72. ALDIZKARIA - 2015eko apirilaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CADREITA

Aldaketa Udal Planeko egiturazko determinazioetan. Hasierako onespena

Cadreitako Udalak, 2015eko martxoaren 30ean egin bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Cadreitako Udal Planeko egiturazko aldaketa, hiri lurzoru finkatu gabe eta urbanizagarri sektorizatuko UI-9, UIO-16 eta UIO-17 unitateetan, Conservas Ría, SAk sustaturik.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 70 eta 79. artikuluetan xedatutakoa aplikatuz, espedientea hilabetez egonen da jendaurrean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita; epe horretan, interesdunek eskura izanen dute espedientea Udalaren bulegoetan, egokiak iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten.

Cadreitan, 2015eko martxoaren 31n.–Alkatea, Berta Pejenaute Prat.

Iragarkiaren kodea: L1505010