2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
FITERO
Desgaitasuna duten pertsonei aparkatzeko txartelak ematea arautzen duen ordenantza. Hasierako onespena
Fiteroko Udalak, 2015eko martxoaren 30ean egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Fiteron desgaitasuna duten pertsonei aparkatzeko txartelak ematea arautzen duen udal ordenantza.
Espedientea jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, bizilagun eta interesdunek hura aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten; halakorik aurkeztu ezean, delako ordenantza behin betiko onetsirik geldituko da.
Fiteron, 2015eko martxoaren 31n.–Alkate udalburua, Francisco Javier Yanguas Fernández.
Iragarkiaren kodea: L1505033