72. ALDIZKARIA - 2015eko apirilaren 16a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

TARRAGONAKO LAN ARLOKO 3. EPAITEGIA

Ediktu bidezko zitazioa. 874 /2014-C demanda

Paloma de Diego Moreno andrea, Tarragonako Lan arloko 3. Epaitegiko idazkari judiziala.

Aditzera ematen dut: epaitegi honetan, María Dolores López Hernándezek eskaturik, 874/2014 autoak bideratzen ari dira Restauració del Serrallo, S.L.ren, Masia Vendrell, S.L.ren, Alberto Mañe Rocaren, Pablo Javier Navarro Vallejosen eta Soldatak Bermatzeko Funtsaren kontra, kaleratze objektibo indibidualaren ondoriozko erreklamazioa dela-eta.

Honen bidez zitazioa egiten zaie Restauració del Serrallo, S.L.ri, Alberto Mañe Rocari eta Pablo Javier Navarro Vallejosi, non dauden jakiterik ez baitago, Tarragonako Lan arloko Epaitegi honetan ager daitezen (Roma etorbidea, 21 - Tarragona) adiskidetze-ekitaldia eta, behar izanez gero, judizioa egiteko 2015eko apirilaren 20ko 10:40an, eta ohartarazten zaie alderdiren bat bidezko arrazoirik gabe agertzen ez bada judizioa ez dela bertan behera utziko.

Hartzaileari ohartarazten zaio aurrerantzean jakinarazpenak epaitegiko iragarki-lekuan eginen direla, autoenak, epaienak eta epatzeenak izan ezik.

Tarragonan, 2015eko otsailaren 23an.–Idazkari judiziala, Paloma de Diego Moreno.

Iragarkiaren kodea: J1505174