72. ALDIZKARIA - 2015eko apirilaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BARAÑAIN

Akats zuzenketa, Barañaingo Udalaren, Luis Morondo musika eskolaren eta Lagunak udal zerbitzuaren 2015eko plantilla organikoaren behin betiko onespenaren iragarkian

Akatsa atzeman da Barañaingo Udalaren eta –haren erakunde autonomoak diren– Luis Morondo musika eskolaren eta Lagunak udal zerbitzuaren 2015eko plantilla organikoaren behin betiko onespenaren iragarkian, 2015eko 61. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu baitzen martxoaren 30ean. Akatsa dago 8.4 lanpostuan (euskaraz dakien administrari-ofiziala); izan ere, egoera administratiboa “hutsik” dela dio eta, hori zuzenduta, “jardunean” egon beharko litzateke.

Argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan.

Barañainen, 2015eko apirilaren 1ean.–Alkate udalburua, José Antonio Mendive Rodríguez.

Iragarkiaren kodea: L1505118