4. PROZEDURA JUDIZIALAK
IRUÑEKO LEHEN AUZIALDIKO 7. EPAITEGIA
Ediktua. 695/2013 prozedura. 59/2015 epaia
Iruñean, 2015eko martxoaren 16an. Beatriz García Noain andreak, Iruñeko Lehen Auzialdiko 7. Epaitegiko epaile magistratuak, epaitegi honetan bideratzen ari diren 695/2013 judizio arruntaren autoak aztertu ditu. Auzia Heineken España SAk sustatu du Igor Vladislav Covasen aurka (auzi-ihesean deklaratua), diru kopuru bat erreklamatzeko. Autoetan auzi-jartzaileak Ignacio San Martín Cidriain prokuradore jauna izan du ordezkari, eta María Odriozola Fernández legelari jauna laguntzaile.
Epaitza:
Osorik baiesten dut Ignacio San Martín Cidriain prokuradore jaunak autoetan Heineken España SA ordezkatuz jarri duen demanda, auzi-ihesean den Igor Vladislav Covas jaunaren aurkakoa, eta demandatua kondenatzen dut auzi-jartzaileari hamabost mila berrehun eta laurogeita hamalau euro eta hirurogeita hamasei zentimo (15.294,76 euro) ordaintzera, gehi legezko interesak, eta alderdi demandatua berariaz kondenatzen dut kostuak ordaintzera.
Jakinaraz bekie ebazpen hau agertutako alderdiei, eta ohartaraz bekie honen aurka apelazio-errekurtsoa jartzen ahal dutela, epaitegi honi zuzendua, eta organo judizial honetan idatziz aurkeztu beharko dutela, jakinarazi eta biharamunetik hasita hogei eguneko epean.
Errekurtso hori onartzeko, 50 euroko gordailua sartu beharko da epaitegi honetako Gordailu eta Kontsignazioen kontuan, Santander bankuaren 2757 0000 04 069513 zenbakian, banakako ordainketan, apelazio-errekurtsoa zehaztuta, eta errekurtsoa prestatzean hori frogatu beharko da, Botere Judizialaren Lege Organikoaren hamabosgarren xedapen gehigarriarekin bat. Ez da errekurtsorik onartuko, baldin eta hari dagokion gordailua ez bada egin.
Beraz, epai honen bidez, hori erabaki, agindu eta sinatzen dut. Epaiaren lekukotza egin bedi autoei eransteko.
Eta Igor Vladislav Covas jauna non den jakiterik ez dagoenez, honako hau egiten da jakinarazpen zedula gisa erabil dadin.
Iruñean, 2015eko martxoaren 16an.–Idazkari judiziala, Aranzazu Chocarro Úcar.
Iragarkiaren kodea: J1504230