2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ZARRAKAZTELU
Kuadrilletarako lokalak arautzen dituen ordenantza
Zarrakazteluko Udalak, 2015eko martxoaren 26an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen, behar den gehiengoarekin, Zarrakaztelun kuadrilletarako lokalak arautzen dituen ordenantza.
Aditzera ematen da, 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan ezarritakoari jarraituz, 30 egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek aztertu eta erreklamazioak, kexak edo oharrak aurkez ditzaten. Jendaurreko epea inork alegaziorik aurkeztu gabe iragaten bada, ordenantza behin betikoz onetsirik geldituko da, eta osorik emanen da argitara.
Zarrakaztelun, 2015eko martxoaren 30ean.–Alkatea, Constantino Alfaro Cortes.
Iragarkiaren kodea: L1505020