2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
LARRAGA
Udal Planeko aldaketa xehakatua. Hasierako onespena
Larragako Udalak, 2015eko martxoaren 26an egin bilkuran hartu zuen erabakiaren bidez, hasiera batean onetsi du Larragako Hirigintzako Udal Planeko aldaketa xehakatua (Hirigintzako Araudiko 68, 69 eta 70. artikuluak), Juan Ignacio Suescun Nietok sustatua.
Espedientea jendaurrean egonen da hilabetean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek aztertu eta bidezko iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 74. artikuluan 79.3 artikuluari dagokienez ezarritakoari jarraikiz.
Larragan, 2015eko martxoaren 30ean.–Alkatea, Antonio Lamberto Urquijo.
Iragarkiaren kodea: L1505036