72. ALDIZKARIA - 2015eko apirilaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ORKOIEN

Hirigintzako aldaketa xehakatua Udal Planean, 1545. lurzatiari dagokionez. Hasierako onespena

Orkoiengo Udalak, 2015eko martxoaren 25ean egin bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea Udal Planeko hirigintzako aldaketa xehakatua, 1545. lurzatiari dagokiona, Eduardo Urrizola Sotrok sustatua, Miguel Saldaña Zabalegui arkitektoak prestatutako dokumentuaren arabera.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 70.3. artikuluan xedatutakoa aplikatuz, espedientea hilabetez egonen da jendaurrean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita; epe horretan, interesdunek eskura izanen dute espedientea Udalaren bulegoetan, egokiak iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten.

Orkoienen, 2015eko martxoaren 30ean.–Alkatea, Carlos Arróniz Loyola.

Iragarkiaren kodea: L1505041