72. ALDIZKARIA - 2015eko apirilaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

UHARTE

Hirilurreko eta landalurreko ondasunen gaineko kontribuzioa,
2015. urteko 1. seihilekoa

Aditzera ematen da heldu den ekainaren 5ean bukatuko dela hirilurreko eta landalurreko ondasunen gaineko kontribuzioaren 2015eko 1. seihilekoa ordaintzeko epea. Epe hori iragaten denean, ordainagiriak Derrigorrezko Diru-bilketa Agentziara igorriko dira, premiamendu bidez kobra ditzan, Nafarroako Tributuei buruzko Foru Lege Orokorraren 117. artikuluan ezarritako errekarguekin.

Uharten, 2015eko apirilaren 1ean.–Alkatea, Iñaki Crespo San José.

Iragarkiaren kodea: L1505090