2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
LARRAGA
Oihan enkantea
Larragako Udalak, Alkatetzaren martxoaren 31ko 23/2015 Ebazpenaren bidez, gutun-azal itxiaren bidezko enkante publikoa eginen du oihan aprobetxamendu hau saltzeko: lote bakarra, Larragako Udalaren hermendiko La Landaza eta San Marcos alderdietan eta Corte, Balsa eta Estaza bazkalekuetan. Aprobetxamenduak balorazio hau (hasierako prezioa, BEZik gabe) eta ezaugarri hauek ditu:
Lote bakarra.
Zuhaitz mota: Alepo pinua.
Alderdiak: La Landaza, San Marcos, eta Corte, Balsa eta Estaza bazkalekuak.
Jarduketaren azalera: 90,67 ha.
Zuhaitz kopurua: 108.825.
Tonak: 3.490.
Balorazio ekonomikoa: 16.797 euro.
Hasierako prezioa, guztira, 16.797,00 eurokoa da (BEZik gabe).
Proposamenak, hasierako prezioaren %2ko gordailua egin izanaren frogagiriarekin batera, eta baldintza ekonomiko-administratibo partikularren agirian eskatutako dokumentazio administratiboa 2015eko maiatzaren 7ko 14:00ak baino lehen aurkeztu beharko dira.
Baldintza ekonomiko-administratibo partikularren agiria eta baldintza tekniko partikularren agiria, Nafarroako Gobernuko Mendi Zerbitzuak (Oihanak Kudeatzeko Atala) prestatuak, Udalaren Idazkaritzan daude interesdunen eskura, eta bulegoko orduetan ikus daitezke.
Larragan, 2015eko martxoaren 31n.–Alkatea, Antonio Lamberto Urquijo.
Iragarkiaren kodea: L1505073