Iragarkia
72. ALDIZKARIA - 2015eko apirilaren 16a
2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ZIZUR NAGUSIA
Deialdia, 2015ean autoenplegua sustatzeko diru-laguntzak emateko
Zizur Nagusiko Udalak, 2015eko martxoaren 26an egin osoko bilkuran, erabaki zuen deialdia onestea, 2015ean autoenplegua sustatzeko diru-laguntzak emateko.
Argitara ematen da, orok jakin dezan.
Zizur Nagusian, 2015eko martxoaren 27an.–Alkatea, Luis María Iriarte Larumbe.
2015. URTEAN AUTOENPLEGUA SUSTATZEKO DIRU-LAGUNTZEN DEIALDIA, ZIZUR NAGUSIKO UDALARENA
Inicia proiektua 2015
Zizur Nagusiko Udalak, Herritarrendako Zerbitzuen Alorretik (Tokiko Enplegu eta Garapen Zerbitzua), autoenplegua lagundu eta sustatu nahian, deialdi hau egin du urtean 12.000 euroko gehieneko diru-kopuruarekin, oinarri hauei jarraituz:
OINARRIAK
1.–Xedea.
Deialdi publiko honen xedea da laguntza ekonomikoa ematea, enpresa sortzeko hasierako gastuetarako eta jardueraren lehenengo 3 hilabeteetako gastu orokorretarako. Autoenpleguaren bidezko ekimenak sustatu nahi ditu eta edozein motako ekimen berritzaileak abiarazten lagundu.
Diru-laguntza hauek aplikatuko zaizkie diru-laguntza jaso dezaketen ekintzei, 2015eko urtarrilaren 1etik 2015eko azaroaren 30era bitarte egiten badira.
Deialdi honen xedea da herrian sortutako enpresa kopurua handitzea, enplegua sortzeko eta ondorioz ekonomia eta gizarte garapenean eragiteko.
2.–Finantzaketa.
Deialdi honek arautzen duen diru-laguntzarendako 2015eko finantzaketa “Inicia proiektua 2015” ekimenerako kontu-sailaren kargura eginen da (1 32200 47001, Autoenplegua sustatzeko diru-laguntza, 12.000 euro).
Ematen diren diru-laguntzen zenbatekoa aipaturiko aurrekontu-aplikazioan erabilgarri dagoen kredituaren mugara bitartekoa izanen da.
3.–Laguntzen onuradunak.
Oinarri arautzaile hauetan ezarritako diru-laguntzen onuradunak langile autonomoak izanen dira, baldin eta diru-laguntzak beren izenean eskatzen badituzte. Onuradun izan daitekeena sozietate irregular, erantzukizun mugatuko, kooperatiba edo gisako sozietate bateko partaidea bada, hura eratu zeneko akta aurkeztu beharko du, bazkide kopurua eta haien ordezkagarritasuna jasotzen dituena. Kasu horretan, laguntza ez da langile bakoitzeko emanen, baizik eta sozietate bakoitzeko.
Deialdi honetako laguntzak har ditzakete, halaber, 2014an eskaera behar zen epean eta moduan aurkeztu arren, 1 32200 47001 (Autoenplegua sustatzeko diru-laguntza) kontu-saileko dirua agortzeagatik hein bateko laguntza edo osoa jasotzerik izan ez zutenek.
Onuradun horiek ez dute beste eskaera bat aurkeztu beharko. 2014. urteari dagokion dokumentazioa eskatzen ahal zaie posta ziurtatuz, eskaeraren gaineko ebazpena emateko.
Diru-laguntza eskatu ahalko dute deialdi honen kargura, 2015. urtean enpresa jarduera Zizur Nagusian abiatu duten pertsonek (2015eko urtarrilaren 1etik hasita 2015eko azaroaren 30era arte), baldintza hauek betetzen badituzte eta mantentzen, diru-laguntzaren xede diren ekitaldi ekonomikoetan:
–Enpresari alta ematea edo hura eskualdaketa bidez eskuratzea 2015. urtean (2015eko urtarrilaren 1etik 2015eko azaroaren 30era arte).
–Langile autonomo gisa lan egiten hasi eta Zizur Nagusiko jarduera ekonomikoen gaineko zergan alta eman eta Gizarte Segurantzako araubide berezian autonomo gisa kidetzea.
–Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 13. artikuluan aurreikusitako debekuetako batean ere ez egotea. Halaber, delako 13. artikuluaren 2.e) puntuarekin bat, onuradunek eguneraturik izan beharko dituzte beren zerga betebehar guztiak; hori frogatzeko Zerga Ogasunaren eta Zizur Nagusiko Udalaren ziurtagiriak aurkeztu beharko dituzte.
–Zerga betebeharrak eta Gizarte Segurantzakoak beteak izatea. Horretarako behar diren ziurtagiriak aurkeztuko dituzte (Foru Ogasuna eta Gizarte Segurantza).
–Zizur Nagusiko Udalarekiko zerga betebeharrei dagokienez, Udalak ofizioz egiaztatuko du inguruabar hori eta behar den eginbidearen bitartez jasoko. Era berean, diru-laguntza emateko proposamena egin aitzin, ofizioz egiaztatuko da interesdunak ez duela Udal Diruzaintzari itzuli beharreko zenbatekorik.
–Diru-laguntzaren xede izan den enpresa jarduera uzten badu, Udalari jakinarazi beharko dio erregistroan “jardueraren amaieraren” eskabidea aurkeztuz. Bertan horretarako arrazoiak adieraziko ditu eta Udalak horiek baloratuko ditu, jasotako diru-laguntza itzuli beharko duen ala ez erabakitzeko.
Interes bereziko taldeak:
1. Zizur Nagusiko udalerrian erroldatutako pertsonak, urtebeteko antzinatasunarekin, JEZean alta eman zutenetik kontatzen hasita.
2. Iraupen luzeko langabeak (azken 18 hilabeteetan 12 hilabetez Nafarroako Enplegu Zerbitzuan izena emanda egondakoak).
3. 30 eta 55 urte bitarteko langabetuak.
4. %33tik gorako desgaitasuna duten langabetuak.
5. %33tik gorako desgaitasuna duten emakume langabetuak.
Genero indarkeriaren biktima diren emakumeen kasuan, zenbatekoak ehuneko 10 igoko dira.
Salbuespenak. Deialdi honetan aurreikusitako laguntzak ez zaizkie hauei aplikatuko:
–Sozietate publikoak eta zuzenbide publikoko erakundeak.
–Fundazioak, teknologia zentroak, lanbide elkargoak eta elkarteak.
–Langile autonomoak, autonomoen erroldan alta emanik egon badira Jarduera Ekonomikoen Zergako epigrafe berean edo antzekoan, jarduera hasi aurreko azken hamabi hilabeteetan.
4.–Diruz laguntzen ahal diren gastuak eta diru-laguntzaren zenbatekoa.
Diruz laguntzen ahal diren gastuak hauek izanen dira:
–Hasierako gastuak:
- Zizur Nagusiko Jarduera Ekonomikoen Zergan (JEZ) alta ematea.
- Irekitzeko lizentzia.
–Gastu arruntak: jardueraren lehenengo 3 hilabeteetakoak.
- Diruz lagunduko da gastuaren zenbatekoa, BEZa kenduta.
- Diruz laguntzen ahal diren kostuak honako hauek dira:
- Lokalaren alokairuaren gastu arruntak: gehienez ere, jarduera hasi eta alokairuaren lehenengo 3 hilabeteetarako emanen da diru-laguntza.
- Kanpoan gelditzen dira:
- Errentatzaile eta errentariaren arteko harreman juridikoa edo ahaidetasunekoa duten alokairuak, odolkidetasunaren edo ezkontza-ahaidetasunaren hirugarren graduraino; edo pertsona fisiko edo juridikoren bat aldi berean denean errentatzaile eta errentari.
- Negozioaren egoitza ohiko etxebizitzan duten alokairuak.
- Fidantza eta berme kontzeptuak.
- Aldez aurretik ordaindutako zenbatekoak.
- Uraren, berogailuaren eta argiaren gastuak: gehienez ere, jarduera hasi eta lehenengo 3 hilabeteetako kontsumoaren gastuetarako emanen da diru-laguntza.
- Kanpoan gelditzen dira:
- Negozioaren egoitza ohiko etxebizitzan dagoenean sortutako gastuak.
- Ez dira sartzen lotune eskubideak.
- Gizarte Segurantzako kuotak. (3 hilabete, jarduera hasten den egunetik).
- Laneko eta kontabilitateko aholkularitza. (3 hilabete, jarduera hasten den egunetik).
- Erantzukizun zibileko asegurua.
Diru-laguntzaren zenbatekoa izanen da diru-laguntza jaso dezaketen gastuen %100ekoa (BEZa kanpo) eta onuradun edo sozietate (irregular, mugatu, anonimo...) bakoitzeko 1.500 euroko muga izanen da.
Diru-laguntzaren muga horretatik salbuetsita egonen dira interes bereziko taldeak; horiek zenbateko hauek jaso ditzakete gehienez ere:
1. 1.600 euro: Zizur Nagusiko udalerrian erroldatutako pertsonak, urtebeteko antzinatasunarekin, JEZean alta eman zutenetik kontatzen hasita.
2. 1.700 euro: iraupen luzeko langabeak (azken 18 hilabeteetan 12 hilabetez Nafarroako Enplegu Zerbitzuan izena emanda egondakoak).
3. 1.800 euro: 30 eta 55 urte bitarteko langabetuak.
4. 1.900 euro: %33tik gorako desgaitasuna duten langabetuak.
5. 2.000 euro: %33tik gorako desgaitasuna duten emakume langabetuak.
Genero indarkeriaren biktima diren emakumeen kasuan, zenbatekoak ehuneko 10 igoko dira.
5.–Eskabideen aurkezpena: epeak, tokia eta eskatutako agiriak.
Eskabideak aurkezteko epea hasiko da behin betiko deialdia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean. Urte bakoitzeko azaroaren 30a da deialdi honetan ematen diren diru-laguntzen eskaerak aurkezteko mugaeguna.
2014an eskaera behar zen epean eta moduan aurkeztu arren, kontu-saileko dirua agortzeagatik hein bateko laguntza edo osoa jasotzerik izan ez zutenek ez dute beste eskaera bat aurkeztu beharko.
Deialdi honetako eskabideak eta eranskinak Udalaren web orritik eskuratzen ahal dira: www.zizurmayor.es. Eskabideak eredu normalizatuetan aurkeztu beharko dira, eskabide orriaren atzeko aldean agertzen diren agiriekin batera. Aurkezten den eskaera behar bezala baloratu eta ebazteko, Zizur Nagusiko Udalak behar dituen argibide osagarri guztiak eskatzen ahalko ditu.
Eskabideak Zizur Nagusiko Udalaren erregistro orokorrean aurkeztuko dira, Herritarrendako Zerbitzuen Alorrari zuzenduta (Tokiko Enplegu eta Garapen Zerbitzua) edo posta ziurtatua erabiliz. Epea 2015eko azaroaren 30ean bukatuko da, 14:30ean.
- Zizur Nagusiko Udalaren Erregistro Orokorra.
- Erreniega parkea, z.g. 31180 Zizur Nagusia (Nafarroa).
- Telefonoak: 948 18 18 96 / 948 18 19 00.
Eskabidearekin batera honako agiri hauek aurkeztuko dira:
–Eskabidea aurkezten duenaren datuak: NANaren fotokopia, izena edo sozietatearen izena, kargua, helbidea, herria, posta kodea, harremanetan jartzeko modua (telefonoa, posta helbidea), gizarte segurantzako kotizazio kontua, jarduera mota (kodea eta izena) eta datu pertsonalak, zalantzak argitzeko.
–Sozietatea eratu zeneko akta edo eskritura, hala badagokio, haren bazkide kopurua eta bakoitzaren partaidetza edo ordezkaritza portzentajea egiaztatzen dituena.
–Eskatzailea JEZean alta emanda dagoela frogatzen duen ziurtagiria.
–JEZ ordaindu duela frogatzen duen agiria.
–Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Nagusian Autonomoen Araubide Berezian alta emanda dagoela egiaztatzen duen frogagiria.
–Foru Ogasuneko zerga betebeharrak eguneratuak dituela frogatzen duen ziurtagiria.
–Gizarte Segurantzako betebeharrak eguneratuak dituela frogatzen duen ziurtagiria.
–Diruz laguntzekoak diren hasierako gastuen eta gastu arrunten fakturak eta bankuko frogagiriak.
–Deialdiaren oinarrietan (I. eranskina) ezarritako bazterketen gaineko aitorpena.
–Deialdiaren oinarrietan (II. eranskina) ezarritako onuradunen baldintzen gaineko aitorpena.
–Eskabidea, transferentzia bidez ordaintzeko (III. eranskina).
–Zizur Nagusiko Udalak eskatzen ahal duen beste edozein agiri.
Diru-laguntza hau eskatzen bada interes bereziko talde bateko partaide gisa, horietaz gain agiri hauek aurkeztu beharko dira:
–NANaren fotokopia.
–Autonomoen araubide berezian alta ematen duen pertsonaren erroldako ziurtagiria, urtebeteko gutxieneko antzinatasuna jasotzen duena (Zizur Nagusiko Udalak eskatu beharrekoa).
–Enplegua eskatzeko txartela edo Nafarroako Enplegu Zerbitzuaren ziurtagiria, luzaroko langabea dela frogatzen duena.
–%33tik gorako desgaitasunaren ziurtagiria.
–Genero indarkeriaren biktima dela frogatzeko agiriak.
Agiriak jatorrizkoak edo fotokopia konpultsatuak izanen dira. Eskatzaileei 10 eguneko epea utziko zaie gehienez, jakinarazi eta biharamunetik aitzina, falta diren agiriak aurkeztu eta egindako akatsak zuzentzeko. Halakorik egin ez badute, eta epea iraganik, eskaerari uko egin diotela ulertuko da.
6.–Balorazioa.
Herritarrendako Zerbitzuen Batzordeak espedientea aztertu eta Alkatetzari laguntzak onetsi eta ordain ditzan proposatuko dio, Herritarrendako Zerbitzuen Alorreko Tokiko Enplegu eta Garapeneko zerbitzu teknikoak luzatutako txostenaren ondotik eta, orobat, Udaleko Kontu-hartzailetzak gastua fiskalizatu ondotik.
Alkatetzaren ebazpen baten bidez, gehienez ere bi hilabeteko epean jakinaraziko da, Herritarrendako Zerbitzuen Batzordeak espedientea aztertu eta, onespenaren tramitaziorako, Alkatetzari proposamena igortzen zaion egunetik hasita. Ezarritako epea espresuki emandako ebazpenik jakinarazi gabe bukatzen bada, ulertzen ahalko da aurkeztutako eskaera administrazioaren isiltasunaren bidez ezetsi dela.
7.–Diru-laguntzak ematea.
Deialdi honetan ezartzen diren diru-laguntzak emateko prozedura oinarri arautzaile hauetan ezarritakoari lotuko zaio, eta bana-banako ebaluazio araubidean tramitatuko dira laguntzak. Deialdi honetako esleipen-hartzaileendako laguntza bakarra emanen da, gehienez ere 1.500 eurokoa edo 2.000 eurokoa (eskatzaile autonomo edo sozietate bakoitzeko).
Diru-laguntza ordaindu aurretik, onuradunak frogatu beharko du ezarritako baldintzak betetzen dituela eta diru-laguntzaren oinarri den jarduketa egin duela. Ezin izanen da diru-laguntza ordaindu, onuradunak zerga betebeharrak eta Gizarte Segurantzako betebeharrak eguneratuak ez baditu.
Diruz lagundu daitezkeen neurri hauen onespena bateragarria izanen da beste diru-laguntza batzuekin.
Emandako diru-laguntza bi hilabeteko epean ordainduko da, Alkatetzaren ebazpen egunetik hasita.
Ematen diren diru-laguntzen zenbatekoa aipaturiko aurrekontu-aplikazioan erabilgarri dagoen kredituaren mugara bitartekoa izanen da.
Zizur Nagusiko Udalak behar dituen azalpenak eskatzen ahal dizkie eskatzaileei.
Diru-laguntzak emanen dira ezarritako aurrekontuko kontu-saila agortu arte, eta eskabideak ebatziko dira “Zizur Nagusiko Udalaren Erregistro Orokorrera” iritsi eta erregistratzen diren ordenari jarraituz.
8.–Betebeharrak.
Diru-laguntzen onuradunak beharturik daude jarduera urtebetez mantendu eta justifikatzera.
Orobat, diruz lagundutako jardueran gertatzen den edozein gorabeheraren berri emanen dute, hura gertatzen den unean bertan. Ez baldin badu jarduera horrekin jarraitzen ezarritako epe horretan, Udalari jakinaraziko dio jardueraren bukaera eguna, eskabidea aurkeztuz. Kasu horretan, ez da ordura arte jasotakoa itzultzeko eskatuko.
Deialdiaren oinarrietako bat betetzen ez bada edo eskatutako agiriak zehaztutako epeetan aurkezten ez badira, edo garrantzizko irregulartasunik atzematen bada eskatzaileak edo enpresak aurkeztutako dokumentazioan, organo eskudunak diru-laguntza ezeztatu ahalko du eta jasotako zenbatekoak itzuli beharko dira.
9.–Baldintzak ez betetzea.
–Diru-laguntzaren onuradunek jasotako zenbatekoak itzuli beharko dituzte Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 35. artikuluan aipatzen diren kasuetan eta bertan ezartzen diren baldintzetan.
–Diru-laguntza emateko kontuan hartutako gorabehera, betebehar eta baldintzetan edozein aldaketa eginez gero, aurreko oinarrian aipatzen den baimen administratiboa eduki gabe, ez-betetzetzat hartuko da.
10.–Errekurtsoak.
Deialdi honen aurka, baita oinarri hauen aurka eta haiek betearazteko hartzen diren administrazio ebazpenen aurka ere, errekurtso hauetako edozein aurkezten ahalko da, hautara:
–Berraztertzeko errekurtsoa, administrazio egintzaren egile den organoari berari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritzen den egintza jakinarazi edo, bertzenaz, argitara eman eta biharamunetik hasita.
–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritzen den egintza jakinarazi edo argitaratzen denetik hasita.
–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Iruñeko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean. Errekurritzen den egintza jakinarazi edo argitaratu eta biharamunean hasiko da epe hori.
SOLICITUD DE SUBVENCIÓN PARA EL FOMENTO DEL AUTOEMPLEO PROYECTO INICIA |
DATOS DE LA PERSONA SOLICITANTE / ESKATZAILEAREN DATUAK | ||||||||||||||||
NOMBRE Y APELLIDOS O RAZÓN SOCIAL IZEN-ABIZENAK EDO IZEN SOZIALA | ||||||||||||||||
DNI, NIF, NIE NAN, IFZ, AIZ | DOMICILIO HELBIDEA | |||||||||||||||
C.P. PK | POBLACIÓN HERRIA | TELÉFONO TELEFONOA | ||||||||||||||
MOVIL MUGIKORRA | CORREO ELECTRÓNICO POSTA ELEKTRONIKOA | |||||||||||||||
Cuenta Cotización Seguridad Social–IBAN / Gizarte Segurantzako kotizazio-kontua–IBAN | ||||||||||||||||
PERSONA PARA POSIBLES ACLARACIONES SOBRE LA SOLICITUD / ESKAERAREN GAINEKO ARGIBIDEAK ESKATZEKOTAN, NORI | ||||||||||||||||
NOMBRE Y APELLIDOS IZEN-ABIZENAK | ||||||||||||||||
MOVIL MUGIKORRA | CORREO ELCTRÓNICO POSTA ELEKTRONIKOA | |||||||||||||||
TIPO DE ACTIVIDAD / JARDUERA MOTA | ||||||||||||||||
CÓDIGO KODEA | DENOMINACIÓN IZENA | |||||||||||||||
TRÁMITE A REALIZAR / IZAPIDETU BEHARREKOA | ||||||||||||||||
Solicita Subvención Proyecto Inicia | q | Diru-laguntza eskaera, Inicia Egitasmoa | ||||||||||||||
Gastos subvencionables: GASTOS INICIALES | q | Diruz lagundutako gastuak: HASIERAKO GASTUAK | ||||||||||||||
Gastos subvencionables: GASTOS CORRIENTES | q | Diruz lagundutako gastuak: OHIKO GASTUAK | ||||||||||||||
Alta IAE Ayuntamiento de Zizur Mayor | q | JEZen alta emanda Zizur Nagusiko Udalean | ||||||||||||||
Fecha alta IAE | Alta eguna JEZen | |||||||||||||||
Fecha alta Seguridad Social | Alta eguna Gizarte Segurantzan | |||||||||||||||
GRUPOS DE ESPECIAL INTERÉS / INTERES BEREZIKO TALDEAK | ||
Personas empadronadas en el municipio de Zizur Mayor con 1 año de antigüedad anterior al alta en el IAE | JEZen alta eman baino urte bat lehenago Zizur Nagusiko udalerrian erroldatutako pertsonak | |
Desempleadas/os de larga duración (inscritas/os durante 12 meses en los últimos 18 en el Servicio Navarro de Empleo) | Iraupen luzeko langabeak (azken 18 hilabeteetan 12 hilabetez Nafarroako Enplegu Zerbitzuan izena emanda izatea) | |
Desempleadas/os con edades comprendidas entre los 30 y 55 años | 30 eta 55 urte bitarte duten langabeak | |
Desempleadas/os con discapacidad superior al 33% | %33 baino gehiagoko ahalmen urritasuna duten langabeak | |
Mujeres desempleadas con discapacidad superior al 33% | %33 baino gehiagoko ahalmen urritasuna duten emakume langabeak | |
DOCUMENTACIÓN QUE DEBE ACOMPAÑAR A LA SOLICITUD / ESKAERAREKIN BATERA AURKEZTU BEHAR DIREN AGIRIAK | ||
Acta o escritura de constitución de sociedad, si corresponde, donde se acredite el número de socios/as de la misma y su porcentaje de participación o representación | Hala balegokio, sozietatearen eraketa-akta edo eskritura zeinetan egiaztatuko baita sozietateak duen bazkide-kopurua eta horien parte hartze edo ordezkaritzaren ehunekoa | |
Certificado del/la solicitante de encontrarse de alta en el IAE | JEZn alta emanda dagoela egiaztatzen duen frogagiria | |
Justificante de pago del IAE | JEZaren ordainketaren egiaztagiria | |
Certificado o justificante de alta en Régimen Especial de Autónomos en la Tesorería General de la Seguridad Social | Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Nagusian Autonomoen Araubide Berezian alta emanda dagoela egiaztatzen duen frogagiria | |
Certificados estar corriente de obligaciones fiscales (Hacienda Foral) y de Seguridad Social | Betebehar fiskalak (Foru Ogasuna) eta Gizarte Segurantzakoak egunean dituela egiaztatzen duten frogagiriak | |
Facturas y justificantes bancarios de los pagos de los gastos iniciales y gastos corrientes a subvencionar | Diruz lagunduko diren hasierako eta ohiko gastuen ordainketen fakturak eta banku egiaztagiriak | |
Declaración sobre las exclusiones establecidas en las bases de la Convocatoria (Anexo I) | Deialdiko oinarrietan ezarritako diru-laguntzatik kanpo utzitakoei buruzko adierazpena (I. Eranskina) | |
Declaración sobre los requisitos de los/as beneficiarios/as establecidos en las bases de la Convocatoria (Anexo II) | Deialdiko oinarrietan ezarritako onuradunen betebeharrei buruzko adierazpena (II. Eranskina) | |
Solicitud de abono por transferencia (Anexo III) | Eskaera transferentzia bidezko ordaindeta egiteko (III. Eranskina) | |
Documento Nacional de Identidad (DNI) | Nortasun Agiri Nazionala (NAN) | |
Certificado de empadronamiento de la persona que se da de alta en el Régimen Especial de Autónomos que recoja la antigüedad mínima de 1 año (a recabar por el Ayuntamiento de Zizur Mayor) | Autonomoen Araubide Berezian alta emanda dagoenaren erroldatze egiaztagiria, non urte bateko antzinatasun gutxienekoa agertzen den (Zizur Nagusiko Udalak eskuratuko du) | |
Tarjeta de demanda de empleo o Certificado del Servicio Navarro de Empleo que identifique la situación de Parado/a de Larga Duración (PLD) | Iraupen Luzeko Langabe (ILL) egoera adierazten duen Nafarroako Enplegu Zerbitzuaren ziurtagiria edo enplegua eskatzeko txartela | |
Certificado de discapacidad superior a 33% | %33 baino gehiagoko ahalmen urritasunaren ziurtagiria | |
Documentación que acredite la situación de víctima de violencia de género | Genero-indarkeriaren biktima egoera egiaztatzen duen agiria | |
El/la abajo firmante, entrega la presente solicitud ante el Ayuntamiento de Zizur Mayor asumiendo los efectos derivados de dicho acto, al tiempo que certifica la veracidad de todos los datos consignados. | Nik, oinpean sinatzen duen honek, Zizur Nagusiko Udalari aurkezten diot hemengo eskaera hau –neure gain hartuta egintza horren ondorioak–, eta ziurtatzen dut bertan jasota dauden datu guztiak egiazkoak direla. | |
En Zizur Mayor, a ............... de ............... de 20........ Firma del/la solicitante | Zizur Nagusian, 20........(e)ko ..............aren ..............(e)an Eskatzailearen sinadura | |
ANEXO I / I. ERANSKINA Declaración sobre la exclusión establecida en las bases de la convocatoria / Adierazpena, deialdiko oinarrietan ezarritako bazterketaren gainekoa |
Don/Doña ............................................................................................................................................................................................................................... jaunak/andreak con NIF............................................ IFZ duenak, en representación de ..............................................................................................................................-ren ordezko gisa | |
DECLARA ser cierta y completa la información que se hace constar en la presente declaración. No haber desarrollado la misma o similar actividad como autónomo en los doce meses anteriores al Inicio de la actividad. Que expreso mi autorización para el tratamiento Informático de los datos arriba expresados, a los efectos de lo dispuesto en la Ley Orgánica 15/1999, de 13 de diciembre, de Protección de Datos de carácter Personal y demás normativa de desarrollo, facultando para el uso Informático de los mismos al Ayuntamiento de Zizur Mayor. | ADIERAZTEN DUT egia eta osoa dela adierazpen honetan jasotako informazioa. Jarduera hasi aurretiko hamabi hilabeteetan autonomo gisa ez aritu izana jarduera berean edo antzeko batean. Aurretik jasotako datuak informatikoki tratatzeko baimena ematen dizuet, Datu Pertsonalen Babesari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoari eta garatzeko arauei jarraikiz, zeintzuk Zizur Nagusiko Udalari ematen baitiote haien erabilera informatikorako ahalmena. |
En Zizur Mayor, a ............... de ............... de 20........ Firma del/la solicitante | Zizur Nagusian, 20........(e)ko ..............aren ..............(e)an Eskatzailearen sinadura |
ANEXO II / II. ERANSKINA Declaración sobre los requisitos de los/as beneficiarios/as establecidos en el apartado 3 de las bases |
Don/Doña ............................................................................................................................................................................................................................... jaunak/andreak con NIF............................................ IFZ duenak, en representación de ..............................................................................................................................-ren ordezko gisa | |
DECLARA ser cierta y completa la información que se hace constar en la presente declaración. | ADIERAZTEN DUT egia eta osoa dela adierazpen honetan jasotako informazioa. |
El artículo 13 de la Ley 38/2003, de 17 de noviembre, General de subvenciones, establece que no podrán obtener la condición de beneficiario de las subvenciones reguladas en dicha Ley Foral las personas o entidades en quienes concurra alguna de las circunstancias que se enumeran en el mismo. De conformidad con el citado artículo, declaro que no me encuentro incurso en ninguna de las siguientes circunstancias: | Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 13. artikuluak ezartzen du ezin direla lege horretan araututako diru-laguntzen onuradun izan artikuluan bertan aipatzen diren egoeretako bat duten pertsona edo entitateak. Aipatu artikuluari jarraikiz, adierazten dut ez nagoela ondotik aipatzen diren egoera horietako bakar batean ere: |
a) Haber sido condenado/a mediante sentencia firme a la pena de pérdida de la posibilidad de obtener subvenciones o ayudas públicas. | a) Epai irmoan ezarritako kondenaren ondorioz diru-laguntza edo laguntza publikoak lortzeko gaitasunaz gabeturik daudenak. |
b) Haber solicitado la declaración de concurso voluntario, haber sido declarados insolventes en cualquier procedimiento, hallarse declarados en concurso, salvo que en éste haya adquirido la eficacia un convenio, estar sujetos a intervención judicial o haber sido inhabilitados conforme a la Ley 22/2003, de 9 de julio, Concursal, sin que haya concluido el período de inhabilitación fijado en la sentencia de calificación del concurso. | b) Konkurtsoaren deklarazioa eskatu dutenak, edozein prozeduratan kaudimengabe deklaratu dituztenak, konkurtsoan egotearen deklarazioa jaso dutenak, salbu eta horretan hitzarmen batek indarra hartu badu, kontu-hartze judizialaren pean daudenak, eta Konkurtsoari buruzko uztailaren 9ko 22/2003 Legearen arabera ezgaiturik daudenak, konkurtsoa kalifikatzeko epaian ezarritako ezgaitasun aldia amaitu ez bazaie. |
c) Haber dado lugar, por causa de la que hubiesen sido declarados culpables, a la resolución firme de cualquier contrato celebrado con la Administración. | c) Administrazioarekin egindako edozein kontratu behin betiko suntsitzeko bide eman dutenak, suntsipenaren kausaren errudun deklaratu badituzte. |
d) Estar incursa la persona física, los administradores de las sociedades mercantiles o aquellos que ostenten la representación legal de otras personas jurídicas, en alguno de los supuestos de la Ley 5/2006, de 10 de abril, de regulación de los conflictos de intereses de los miembros del Gobierno y de los altos cargos de la Administración General del Estado, de la Ley 53/1984, de 26 de diciembre, de Incompatibilidades del Personal al Servicio de las Administraciones Públicas, o tratarse de cualquiera de los cargos electivos regulados en la Ley Orgánica 5/1985, de 19 de junio, del Régimen Electoral General, en los términos establecidos en la misma o en la normativa autonómica que regule estas materias. | d) Pertsona fisikoa, merkataritza-sozietateen administratzaileak edo beste pertsona juridiko batzuen legezko ordezkariak honako arau hauetan ezarritako kasuetako batean egotea: Gobernuko kideen eta Estatuko Administrazio Orokorreko goi-karguen interes gatazkak arautzen dituen apirilaren 10eko 5/2006 Legea; 53/1984 Legea, abenduaren 26koa, Administrazio Publikoetako Langileen Bateraezintasunei buruzkoa; edo Hauteskunde-araubide Orokorraren ekainaren 19ko 5/1985 Lege Organikoan araututako hautapenezko karguetako edozeinetan; horretan edo gai hauek arautzen dituen arautegi autonomikoetan ezarritakoari jarraikiz. |
e) No hallarse al corriente en el cumplimiento de las obligaciones tributarias o frente a la Seguridad Social impuestas por las disposiciones vigentes, en la forma que se determine reglamentariamente. | e) Indarra duten xedapenek ezarri dituzten zerga betebeharrak edo Gizarte Segurantzarekikoak erregelamenduz finkatzen den eran bete ez dituztenak. |
f) Tener la residencia fiscal en un país o territorio calificado reglamentariamente como paraíso fiscal. | f) Egoitza fiskala erregelamendu bidez paradisu fiskaltzat jotako herrialde edo lurralde batean dutenak. |
g) No hallarse al corriente de pago de obligaciones por reintegro de subvenciones en los términos que reglamentariamente se determinen. | g) Erregelamendu bidez finkatzen den erara diru-laguntzen itzulketagatiko betebeharrak egunean ez dituzten horiek. |
h) Haber sido sancionado mediante resolución firme con la pérdida de la posibilidad de obtener subvenciones conforme a ésta u otras leyes que así lo establezcan | h) Ebazpen irmoaren bidez zigortuak izan direlako, diru-laguntzak lortzeko gaitasunaz gabeturik daudenak, lege honi edo hala ezarrita duten beste legeei jarraikiz. |
i) No podrán acceder a la condición de beneficiarios las agrupaciones previstas en el segundo párrafo del apartado 3 del artículo 11 de esta Ley cuando concurra alguna de las prohibiciones anteriores en cualquiera de sus miembros. | i) Lege honen 11. artikuluaren 3. ataleko bigarren paragrafoan aurreikusitako taldeek onuradun gisa ezin izango dute agertu baldin eta haien kideren bat orain arte ikusitako debekuren batean badago. |
j) Las prohibiciones de obtener subvenciones afectarán también a aquellas empresas de las que, por razón de las personas que las rigen o de otras circunstancias, pueda presumirse que son continuación o que derivan, por transformación, fusión o sucesión, de otras empresas en las que hubiesen concurrido aquéllas. | j) Diru-laguntzak eskuratzeko debekuak enpresei ere eragingo die, baldin eta haien kudeatzaileengatik edo beste egoeraren batengatik susmatzen bada debekua jaso zuten enpresa batzuen luzapena edo haietatik –eraldaketa, bat-egite edo ondorengotza bidez– eratorritako enpresak direla. |
Igualmente declaro que no he sido excluido del acceso a los beneficios derivados de la aplicación de los programas de empleo por la comisión de infracciones muy graves, de conformidad con lo previsto en el Texto Refundido de la Ley sobre Infracciones y Sancionesen el Orden Social, aprobado por Real Decreto Legislativo 5/2000, de 4 de agosto, | Era berean, adierazten dut arau-hauste oso larriak egiteagatik ez nautela baztertu enplegu programak aplikatzearen ondoriozko onurak eskuratzetik, abuztuaren 4ko 5/2000 Legegintzako Errege Dekretuak onetsitako Lan Arloko Arau-hauste eta Zehapenei buruzko Legearen Testu Bateginak ezarritakoari jarraikiz. |
En Zizur Mayor, a ............... de ............... de 20........ Firma del/la solicitante | Zizur Nagusian, 20........(e)ko ..............aren ..............(e)an Eskatzailearen sinadura |
ANEXO III / III. ERANSKINA Solicitud de abono por transferencia / Eskaera, transferentzia bidezko ordainketa egiteko |
DATOS DE LA PERSONA SOLICITANTE / ESKATZAILEAREN DATUAK | ||||||
NOMBRE Y APELLIDOS O RAZÓN SOCIAL IZEN-ABIZENAK EDO IZEN SOZIALA | ||||||
DNI, NIF, NIE NAN, IFZ, AIZ | DOMICILIO HELBIDEA | |||||
C.P. PK | POBLACIÓN HERRIA | TELÉFONO TELEFONOA | ||||
MOVIL MUGIKORRA | CORREO ELECTRÓNICO POSTA ELEKTRONIKOA | |||||
CERTIFICACION BANCARIA / BANKU-EGIAZTAGIRIA | ||||||
TITULAR DE LA CUENTA (Debe coincidir con el nombre y apellidos o razón social del solicitante del apartado anterior). KONTUAREN TITULARRA (Aurreko ataleko eskatzailearen izen-abizen edo izen sozialarekin bat etorri behar du). | ||||||
DENOMINACIÓN DE LA ENTIDAD BANCARIA BANKU-ENTITATEAREN IZENA | ||||||
DIRECCIÓN: Calle, número, etc. HELBIDEA: Kalea, zenbakia etab. | ||||||
POBLACIÓN HERRIA | ||||||
CUENTA BANCARIA - IBAN (En España el IBAN consta de 24 posiciones comenzando siempre por ES). BANKU-KONTUA - IBAN (IBAN zenbakiak, Espainian, 24 posizio ditu: ES jarrita, beti, hasieran). | ||||||
Don/Doña: (Nombre, dos apellidos y cargo) | (Izen-abizenak eta kargua) Jaunak/Andreak eta | |||||
Y Don/Doña: (Nombre, dos apellidos y cargo | (Izen-abizenak eta kargua) Jaunak /Andreak | |||||
Apoderados del Banco/Caja (Denominación entidad) | (entitatearen izena) Banketxearen/Kutxaren ahaldunok | |||||
Certifican que existe una cuenta bancaria bajo los datos reseñados en el apartado de “cuenta bancaria” precedente y para que conste a efectos de domiciliación de los pagos que deba hacer el Ayuntamiento de Zizur Mayor al solicitante, expiden la presente certificación. | Egiaztatzen dugu aurreko “banku-kontua” atalean jasotako datuekin banku kontu bat dagoela, eta, hala badagokio, eskatzaileari Zizur Nagusiak egin beharreko ordainketen helbideratzeetarako egiten dugula honako egiaztagiri hau. | |||||
En (Lugar y fecha) / Non (lekua eta eguna) | ||||||
(Esta certificación debe llevar la firma o firmas de los apoderados/as y el sello del Banco o Caja) (Egiaztagiri honek Banketxe edo Kutxako ahaldunen sinadura edo sinadurak jaso behar ditu, eta haren zigilua) | ||||||
Don/Dña. (nombre del/la solicitante o persona que le representa) Jaunak/Andreak (eskatzailearen edo hura ordezkatzen duenaren izena) | |
En nombre de (1) Jaunaren /Andrearen izenean (1) | |
Solicita a la Tesorería del Ayuntamiento de Zizur Mayor que los libramientos que se expidan a su favor sean abonados en la cuenta reseñada en el apartado de “cuenta bancaria”. Zizur Nagusiko Udalaren Diruzaintzari eskatzen dio “banku-kontua” atalean jasotako kontuan ordaintzeko haren izenean egiten diren ordainketa-aginduak. | |
En Zizur Mayor, a ............... de ............... de 20.......... / Zizur Nagusian, 20...............(e)ko ...............aren ..........(e)an | |
(1) Indique si actúa en nombre propio o la persona o entidad a que representa, en cuyo caso reseñe los datos del poder en el apartado siguiente: (1) Idatzi noren izenean ari zaren, zeurean ala ordezkatzen duzun pertsona edo entitatearenean; ordezkatzea bada, notario-ahalordearen datuak eman: | |
PODER AHALMENA | Nombre del notario/a ante el que se ha otorgado la escritura Notarioaren izena, zeinaren aurrean sinatu baita eskritura | ||
Localidad de residencia del Notario/a Notarioaren bizilekua | N.º Protocolo Protokolo zk. | Fecha de expedición de la escritura Eskrituraren jaulkipen-data | |
L1504815 | |||
Iragarkiaren kodea: L1504815
Sarbidea
Nafarroako Aldizkari Ofiziala
Paseo Pablo Sarasate, 38, 2.º izda.
31001 - Iruña
848 42 12 50
