4. PROZEDURA JUDIZIALAK
IRUÑEKO LEHEN AUZIALDIKO 2. EPAITEGIA
Ediktua. 64/2015 hitzezko judizioa (PZL 250.2)
Aditzera ematen da epaitegi honetan goian adierazitako prozedura bideratzen ari dela, diru kopuru baten erreklamazioa dela-eta, eta horren gaineko epaia eman dela. Hona hemen epaiaren xedapen zatia, hitzez hitz:
Baiesten dut Mercedes Hermoso de Mendoza Erviti prokuradore andreak jarritako demanda, Milagros Josefa Agorreta Medina andrearen eta MAPFRE Familiar Compañía de Seguros y Reaseguros SAren izenean eta horiek ordezkatuz, eta auzi-ihesean den Mamadi Sidibe kondenatzen dut 550,50 euro ordaintzera Milagros Josefa Agorreta Medina andreari eta 301,99 euro MAPFREri, gehi bi zenbatekoei dagozkien berandutza interesak, PZLaren 576. artikulua aplikatuta, eta prozesuko kostuak ordaintzera ere kondenatzen dut.
Aurkaratzeko bidea: ebazpen honen aurka ezin da inolako errekurtsorik jarri (PZLaren 455.1 artikulua).
Eta Mamadi Sidiberi jakinarazteko balio izan dezan, gaur egun non den jakiterik ez baitago, honako hau egin eta sinatzen dut.
Iruñean, 2015eko martxoaren 16an.–Idazkari judiziala, Maite Arenaza Sarasola.
Iragarkiaren kodea: J1504325