72. ALDIZKARIA - 2015eko apirilaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TUTERAKO UDALAREN UR BATZORDEA

Epaimahaiaren izendapena deialdian

Tuterako Udalaren Ur Batzordearen Gobernu Batzarrak 2015eko martxoaren 18an egin bilkura arruntean, erabaki hau hartu zen:

“2015eko otsailaren 18ko bilkuran hartutako erabakiekin bat, ezinbestekoa da epaimahai kalifikatzaileko kideak eta haien ordezkoak izendatzea.

Horrenbertzez, erabaki da:

1. Epaimahai kalifikatzaileko kideak eta haien ordezkoak izendatzea, Tuterako Udalaren Ur Batzordearen zerbitzuko mantentze-lanetako lantaldearen arduradun izateko lanpostua eta ikuskatzaile izateko lanpostua merezimendu lehiaketaren bidez betetzeko deialdian:

Mahaikideak eta haien ordezkoak:

1.–Ur Batzordeko ingeniari teknikoa: José Manuel Fernández Echávarri (Estefanía Arrondo Sangüesa).

2.–Tuterako Udaleko teknikaria: Amaya Pardo Huguet (Juan Pablo Galán García).

3.–Mankomunitateko edo Ur Batzordeko teknikaria: Alfonso García Puvía (Pablo Alzueta Miranda).

2. Aurreko izendapenak igortzea Nafarroako Aldizkari Ofizialera eta Udalaren webera eta Ur Batzordearen iragarki oholean paratzea.”

Tuteran, 2015eko martxoaren 18an.–Batzordeko buruordea, sinadura ulertezina.

Iragarkiaren kodea: L1505039