72. ALDIZKARIA - 2015eko apirilaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

FITERO

2015eko aurrekontua. Hasierako onespena

Fiteroko Udalak, 2015eko martxoaren 30ean egin osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea 2015eko ekitaldiko aurrekontua eta espedientea jendaurrean edukitzea, iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta iragarki oholean paratuta, interesdunek 15 eguneko epean azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak egin ditzaten.

Erreklamaziorik aurkeztu ezean, aurrekontua behin betikoz onetsitzat joko da, jendaurreko epea iragatearekin batera.

Fiteron, 2015eko martxoaren 31n.–Alkate udalburua, Francisco Javier Yanguas Fernández.

Iragarkiaren kodea: L1505032