2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ZARRAKAZTELU
ASetako antolamendu xehakatuko aldaketa, A(U)2 hiri lurzoru finkatuko eremuaren hirigintzako fitxan
Zarrakazteluko Udalak, 2015eko martxoaren 26ko osoko bilkuran, hasiera batean eta eskatutako gehiengoarekin onetsi zuen antolamendu xehakatuko aldaketa bat, A(U)2 hiri lurzoru finkatuko eremuaren hirigintzako fitxa partikularrean sartua, soilik beheko solairua duten eraikinen gehieneko garaierari buruzkoa (Jesús M. Prieto Díazek sustatua).
Argitara ematen da, 35/2002 Foru Legearen 74 eta 79. artikuluei jarraituz, hilabeteko epean interesdunek espedientea aztertu eta bidezkoak iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aitzina.
Zarrakaztelun, 2015eko martxoaren 30ean.–Alkatea, Constantino Alfaro Cortés.
Iragarkiaren kodea: L1505021