72. ALDIZKARIA - 2015eko apirilaren 16a

5. HAUTESKUNDE PROZEDURA

AGOIZKO ESKUALDEKO HAUTESKUNDE BATZORDEA

Hauteskunde kanpainako ekitaldiak dohainik egiteko gordetzen diren lokal ofizialen eta leku publikoen zerrenda

María Luisa Corbacho Simón andreak, Agoizko Eskualdeko Hauteskunde Batzordeko lehendakariak, Hauteskundeen Araubide Orokorra arautzen duen 5/1995 Lege Organikoaren 57.1 artikuluan xedaturikoarekin bat, erabaki du kanpainako ekitaldiak egiteko lokalak eta lekuak jakinaraztea Probintziako Hauteskunde Batzordeari.

Agoitzen, 2015eko apirilaren 14an.–Batzordeko lehendakaria, María Luisa Corbacho Simón.

ERANSKINA

Oibarko Udala

Lokalak: Oibarko Udaletxeko osoko bilkuren aretoa edo beste gela bat, larunbat arratsalde guztietan, 18:00etatik 21:00ak arte.

Afixak: markesinan.

Agoizko Udala

Lokalak:

–Aurelio Leon aretoa (Agoizko Udaletxea; Kale Berria, 22): egunero, arratsaldean eta gauean, astelehen, asteazken, ostiral, larunbat eta igandeetan izan ezik, 19:00etatik aurrera.

–Kultur Etxea (Jose Amichis plaza, z.k.): egunero, arratsaldean eta gauean, igandeetan izan ezik.

Afixak: ez dago horretarako lekurik.

Hauteskunde kanpainako ekitaldiak dohainik egiteko leku publikoak: udalerriko plaza publikoak.

Ariako Udala

Lokalak: Udaletxeko osoko bilkuren aretoa, egunero, 20:00etatik aurrera.

Afixak: pilotalekuko paretetan eta faroletako besoetan.

Burlatako Udala

Lokalak:

–Larrañetako plaza (edukiera: 700 lagun), maiatzaren 8tik 22ra, aldez aurretik abisatuta, 18:00etatik 22:00ak arte.

–Kultur Etxea (erabilera anitzeko gela, 100 lagunentzakoa), 8an, 9an, 11n, 12an, 13an, 14an, 15ean, 16an, 18an, 19an, 20an, 21ean eta 22an, 16:00etatik 21:00ak arte; maiatzaren 11n eta 17an, 12:00etatik 14:00ak arte.

–Jauregia (erabilera anitzeko gela, 100 lagunentzakoa), 8an, 9an, 11n, 12an, 13an, 14an, 15ean, 16an, 18an, 19an, 20an, 21ean eta 22an, 16:00etatik 21:00ak arte; maiatzaren 10ean eta 17an, 12:00etatik 14:00ak arte.

Afixak: Kale Nagusiko faroletan.

Salmenten Ingurabideko faroletan.

Eguesibarko Udala

Lokalak:

1.–Sarrigurengo kirolguneko jatetxea; Jorge Oteiza etorbidea, 2 (Sarriguren-Eguesibar).

100 bat lagunentzako tokia dago.

Ohiko erabilera: erabilera publikoa.

Erabilgarri dago astelehenetik ostiralera, 17:00etatik 22:00ak arte.

Larunbatetan, 9:00etatik 22:00ak arte.

Igandeetan, 9:00etatik 14:00ak arte eta 17:00etatik 20:00ak arte.

2.–Familien Arretarako Zentroko bilera gela.

50 bat lagunentzako tokia dago.

Ohiko erabilera: erabilera publikoa.

Erabilgarri dago astelehenetik ostiralera, 19:30etik 22:00ak arte.

3.–Sarrigurengo ikastetxe publikoko erabilera anitzeko 1. gela.

100 bat lagunentzako tokia dago.

Ohiko erabilera: erabilera publikoa.

Erabilgarri dago astelehenetik ostiralera, 18:30etik 20:30 arte.

Afixak: Ibarreko kontzejuetako eta leku hauetako iragarki ohol eta paneletan:

Altzuza, Ardatz, Azpa, Badostain, Egues, Elkano, Elia, Erantsus, Gorraitz, Ibiriku, Olatz, Sagaseta, Sarriguren eta Ustarrotz.

Ezkarozeko Udala

Lokalak: erabilera anitzeko gela; Udaletxeko 1. solairuan, egunero, 16:00etatik 22:00ak arte.

Afixak: eskola zaharretako arkupeetan.

Galipentzuko Udala

Lokalak: Udaletxeko osoko bilkuren aretoa.

Afixak: Udalaren eraikinetako kanpoaldean (itsatsi gabe jarriko dira eta aise kentzeko moduan).

Garraldako Udala

Lokalak: Udaletxeko ekitaldi aretoa, egunero, 20:00etatik aurrera.

Afixak: kontsultategiko paretetan eta faroletako besoetan.

Gardeko Udala

Lokalak: Gardeko Udaletxeko ekitaldi aretoa.

Afixak: Udaletxeko iragarki oholean.

Izabako Udala

Lokalak: Udaletxeko bilkura aretoa, asteko egun guztietan, 20:00etatik 22:00ak arte.

Afixak: Udaletxeko plazan dauden iragarki oholetan.

Jaurrietako Udala

Lokalak: “El Cine” deritzon erabilera anitzetako aretoa. Egunero, 16:00etatik 22:00ak arte.

Afixak: udal pilotalekuko paretetan, herriko plaza aldera.

Leatxeko Udala

Lokalak: Leatxeko josteta elkartea, astegun guztietan, 18:00etatik 21:00ak arte.

Afixak: iragarki oholean.

Ledeako Udala

Lokalak: Gizarte eta Kultur Etxea (Escuelas kalea, 2, Ledea), 60 lagun sartzen ahal dira.

Mutiloako Udala

Lokalak: erabilera anitzeko gela, 80 lagun sartzen ahal dira; lanegunetan 19:00etatik 22:00ak arte; jaiegunetan: 10:00etatik 22:00ak arte.

Kultur Etxea, 100 lagun sartzen ahal dira; lanegunetan 19:00etatik 22:00ak arte; jaiegunetan: 10:00etatik 22:00ak arte.

Afixak: Aranguren ibarreko herrietan dauden argiteria publikoko zutoinetan.

Noaingo Udala

Lokalak: Elortzibarko Bigarren Hezkuntzako Institutuaren ekitaldi aretoa; Noaingo Garbikundea kalea, z.g., 19:00etatik 21:30 arte.

Afixak: Jakako errepideko 4an, Errege kaleko 61ean, Errege kalean San Frantzisko Xabier plazaren parean, Noaingo Los Arcos kalean, Bidezarra futbol zelaiko sarreraren ondoan, San Migel plazako 5ean.

Otsagabiako Udala

Lokalak: erabilera anitzeko gela, Urrutia auzoa, 23, teilatupea (Osasun kontsultategiaren eraikina); aldez aurretik eguna eta ordua erreserbatu beharra dago.

Afixak: iragarki oholean, Urrutia auzoko 18-A zenbakian (eskola zaharreko eraikinaren arkupeetan).

Orontzeko Udala

Lokalak: Udaletxeko 1. solairua. Egunero, 16:00etatik 22:00ak arte.

Afixak: Udaletxeko arkupeetan.

Erronkariko Udala

Lokalak: Udaletxeko osoko bilkuren aretoa.

Afixak: Udaletxearen fatxadaren beheko aldean dauden oholetan.

Osasun kontsultategiaren fatxadaren beheko aldean.

Eslabako Udala

Ez du tokirik afixak jartzeko.

Lokalak: Ikastetxe publikoa, Garbikunde kalea, 36, 1. solairua, astelehenetik ostiralera, 19:00etatik 22:00ak arte.

Zangozako Udala

Lokalak: Kultur Etxeko hitzaldi aretoa, Alfonso el Batallador kalea, 20-1. solairua, Zangoza.

Afixak: Zangozako Foruen plazan dagoen kioskoaren paretetan.

Tebas-Muru Artederretako Udala

Lokalak: Tebasko josteta zentroa, Muru Artederretako Murugain elkartea eta Arrizabalagako Gizarte Etxea.

Astelehenetik igandera, aldez aurretik orduak eskatu eta erreserbatuta, Tebasko Kontzejura (948360636 telefonoa) edo Muru Artederretako Kontzejuko buruari (648664892 telefonoa) deituta.

Afixak: Tebasko Kale Nagusiko farolen euskarrietan eta Arrizabalagako San Francisco kaleko farolen zutoinetan.

Muru Artederretako San Esteban kaleko farolen euskarrietan.

Esako Udala

Lokalak: Esako Osasun kontsultategia, René Petit kalea, 9. 17:00etatik 20:00etara, astelehenetik ostiralera.

Iragarkiaren kodea: J1505753