1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.7. BESTELAKOAK
116/2015 EBAZPENA, martxoaren 12koa, Hezkuntza Baliabideen zuzendari nagusiak emana, Lanbide Heziketa irakasten duten zenbait ikastetxe pribaturi Oinarrizko Lanbide Heziketako ziklo batzuk baimentzen dizkiena, eta, horrekin batera, ikastetxe horiek Nafarroako Gobernuaren itunen araubidean sartzen dituena, irakaskuntza horiek ematearen ondorioetarako.
Lanbide Heziketaren Zerbitzuak aldeko txostena eman du Lanbide Heziketa irakasten duten Nafarroako zenbait ikastetxe pribaturi Oinarrizko Lanbide Heziketako ziklo batzuk baimentzeko, orain arte ematen ari ziren Hasierako Lanbide Kualifikazioko Programen lanbide profil berak dituztelako. Aukera hori Lanbide Heziketaren berariazko alderdi batzuk arautzen dituen otsailaren 28ko 127/2014 Errege Dekretuaren bosgarren xedapen gehigarrian aurreikusten da.
Bestalde, ikusi da goian aipatutako txostenean adierazten dela, hurrengo urteetarako lanbide heziketaren plangintzaren arabera, heziketa ziklo horiek eskaintzen segitzeko asmoa dagoela. Bestalde, Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuak eta Baliabide Ekonomikoen Zerbitzuak egindako txostenetan adierazi dute ikastetxe horiek Oinarrizko Lanbide Heziketako heziketa ziklo horiek emateko itunen araubidean sartzearen alde daudela, uztailaren 6ko 251/1992 Foru Dekretuaren 14. artikuluko 3. idatz-zatian ezarritako baldintzak betetzen direlako, izan ere, foru dekretu horren bidez Nafarroako Foru Komunitatean araubide orokorreko irakaskuntzak ematen dituzten ikastetxe pribatuak baimentzeko prozedura ezarri zen.
Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 22.1.d) artikuluaren bidez esleitutako ahalmenak erabiliz, eta Hezkuntzako Azpiegituren Zerbitzuak proposaturik,
EBATZI DUT:
1. 2015-2016 ikasturtetik aurrerako ondorioekin, Lanbide Heziketa irakasten duten zenbait ikastetxe pribaturi Oinarrizko Lanbide Heziketako ziklo batzuk baimentzen zaizkie, honako hauek, alegia:
1.–“Fundación Laboral de la Construcción Navarra” Lanbide Heziketako ikastetxe pribatua (ikastetxearen kodea: 31013379), Uhartekoa:
–“Eraikinak zaharberritze eta mantentzea” heziketa zikloa, “Eraikuntza eta Obra Zibila” lanbide arlokoa: 2 unitate (ikasturte bakoitzean 1), 60 ikaspostu gehienez.
2.–“Cuatrovientos” Ikastetxe Bateratu Pribatua (ikastetxearen kodea: 31004214), Iruñekoa:
–“Merkataritza zerbitzuak’’ heziketa zikloa, ‘’Merkataritza eta marketina’’ lanbide arlokoa: 2 unitate (ikasturte bakoitzean 1), 60 ikaspostu gehienez.
3.–“María Inmaculada” Lanbide Heziketako Ikastetxe Pribatua (ikastetxearen kodea: 31004809), Iruñekoa:
–“Administrazio zerbitzuak’’ heziketa zikloa, ‘’Administrazioa eta Kudeaketa’’ lanbide arlokoa: 2 unitate (ikasturte bakoitzean 1), 60 ikaspostu gehienez.
4.–“Salestarrak” Ikastetxe Bateratu Pribatua (ikastetxearen kodea: 31004810), Iruñekoa:
a) “Arte Grafikoak” heziketa zikloa, “Arte Grafikoak” lanbide arlokoa: 2 unitate (ikasturte bakoitzean 1), 60 ikaspostu gehienez.
b) “Elektrizitatea eta Elektronika” heziketa zikloa, “Elektrizitatea eta Elektronika” lanbide arlokoa: 2 unitate (ikasturte bakoitzean 1), 60 ikaspostu gehienez.
c) “Fabrikazioa eta Muntaketa” heziketa zikloa, “Fabrikazio Mekanikoa” eta “Instalazioa eta Muntaketa” lanbide arloetakoa: 2 unitate (ikasturte bakoitzean 1), 60 ikaspostu gehienez.
5.–“Santa Catalina Laboure” Haur Hezkuntzako, Lehen Hezkuntzako eta Lanbide Heziketako Ikastetxe Pribatua (ikastetxearen kodea: 31004470), Iruñekoa:
–“Administrazio zerbitzuak’’ heziketa zikloa, ‘’Administrazioa eta Kudeaketa’’ lanbide arlokoa: 2 unitate (ikasturte bakoitzean 1), 60 ikaspostu gehienez.
2. Aurreko atalean adierazi bezala, “Santa Catalina Laboure” Haur Hezkuntzako, Lehen Hezkuntzako eta Lanbide Heziketako Ikastetxe Pribatua, 2015-2016 ikasturtetik aurrerako ondorioekin, Haur Hezkuntzako, Lehen Hezkuntzako eta Lanbide Heziketako Ikastetxe bihurtuko da.
3. Aipatutako ikastetxe horiek Nafarroako Gobernuaren itunen araubidean sartzen ahal direla deklaratzea, Oinarrizko Lanbide Heziketako irakaskuntza horiek ematearen ondorioetarako. Ituna sinatzeko, itunen gaineko berariazko legedian xedatutakoari jarraikiko zaio.
4. Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Hezkuntza Departamentuko kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean.
5. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da.
6. Ebazpen hau honako hauei igorriko zaie: ikastetxeetako titularrei, Hezkuntzako Azpiegituren Zerbitzuari, Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuari, Baliabide Ekonomikoen Zerbitzuari, Lanbide Heziketaren Zerbitzuari, Ikastetxeen, Finantzaketaren eta Ikasketetarako Laguntzen Atalari, Ikasketak Antolatzeko Atalari, Kontratazioaren, Zerbitzu Osagarrien eta Koordinazio Administratiboaren Atalari, Itunpeko eta Diruz Lagundutako Ikastetxeen Nomina Bulegoari eta Ikastetxeetako Informazioa Kudeatzeko Bulegoari.
Iruñean, 2015eko martxoaren 12an.–Hezkuntza Baliabideen zuzendari nagusia, Iñigo Huarte Huarte.
Iragarkiaren kodea: F1504151