2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
VALTIERRA
Aparkatzeko txartelen ordenantzak
Valtierrako Udalak, 2015eko martxoaren 30ean egin osoko bilkura arruntean, Ezgaitasuna duten pertsonei aparkatzeko txartela ematea eta txartel hori Europar Batasuneko eredura egokitzea arautzen dituen ordenantza indargabetu zuen, eta hasiera batean onetsi zuen Ezgaitasuna duten pertsonei aparkatzeko txartelak ematea arautzen duen ordenantza.
Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatuari jarraikiz, onetsitako ordenantza jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.
Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, ordenantza behin betiko onetsi, eta testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.
Valtierran, 2015eko martxoaren 31n.–Alkatea, Alfonso Mateo Miranda.
Iragarkiaren kodea: L1505050