2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
VIANA
Aldaketa aurrekontuan. Behin betiko onespena
2015eko otsailaren 25eko osoko bilkuran onetsita, 2015eko 47. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, martxoaren 10ean, aurrekontuan aldaketa egiteko erabakiaren hasierako onespena. Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, aurrekontuan egin aldaketa hori behin betiko onetsi eta argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz.
KREDITU BEREZIA |
4522 | 62900 | Atletismoko pista | 92.173,98 euro |
FINANTZABIDEA |
| 87000 | Diruzaintzako gerakina gastu orokorretarako | 92.173,98 euro: |
Vianan, 2015eko martxoaren 31n.–Alkatea, Gregorio Galilea Arazuri.
Iragarkiaren kodea: L1505030