2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
MÉLIDA
2015eko aurrekontua. Behin betiko onespena
Melidako Udalak, 2014ko abenduaren 31n egin osoko bilkuran, 2015. urteko aurrekontu arrunta onetsi zuen hasiera batez.
Hasierako onespenaren erabakia 2015eko 15. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urtarrilaren 23an.
Jendaurreko epea inork alegaziorik aurkeztu gabe iragan denez, 2015eko otsailaren 13az geroztik behin betiko onetsitzat jo da Udalaren 2015eko aurrekontua; eta Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 272. artikuluan eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluan xedatutakoari jarraituz, argitara ematen da kapitulutan laburtuta.
DIRU-SARRERAK:
I. kapitulua.–Zuzeneko zergak: 197.307,00 euro.
II. kapitulua.–Zeharkako zergak: 8.000,00 euro.
III. kapitulua.–Tasak, prezio publikoak eta bertzelakoak: 71.600,00 euro.
IV. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 447.478,10 euro.
V. kapitulua.–Ondareko diru-sarrerak eta herrilurretako aprobetxamenduak: 723.236,50 euro.
VI. kapitulua.–Inbertsio errealak besterentzea: 5.000,00 euro.
Diru-sarrerak, guztira: 1.452.621,60 euro.
GASTUAK:
I. kapitulua.–Langileen gastuak: 217.900,00 euro.
II. kapitulua.–Ondasun arrunten eta zerbitzuen gastuak: 709.469,75 euro.
III. kapitulua.–Finantza-gastuak: 3.000,00 euro.
IV. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 62.166,79 euro.
VI. kapitulua.–Inbertsio errealak: 427.085,06 euro.
IX. kapitulua.–Finantza-pasiboak: 33.000,00 euro.
Gastuak, guztira: 1.452.621,60 euro.
Melidan, 2015eko martxoaren 30ean.–Alkatea, José María Sesma Aznárez.
Iragarkiaren kodea: L1505045