2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
VIANA
Goranzko doiketa 2015eko aurrekontuan. Behin betiko onespena
2015erako luzatutako aurrekontuan egin goranzko doiketa hasiera batean onesten duen erabakia 2015eko otsailaren 25eko osoko bilkuran onetsi zen eta 2015eko 47. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, martxoaren 10ean. Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, goranzko doiketa hori behin betiko onetsi eta argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz.
GASTUAK:
VI. kapitulua: 158.500,00 euro.
VII. kapitulua: 30.000,00 euro.
DIRU-SARRERAK:
Aurrekontu luzatuaren soberakina: 188.500,00 euro.
Vianan, 2015eko martxoaren 31n.–Alkatea, Gregorio Galilea Arazuri.
Iragarkiaren kodea: L1505034