegia: 19:30etik 21:30 arte. Egunak: astelehenetik larunbatera, biak barne.
Udaletxeko ekitaldi aretoa. 70 lagunentzako tokia du gehienez. Ordutegia: 19:00etatik 21:00ak arte. Astelehenetik ostiralera, biak barne.
Zubieta
Estalpea. Egun-orduak: astelehenetik ostiralera, 19:00etatik 21:00ak arte; larunbat, igande eta jaiegunetan 11:00etatik 21:00ak arte.
Iragarkiaren kodea: J1505720