72. ALDIZKARIA - 2015eko apirilaren 16a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

98E/2015 EBAZPENA, martxoaren 9koa, Ingurumen Kalitatearen Zerbitzuko zuzendariak emana. Honen bidez Ingurumen ukipenetarako baimena ematen zaio proiektu honi: “El Raso 1, Faltzes” izeneko estazio meteorologikoa ezartzea, baliabide eolikoa neurtzeko, Faltzesko udal mugapean. Agrowind Navarra 2013 da sustatzailea.

2014ko otsailaren 19an, goian aipatutako espedienteari dagokion Ingurumen ukipenetarako baimena lortzeko eskaera sartu da Ingurumen Kalitatearen Zerbitzuan. Espedientea abenduaren 28ko 93/2006 Foru Dekretuaren 2C eranskineko M epigrafean sartua dago. Foru dekretu horrek Ingurumena Babesteko Esku Hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legea garatzeko Erregelamendua onetsi zuen.

Abenduaren 28ko 93/2006 Foru Dekretuaren 36. artikuluak ezartzen du Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitzako kontseilariak arrazoituz ebatziko duela Ingurumen ukipenetarako baimena ematea edo ukatzea.

Foru dekretu horren 31.2 artikuluak ezartzen du Ingurumen ukipenetarako baimenak lurzoru urbanizaezinean baimentzen ahal diren jardueretarakoa ere bilduko duela bere baitan, eta horrek Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 117. artikuluan ezarritako ondorioak izanen dituela.

Hauxe da proiektutako jarduketa: dorre bat paratzea, baliabide eolikoa neurtzeko, Faltzesko 19. poligonoko 700 P lurzatiko hego-mendebaldeko muturrean. Lehengoratu gabe utzi zen legarra ateratzeko eremu batean paratuko da dorrea.

Sareta motakoa izanen da dorrea, 80 metro luze. Hartan, haizea neurtzeko behar diren neurgailuak ezarriko dira, baita azterlan meteorologikorako behar direnak ere. Halaber, armairu bat ezarriko da, datuak hartzeko behar diren ekipoak paratzeko. Beheko tartea 1 x 1 metroko oinarri batean ezarriko da. Lur trinkotuan ainguratuko da, 40 zentimetroko 4 finkagailuren bidez.

Soka bidezko sei ainguraketa jarriko dira (bi norabide bakoitzeko), gutxi gorabehera 120 graduko bereizketarekin, lur motaren arabera. Txarrantxatze egitura osatzen duten hiru norabideetako bakoitzean jarriko dira pikak. Sokak 8 milimetroko zirgak izanen dira, eta sei mailatan lotuko zaizkio hagari. Beheko lehenbiziko hiru sokak (9 m, 21 m eta 33 m) zutoinean 22 metrora dauden ainguraketetara lotuko dira, eta azkeneko lauak (45 m, 57 m, 69 m eta 77.1 m) 45 metrora dauden ainguraketetara.

Soketarako, sei zapata ainguratuko dira, 1,50 m x 1,40 m neurrikoak, eta kanpoko soketarako 1,70 m x 1,40 m neurriko zapatak. Horien gainean 1 x 1 metroko ainguraketa plakak ezarriko dira.

Antenaren euskarria eta ainguratze-zapatak paratuko dira bere kalitatea dela-eta ingurumen balioa duen lurzoruan. Larre naturalek osatzen dute eremu hori.

Soketan, hegaztiak babestekoak ezarriko dira, basa hegaztiek jo ez ditzaten, eta, elementu horizontaletan, bertan ez pausatzeko sistemak, arrazoi berberarengatik. Landabideak erabiliko dira estaziora joateko. Instalazioa jartzeko ibilgailuak ertainak edo txikiak izanen dira.

Agirien artean bada obrak zaintzeko proposamen bat ere, bereziki hegaztiak babesteko elementuak paratzeari eta mantentzeari dagokienez. Gainera, jarraipena eginen da, jakiteko zer eragin duten dorreak eta sokek hegaztiengan.

Faltzesko Udalak 2015eko urtarrilaren 21ean jakinarazi zuen udal txostena. Espedientean jasota dago Lurraldearen Antolamendu eta Hirigintza Zerbitzuak 2015eko urtarrilaren 27an egindako aldeko txostena.

Ingurumenaren gaineko Eragina Aztertzeko Atalak proposamenaren aldeko txostena egin du, eta zuzenketarako eta ingurumen jarraipenerako neurri batzuk ezarri ditu, ingurumen aldetik proiektua hobeki integratzeko.

Espedientean dauden txostenak ikusirik eta Ingurumenaren eta Uraren zuzendari nagusiaren abenduaren 31ko 1158/2013 Ebazpenaren bidez eskuordetutako eskumenak erabiliz.

EBATZI DUT:

1. Ingurumen ukipenetarako baimena ematea proiektu honi: “El Raso 1, Faltzes” izeneko estazio meteorologikoa ezartzea, baliabide eolikoa neurtzeko, Faltzesko udal mugapean. Agrowind Navarra 2013 da sustatzailea.

2. Baimena neurri hauek aplikatzearen baldintzapean ematen da:

–Obrak herrilurretan sustatu direnez, obren lizentzia eman aurretik, herrilurren titular den toki entitateak herrilurrak okupatzeko baimena eskuratu beharko du Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuko Herrilurren Atalaren bidez, eta horretarako nahitaezko izapideen ziurtagiriak aurkeztuko ditu, bai eta espedienteak ukitzen dituen lurzatiei buruzkoak ere, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 172. artikuluan ezarritakoarekin bat.

–Egin gogo diren lanek uki ditzaketen edo lanen trabagarri izan daitezkeen azpiegitura eta zortasunei dagokienez, sustatzaileak, obrak hasi baino lehen, behar diren baimen guztiak eskuratuko ditu kasuan kasuko gaian eskudun diren organoetatik.

–Obrak hasi aurretik, Ingurumen Kalitatearen Zerbitzuan ingurumenaren zainketa plana aurkeztuko da, jadanik abian dela, instalazioak hegaztiengan duen eraginari buruzkoa.

–Ainguraketak puntu egokietan paratzeko, dorrearen kokapena tokiz aldatu daiteke dokumentazioan jasotako 89 30N 602.579, 4.695.177 UTM ETRS koordenatu puntuaren inguruan.

–Neurketa meteorologikorako dorrea paratzeko neurketa helburuak beterik eta, betiere, 5 urteko epean gehienez ere, neurketarako dorrea kenduko da.

3. Proiektuaren Ingurumen ukipenetarako baimena eskuratzeko ezinbestekoa da 2.000 euroko fidantza jartzea, baimendutako jarduerak kalterik sortzen badu haiek lehengoratu edo gutxituko direla bermatzeko.

4. Baimen honek, gainera, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 117. artikuluan ezartzen diren ondorioak izanen ditu, izan ere artikulu horretan lurzoru urbanizaezinean egin behar diren jarduerak baimentzeko prozedura ezartzen da.

5. Ebazpen honek ez du administrazio bidea amaitzen, eta espedientean interesa dutenek, administrazio publikoek izan ezik, gora jotzeko errekurtsoa jar dezakete, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean.

Administrazio publikoek zilegi dute administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzea, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean. Horrek ez du galarazten Nafarroako Gobernuan aldez aurreko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean.

Ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita kontatuko dira epeak.

6. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

7. Ebazpen hau Lurraldearen Antolamendu eta Hirigintza Zerbitzuari, Faltzesko Udalari, 10. eskualdeko Basozaintzari (Tafalla-Zangoza) eta interesdunari igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2015eko martxoaren 9an.–Ingurumen Kalitatearen Zerbitzuko zuzendaria, Pedro Zuazo Onagoitia.

Iragarkiaren kodea: F1503894