71. ALDIZKARIA - 2015eko apirilaren 15a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.1. XEDAPEN OROKORRAK

1.1.1. Foru legeak eta legegintzako foru dekretuak

15/2015 FORU LEGEA, apirilaren 10ekoa, Nafarroako Poliziei buruzko martxoaren 23ko 8/2007 Foru Legea aldatzen duena.

NAFARROAKO GOBERNUKO LEHENDAKARIA NAIZEN HONEK.

Aditzera ematen dut Nafarroako Parlamentuak onetsi duela honako:

FORU LEGEA, NAFARROAKO POLIZIEI BURUZKO MARTXOAREN 23KO 8/2007 FORU LEGEA ALDATZEN DUENA.

ZIOEN AZALPENA

Nafarroako Poliziei buruzko martxoaren 23ko 8/2007 Foru Legea onetsi ondoren –urriaren 25eko 15/2010 Foru Legearen bidez partzialki aldatu zen gero–, bost urteko indarraldiaren ondoren, aurkitzen gara kidego bati, Nafarroako polizien kidegoari, egokituko zaion aldaketa bat egin beharrean, hain zuzen ere kidego hori bizirik dagoelako eta etengabeko bilakaeran dagoelako, gizarteak bizi dituen aldaketen ondorioz. Hori dela eta, beharrezkoa da kidego horren erregulazioa egokitzea.

Erreformaren xedea da, era berean, 15/2010 Foru Legean jasotako zenbait xedapen gauzatzea, horretarako legegintza-bultzada emanez, eta barrenean sartuz negoziazio kolektiboan lortutako akordioak; izan ere, egungo egoera dela eta, litekeena da akordio horiek bertan behera uztea, langileek beren eginkizunari berezko zaizkion eskubideen aitorpena dela-eta lortutakoak ahaztuta.

8/2007 Foru Legearen egiturari eutsita, aldaketa honek kidegoen eta haiek osatzen dituzten kideen definizio hobea lortu nahi du, aintzat hartuta batera bizi direla horiek gure erkidegoan, bereki gisa. Aldaketa horrek ez die eragiten, funtsean, Nafarroako polizia kidegoen izaerari eta eginkizunei, izaera zibileko kidego armatu diren aldetik, beren eginkizunetan ari direnean herritarren eskubide eta askatasunen alde jarduten dutenak eta segurtasun publikoa ziurtatzen dutenak, haien arteko eta gainerako segurtasun indar eta kidegoekiko lankidetza egokia eta leialtasuna mantenduta.

Aldaketa horren xedea da, izenburuak dioen eta muinak nahi duen moduan, polizia-eginkizunak eta eginkizun horiek gauzatzen dituzten funtzionarioak arautzea. Horrek eginkizunak betetzeko antolamenduaren aldaketa ekarriko du, behartuko duena zerbitzu-ematearen plangintza egokiago eta efizienteagoa egitera, herritarren segurtasunaren murrizketarik gabe eta lehen urrats gisa, poliziaren garapen integral eta osorako erreferente izanen den polizia bat lortzeko bidean.

Era berean, aldaketak sartu dira tokiko polizia kidegoak sortzeko betekizunetan, eraginkorrak izan daitezen, kopurua eta populazioa kontuan hartuta. Kontuan hartu beharko da, eginiko aldaketak gorabehera, prestatu ahal den tokiko mapa berrian polizia-antolamenduari buruz egiten den egokitzapena, buruz egiten diren aldaketak, beharrezkoak ez diren kontraesanak saiheste aldera.

Aldaketak egin dira bai kidego horietan sartzeko betekizunetan, bai igotzeko promozioan; hala, epaitegiek beste kidego batzuetarako ezarritakora gehiago egokitzen dira, eta kidego horietarako promoziorako lehen zeuden zenbait muga kentzen dira, eta horrekin Nafarroako polizia kidegoen arteko mugikortasun handiagoa, eta mugatua, ahalbidetzen da.

Ordainsariei buruzko zatia xehetasun handiz arautzen da. Araubidea egokitu egin da, kontzeptuei dagokienez, eta funtzionarioentzat, oro har, ezarritakoetara moldatu da. Halaber, portzentajeak ezarri dira haren aplikaziorako.

Lege-zehaztasun horren arrazoia da Gobernuak ez duela ezer egin 15/2010 Foru Legean jasotako agindua, kategoria bereko ordainsarietan dauden desberdintasunak murriztekoa, betetzeko, bai eta urteetan zehar lortutako akordio kolektiboak errespetatzea ere; izan ere, ekonomikoki asalduzkoak diren garai hauetan ezabatuak izan daitezke, langileen eskubideekiko inolako begirunerik gabe.

Ordainsarien araubide berriak egoera ekonomikoarekiko errespetu osoa gordetzen du; izan ere, egiten dena da poliziari bere osotasunean esleitutako zenbatekoa hobeto banatzea, baina inolaz ere handitu gabe. Horri dagokionez, nabarmendu behar da kontuan hartzekoa dela gure polizia funtzionarioak direla okerren ordainduak, Estatuan jarduten duten autonomia erkidegoetako poliziekin alderatuta, nahiz eta gizarterako eta segurtasun publikorako onurak berberak diren.

Ez da alde batera uzten haien lana aitortzearen eta pixkanaka haien homonimoekin parekatzearen xedea, baina ez da egungo egoeraren aurka arautzeko unea; bai, ordea, gure erkidegoan herritarrentzat eginkizun berberak betetzen dituztenen artean ordainsari parekatuagoak dituen kidego bat izateko beharrizanari erantzutekoa. Hori guztia egiten da lege batek egin behar duen moduan; hau da, oinarriak finkatzen dira, geroago Gobernuak bere aplikatze-ahalmenak erabil ditzan horien gainean.

Azkenik, diziplina-araubidea aldatu da, eta modu zehatzagoan arautu dira hutsegiteak, gainerako funtzionarioei aplikatzen zaien araubidearen antzera eta polizia eginkizunaren berezitasunetara egokituta, izaera zibila duten gainerako kidego armatuetan bezala. Horrela, dagoen araubidea hobetzen da, modu zehatzagoan finkatu ahal baitira aplikatzekoak diren tipo desberdinak, eta, aldi berean, berme gehiago ematen zaizkio kasu bakoitzean aplikatzekoak diren zehapenak ezartzeko prozedurari.

Artikulu bakarra.–Nafarroako Poliziei buruzko martxoaren 23ko 8/2007 Foru Legearen aldaketa.

Nafarroako Poliziei buruzko martxoaren 23ko 8/2007 Foru Legearen honako agindu hauek testu hau izanen dute aurrerantzean:

Bat. 4. artikuluari p), q), r) eta s) letrak gehitzen zaizkio.

“p) Nafarroako polizien kidegoek uneoro beteko eta betearaziko dituzte Nazio Batuen giza eskubideen inguruko hitzarmen nagusiak, bai eta Nazio Batuek egindako legea betearazteaz arduratzen diren funtzionarioentzako adierazpen eta printzipio-multzo ugariak ere. Halaber, Nafarroan indarra duen antolamendu juridikoa bete eta betearaziko dute.

q) Nafarroako poliziek, beren eraketan eta jarduteko moduan, Poliziarentzako giza eskubideen arloko araudi eta jardunbidea onartuko dute. Giza Eskubideen aldeko Nazio Batuen goi-komisarioaren Bulegoak aldarrikatutako agiria da, New Yorken eta Genevan 2003an sinatua eta poliziarentzat interes berezikoak diren giza eskubideei buruzko gaiak biltzen dituena; esate baterako, ikerketak, atxiloketa poliziala eta indarraren erabilera.

r) Atxiloturik dauden edo zaintzapean dituzten pertsonen bizia eta osotasun fisikoa begiratuko dute, eta haien ohorea eta duintasuna errespetatuko. Horretarako, polizia-etxeek, ziegek eta galdeketa-gelek bideo- eta soinu-sistemak eduki behar dituzte. Kasuko epaileek eskatu ahalko dituzte haien grabaketak, atxilotuek salaketarik aurkeztuz gero.

s) Nafarroako polizietako kideak diren agenteek ezin izanen dute aurpegia estali herritarren segurtasuneko kontuetan inplikatutako pertsonei errekerimenduak edo ohartarazpenak egiten dizkietenean, salbu eta erregelamendu bidez ezarritako kasuetan. Halaber, uneoro erakutsi beharko dute beren polizia-identifikazioa”.

Bi. 5. bis artikulua sortzen da.

“5. bis artikulua. Herritarrekiko harremanak.

1. Nafarroako poliziek herritarrak artatzeko bulego bat edukiko dute, non, salaketak hartzeaz gainera, herritarren kexak eta eskariak ere jasoko dituzten. Bulego hori izanen da haiei erantzuteko erantzukizuna izanen duena.

Foruzaingoaren edozein polizia-etxetan salaketak, kexak eta polizia-zerbitzua hobetzeko iradokizunak aurkeztu ahalko dira.

Kexa eta iradokizun guztiak, haien erantzunak eta haien jarraipena erregistratuko dira, Nafarroako polizietan ezartzekoak diren ekintzak edo neurriak eskatu badira.

Segurtasun publikoaren arloan eskuduna den Departamentuari kexa eta iradokizunen eta haien erantzunen eta jarraipenaren berri emanen zaio, erregelamendu bidez ezatzen den moduan.

2. Herritarrekin harremanetan jarduteko eta herritarra artatzeko arauei buruzko eskuliburu edo prozedura bat garatuko da, eta polizia guztiek hura bete beharko dute”.

Hiru. 5. ter artikulua sortzen da.

“5. ter. artikulua. Nafarroako polizien arteko harremana.

1. Foruzaingoak zentralizatuko du tokiko polizientzako goranzko nahiz beheranzko polizia-informazio guztia.

Foruzaingoak udal bakoitzari emanen dio bere udalerriari buruz daukan informazio guztia.

Tokiko poliziek beren udalerriari buruzko polizia-informazio guztia emanen diote Foruzaingoari.

2. Polizia-ikerketan diharduten tokiko poliziei babesa, informazioa edo beste edozein gisatako laguntza poliziala emateko eskari guztiak Foruzaingoaren bitartez eginen dira beti. Foruzaingoak, bidezkoa bada, eskari hori Estatuko Segurtasun Indar eta Kidegoei bidaliko die.

3. Foruzaingoak lankidetzan jardunen du tokiko poliziekin, beharrezkoa denean haien zerbitzuak osatuz”.

Lau. 11. artikuluko 1. idatz-zatia.

“1. Nafarroako Foruzaingoko kideek, lanean dihardutela, uniformea jantziko dute beti. Organo eskudunak ezarriko du, arrazoiak emanda, zein unitatek edo kidegoko kidek beteko dituzten beren eginkizunak arauzko uniformea jantzi gabe, zerbitzuak halakorik eskatzen duenean. Herritarrek eskatzen dietenean, beren identitate profesionala erakutsiko dute, polizia-eginkizunetan ari direla.

Foruzaingoko buruak arauzko arma eramateko betebeharretik salbuetsi ahalko ditu uniformea daramatenak eta ez daramatenak, kasuko inguruabar berezien arabera”.

Bost. 11. artikuluari 3. idatz-zatia gehitzen zaio.

“3. Eremu mistoan eta eremu euskaldunean dauden Foruzaingoaren polizia-etxeei atxikitako polizien uniforme guztiek, bai eta ibilgailu eta instalazioek ere, errotulu elebidunak izanen dituzte, gaztelaniaz eta euskaraz, elementu horietako toki ikusgarrietan eta antzeko tamainako karakterrekin, Euskarari buruzko abenduaren 15eko 28/1986 Foru Legean ezarritakoari jarraikiz”.

Sei. 17. artikuluko 1. idatz-zatia.

“1. Zazpi mila bizilagun eskubidedun edo gehiago dituzten Nafarroako udalek beren tokiko poliziak sortuko dituzte, salbu eta 4. idatz-zatian aipatzen den hitzarmena sinatzen badute”.

Zazpi. 19. artikuluko 1. idatz-zatia.

“1. Udaltzaingoa, albienteen kidegoa edo udal agenteen kidegoa duten toki entitateek edota halako kidegorik izan ez eta sortu behar dutenek zilegi izanen dute aldi baterako langileak kontratatzea, udaltzain laguntzailearen izenarekin eta araubide administratiboan, udaltzainen eginkizunen eraginkortasuna helburu, plantilla organikoari udaltzainen absentismoak edo aldi baterako hutsik dauden lanpostuen kopuruak eragiten dionean, lanpostu hutsak betetzeko edo segurtasun publikoaren arloan gertatzen diren salbuespenezko edo behin-behineko beharrei kasu egiteko”.

Zortzi. 19. artikuluko 4. idatz-zatia.

“4. Kontratazioa egiteko orduan, Nafarroako Segurtasun Eskolak berariaz ematen duen udaltzain laguntzailearen gaikuntza ez dutenak ezin izanen dira kontratatu udaltzain laguntzaile gisa aritzeko. Eskolak gaikuntza hori emanen die horretarako propio prestatzen dituen probak gainditzen dituztenei soilik. Gaikuntza lortzeko bi bide daude: Eskolak aldian behin egiten dituen deialdi publiko berariazkoak edo toki entitateak sustatzen duen hautapen prozesua”.

Bederatzi. 19. artikuluari 8. idatz-zatia gehitzen zaio.

“8. Tokiko poliziaren kidegorik ez duten toki entitateek, aparteko izaeraz, tokiko poliziako laguntzaileak kontratatu ahalko dituzte, udal agenteei laguntzeko, Nafarroako Gobernuko segurtasun publikoaren arloko departamentu eskudunak aurrez baimena emanda. Kontratazio horiek ezin izanen dira inolaz ere egin toki entitatean jardunean dagoen udal agenterik ez badago”.

Hamar. 21. artikuluari 3. idatz-zatia gehitzen zaio.

“3. Bi toki entitate desberdinetakoak izan eta tokiko polizia edo udal agente izaera duten bi funtzionario publikoren arteko permuta egin ahalko da. Permuta hori hauxe izanen da: beren borondatez destinoak elkarrekin trukatzea, esku hartzen duten toki entitateek hori aurrez onetsita.

Tokiko poliziako agenteen edo laguntzaileen arteko permutarik izanez gero, lanpostua eremu euskaldunean edo mistoan eskatzen dutenek euskaraz badakitela egiaztatu beharko dute, eskatutako destinoan jarduteko eskatzen baita”.

Hamaika. 24. artikuluko 1. idatz-zatia.

“1. Tokiko polizietako kideek, lanean dihardutela, uniformea jantziko dute beti. Toki entitateko alkateak edo buruak, edo hark eskuordetuta tokiko poliziaren kidegoko buruak, baimenduko ditu, arrazoiak emanda, zein unitatek edo kidegoko kidek beteko dituzten beren eginkizunak uniformea jantzi gabe, zerbitzuak horretara behartzen duenean”.

Hamabi. 24. artikuluko 3. idatz-zatia.

“3. Tokiko poliziako kideek, beren eginkizunetan dihardutela, Nafarroako Gobernuak erregelamendu bidez ezartzen dituen armak eramanen dituzte. Toki entitateko alkateak edo buruak, edo hark eskuordetuta tokiko poliziaren kidegoko buruak, ezarriko ditu, arrazoiak emanda, zein unitatek edo kidegoko kidek beteko dituzten beren eginkizunak arauzko arma eraman gabe, zerbitzuak horretara behartzen duenean”.

Hamahiru. 24. artikuluari 5. eta 6. idatz-zatiak gehitzen zaizkio.

“5. Nafarroaren errealitate elebiduna dela-eta, Euskarari buruzko abenduaren 15eko 18/1986 Foru Legearen arabera eremu mistoan edo euskaldunean dauden tokiko poliziako agente eta laguntzaile guztien uniformeek errotulazio elebiduna izanen dute, gaztelaniaz eta euskaraz, biak ere uneoro ikusgarriak eta antzeko tamainako karakterrekin”.

”6. Euskarari buruzko abenduaren 15eko 28/1986 Foru Legearen arabera eremu mistoan eta euskaldunean kokatutako tokiko poliziaren polizia-etxe eta instalazioek, bai eta eremu horietako polizia-etxeei atxikitako ibilgailu guztiek ere, errotulu elebidunak izanen dituzte, gaztelaniaz eta euskaraz, elementu horietako toki ikusgarrietan eta antzeko tamainako karakterrekin”.

Hamalau. 29. artikuluko 1. idatz-zatia.

“1. Hautaprobak objektiboak izanen dira, eta izangaiek aurretiaz ezagutuko dituzte ebaluaziorako parametro teoriko eta praktikoak. Hautaprobetan sartuko dira, gutxienez ere, egoera fisikoari buruzko probak, eskatutako maila akademikoaren araberako ezagutza-probak, euskararen ezagutza-mailari buruzko probak, indarreko legediarekin bat ezatzen diren hizkuntza eskakizunen arabera edo horiekin bat, eta proba psikoteknikoak. Ekipo berak eginen dizkie proba psikoteknikoak izangai guztiei, eta halako moduan eginen dira non diskrezioa ziurtatuko den eta, hortaz, ekipo ebaluatzaileak ez dituen ezagutuko gainontzeko proben emaitzak”.

Hamabost. 29. artikuluko 3. idatz-zatiari lerrokada bat gehitzen zaio, amaieran.

“Behin ikastaroaren berdintasuna edo baliokidetasuna egiaztatuta, proportzio bat kalkulatuko da, bai haren puntuazio orokorrarena, bai hura osatzen duten atal bakoitzarena”.

Hamasei. 30. artikuluko 1. idatz-zatiko b) letra.

“b) Gutxienez hemezortzi urte izatea”.

Hamazazpi. 30. artikuluko 1. idatz-zatiko e) letra kentzen da.

Hemezortzi. 30. artikuluko 2. idatz-zatia.

“2. Betebehar hauek eskabideak aurkezteko epea bukatu baino lehen bete behar dira, g) letrakoa izan ezik, prestakuntza ikastaroan onarturiko hautagaien behin-behineko zerrenda argitaratzen den egunean bete beharko baita”.

Hemeretzi. 33. artikuluko 2. idatz-zatiari lerrokada bat gehitzea, amaieran.

“Txanda irekian betetzen ez diren postuak barne igoerako txandari gehituko zaizkio. Idatz-zati honetan ezarritakoa aplikatzeko, hiru lanpostu hutsetatik lehendabizikoa eta hirugarrena barne igoera txandakoak izanen dira eta bigarrena txanda irekikoa, kontuan hartuta betiere egindako azken deialdian betetako lanpostuak, eta behar den ordena korrelatiboari jarraituz hurrengoetan”.

Hogei. 34. artikuluko 1. idatz-zatia.

“34. artikulua. Inspektore-orde kategorian sartzea.

1. Inspektore-orde kategoriako deialdiko lanpostu hutsak kabo kategoria dutenen barne-igoeraren bidez beteko dira. Horretarako, oposizio-lehiaketa eginen da. Oposizio-lehiaketa horretan parte hartzeko, kabo kategorian gutxienez ere hiru urteko antzinatasuna eskatuko da eta, orobat, erdi mailako ikasketa titulua. Titulurik ez edukiz gero, kategoria hartan bost urte baino gehiagoko antzinatasuna izatea.

Halaber, gutxienez ere zazpi urteko antzinatasuna eta eskatzen den erdi mailako titulazioa daukaten Nafarroako polizia kidegoetako funtzionarioek hartu ahal izanen dute parte”.

Hogeita bat. 35. artikulua.

“35. artikulua. Inspektore kategorian sartzea.

1. Inspektore kategoriako lanpostu hutsak inspektore-orde kategoria dutenen barne-igoeraren bidez beteko dira. Horretarako, oposizio-lehiaketa eginen da. Oposizio-lehiaketa horretan parte hartzeko, inspektore-orde kategorian gutxienez ere hiru urteko antzinatasuna eskatuko da eta, orobat, erdi mailako ikasketa titulua. Titulurik ez badute, kategoria hartan bost urte baino gehiagoko antzinatasuna izatea.

2. Aurreko idatz-zatian aipatzen diren lanpostu hutsak betetzeko deialdietan, polizia kidego bereko kideentzako barne igoerarako txanda bat ezarriko da, eta beste txanda bat gainerako lanpostu hutsekin, ezarririko betebeharrak betetzen dituzten Nafarroako polizia kidego guztietako kideentzat irekia.

3. Txanda ireki horretan betetzen ez diren postuak barne igoerako txandari gehituko zaizkio.

4. Idatz-zati hau aplikatzeari dagokionez, lanpostuak 33. artikuluan ezarritakoaren arabera beteko dira.

5. Administrazio publikoek lanpostu hutsen %25, gehienez ere, erreserbatu ahalko dute, oposizio-lehiaketaren bidez, eskatzen den erdi mailako titulazioa izan eta polizia kidegoetan sartzeko gainerako betebeharrak betetzen dituzten izangaientzat. Txanda hori egiten denean, gai-zerrenda eta probak berariazkoak izan ahalko dira, eta dauden lanpostu hutsetatik txandarako erreserbatuko dira laugarrena, zortzigarrena, hamabigarrena, eta ondoz-ondokoak, eta gainerakoei 33. artikuluko araua aplikatuko zaie”.

Hogeita bi. 36. artikulua.

“36. artikulua. Komisario kategorian sartzea.

1. Komisario kategoriako deialdiko lanpostu hutsak inspektore kategoria dutenen barne-igoeraren bidez beteko dira. Horretarako, oposizio-lehiaketa eginen da. Oposizio-lehiaketa horretan parte hartzeko, hiru urteko edo gehiagoko antzinatasuna eskatuko da inspektore kategorian, bai eta eskatutako goi mailako titulazioa ere. Halaber, gutxienez ere hamabi urteko antzinatasuna eta eskatzen den goi mailako titulazioa daukaten Nafarroako polizia kidegoetako funtzionarioek hartu ahal izanen dute parte.

2. Aurreko idatz-zatian aipatzen diren lanpostu hutsak betetzeko deialdietan, polizia kidego bereko kideentzako barne igoerarako txanda bat ezarriko da, eta beste txanda bat gainerako lanpostu hutsekin, ezarririko betebeharrak betetzen dituzten Nafarroako polizia kidego guztietako kideentzat irekia.

3. Txanda ireki horretan betetzen ez diren postuak barne igoerako txandari gehituko zaizkio. Idatz-zati hau aplikatzeari dagokionez, lanpostuak 33. artikuluan ezarritakoaren arabera beteko dira.

4. Lanpostu hutsak adjudikatzeko garaian, soilik haien %20 bete ahal izanen dituzte Nafarroako polizia kidegoetako funtzionarioak izan eta inspektore kategoria ez daukatenek, betiere lanpostu hutsak betetzeko moduari buruz 33. artikuluan ezarritakoa errespetatuz”.

Hogeita hiru. 37. artikulua.

“37. artikulua. Komisario nagusiaren kategorian sartzea.

1. Komisario nagusi kategoriako deialdiko lanpostu hutsak komisario kategoria dutenen barne-igoeraren bidez beteko dira. Horretarako, oposizio-lehiaketa eginen da. Oposizio-lehiaketa horretan parte hartzeko, eskatuko da gutxienez hiru urteko antzinatasuna izatea komisario kategorian, bai eta eskatutako goi mailako titulazioa ere.

2. Aurreko idatz-zatian aipatzen diren lanpostu hutsak betetzeko deialdietan, polizia kidego bereko kideentzako barne igoerarako txanda bat ezarriko da, eta beste txanda bat gainerako lanpostu hutsekin, ezarririko betebeharrak betetzen dituzten Nafarroako polizia kidego guztietako kideentzat irekia.

3. Txanda ireki horretan betetzen ez diren postuak barne igoerako txandari gehituko zaizkio.

4. Idatz-zati hau aplikatzeari dagokionez, lanpostu hutsak 33. artikuluan ezarritakoaren arabera beteko dira”.

Hogeita lau. 38. artikuluko 2. idatz-zatia kentzen da.

Hogeita bost. 39. artikuluko 2. eta 3. idatz-zatiak.

“2. Oposizio-lehiaketetako prozeduren oposizio fasean, gutxienez ere, honakoak sartuko dira: proba praktiko eta ezagutzei buruzko proba baztertzaileak egitea, eskatutako maila akademikoaren araberakoak eta lortu nahi den enpleguaren araberakoak, eta plantilla organikoko lanpostuko hizkuntza profilean eskatzen den euskaren ezagutza-mailari buruzko probak, hori ziurtatzen duen titulaziorik aurkezten ez denean. Era berean, proba psikoteknikoak ere izanen dira, izangaiak lanpostuaren profil profesiografikoari zenbateraino egokitzen zaizkion neurtzeko. Proba psikoteknikoak ez dira baztertzaileak izanen.

3. Kategoria-igoeraren lehiaketako prozedurek, 1. idatz-zatian ezarritakoaz gain, lortu nahi den lanpostuaren edukiari eta eginkizunei buruzko proba teoriko-praktiko baztertzaile bat izanen dute, gutxienez. Era berean, proba psikoteknikoak ere izan ditzakete, izangaiak lanpostuaren profil profesiografikoari zenbateraino egokitzen zaizkion neurtzeko. Proba psikoteknikoak ez dira baztertzaileak izanen”.

Hogeita sei. 39. artikuluko 5. idatz-zatia.

“5. Kategoria desberdinetara sartzeko hautaprobak objektiboak eta teoriko-praktikoak izanen dira, eta izangaiek aurretiaz ezagutuko dituzte ebaluaziorako parametroak”.

Hogeita zazpi. 41. artikuluko 2. idatz-zatia.

“2. Praktiketan dauden funtzionarioek erregelamendu bidez ezartzen diren oinarrizko lansariak, familia-laguntza eta lansari osagarriak jasoko dituzte”.

Hogeita zortzi. 44. artikuluko 2. eta 3. idatz-zatiak.

“2. Nafarroako polizia kidegoetako kideek Nafarroako administrazio publikoetako funtzionarioentzako igoera txandako prozeduretan parte hartzen ahalko dute, baina Nafarroako polizietan egiazki zortzi zerbitzu-urte ematen dituztenetik aurrera.

3. Nafarroako polizia kidegoetako partaideek kide diren administrazioko merezimenduen lehiaketetan eta lanpostuen leku-aldatzeetan parte hartu ahalko dute, Nafarroako polizien zerbitzuan zortzi urte eman badituzte”.

Hogeita bederatzi. 45. artikulua.

“45. artikulua. Destinoen banaketa.

1. Nafarroako Polizia kidegoen barruko destinoak betetzeko, merezimendu, antzinatasun eta gaitasun printzipioak hartuko dira kontuan. Honakoak izanen dira sartzeko modalitateak: lehiaketa, zeina sistema arrunta baita, berariazko lehiaketa eta izendapen askea.

2. Berariazko lehiaketa erabili ahalko da berezitasunen bat edo profil jakinen bat eskatzen duten lanpostuak betetzeko.

Sistema horren bitartez sartzeko ezartzen diren hautaprobek objektiboak eta ez-baztertzaileak izan beharko dute, eta izangaiek aurretik ezagutu beharko dituzte ebaluatuko diren parametroak.

3. Izendapen askea soilik erabiliko da bete beharreko lanpostuak berekin unitate organiko baten burutza badakar.

4. Funtzionario bat izendapen askeko sistemaren bitartez betetzen ari bada lanpostu bat, izendatu zuen organoak libreki kentzen ahalko du lanpostu horretatik. Hala gertatuz gero, utzi eginen dio zuzendaritza-karguari dagozkion osagarriak jasotzeari, eta, berehala, jatorrian esleituta zuen lanpostura itzuli beharko du. Horretarako, funtzionario guztiei jatorrizko lanpostu bat esleitu beharko zaie.

5. Plantilla organikoetan, polizia kidegoetako lanpostuak zerrendatuko dira, eta haietan ezarriko dira lanpostuak, behar bezala sailkaturik. Soilik honakoak aipatuko dira berariaz:

a) Lanpostu bakoitza zein mailari atxikita dagoen.

b) Lanpostuaren zenbakia eta izena.

c) Zein unitate organikoren menpean dagoen.

d) Zein egoitzatan edo herritan dagoen kokatuta.

e) Zein kategoriatakoentzat erreserbatuta dagoen.

f) Artikulu honetako 1. idatz-zatian aipaturiko lanpostuak betetzeko sistema.

g) Lansari osagarriak.

h) Bigarren jarduerako lanpostuak, erregelamendu bidez ezartzen direnak.

i) Sartzeko moduak.

Foruzaingoaren plantilla organikoa eta haren aldaketak Nafarroako Gobernuak onetsiko ditu, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko dira”.

Hogeita hamar. 47. artikuluko 1. idatz-zatia.

“1. Hauxe da bigarren jardueraren helburua: Nafarroako polizia kidegoetan jardunean dauden langileen eraginkortasuna bermatzea eta lanbide karrera denboraren joanean edo gaitasun fisiko edo psikikoak ustekabean murriztean gertatzen diren aldaketetara egokitzeko modua ematea”.

Hogeita hamaika. 49. artikulua.

“49. artikulua. Araubide orokorra eta espezialitateak.

Nafarroako polizia kidegoetako funtzionarioen eskubide eta betebeharrak Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuan ezarritakoak izanen dira, foru lege hau aplikatzearen ondoriozko berezitasunekin, hauekin batez ere:

a) Zin egitea edo hitz ematea Konstituzioari, Nafarroako Foru Eraentza Berrezarri eta Hobetzeari buruzko Lege Organikoari eta legeei men eginen diela.

b) Foru lege honen 4. artikuluan ezarritako oinarrizko jarduketa printzipioen ondoriozko eginkizunak bete beharko dituzte, eta Segurtasun indar eta kidegoei buruzko martxoaren 13ko 2/1986 Lege Organikoko 6. artikuluan aitortutako eskubideak izanen dituzte.

c) Beren interesak defendatze aldera, sindikatuetan afiliatzeko eskubidea izanen dute eta, orobat, sindikatuetatik atera eta beste erakunde batzuk sortzeko, betiere askatasun sindikalari buruzko legediak ezarritako baldintzak betez gero.

d) Grebarako eskubidea Segurtasun Indar eta Kidegoentzat eskubide horren gainean ezarrita dauden xedapenen arabera erabiliko da.

e) Nafarroako polizia kidegoetako partaideek Nafarroako administrazio publikoen zerbitzuko gainerako langileentzat oro har ezartzen den lanaldi bera –urteko ordu zenbatekoari eta ordutegi araubideari dagokionez– izanen dute.

Oporraldiak, lizentziak eta baimenak hartzeko berariazko modua erregelamenduz zehaztuko da, eta hartan jasoko dira karguak berezko dituen jarduera guztiak, eta kopuruan eta forman gainerako funtzionarioenen antzekoak izanen dira.

Hartara, urtea hasi aurretik organo eskudunak lan-egutegiak ezarriko ditu; haietan zehaztu ahalko da lanaldia eguneko edo gaueko txandan izatea, eta guardia lokalizatuak nahiz bertan egotekoak ezarri ahalko dira, bai eta jai-egunetan lan egin behar izatea ere. Egutegi horiei behar den publizitatea emanen zaie.

Salbuespen gisa, eta larrialdi eta babes zibileko arrazoiak tarteko, egutegi horiek aldatu ahalko dira, era arrazoituan. Aldaketa horiek idatziz jakinaraziko zaizkie interesdunei.

f) Bidezko ordainsaria jasotzeko eskubidea izanen dute; hartan, honakoak hartuk dira kontuan: prestakuntza-maila, bateraezintasunen araubidea, zerbitzu-arrazoiengatiko eta egitekoen dedikazio eta arriskuarengatiko mugikortasuna, eta lan-ordutegien eta haien egituratze bereziaren berariazkotasuna. Ordainsarien kontzeptuak eta zenbatekoak hurrengo artikuluetan xedatutakoari jarraituko zaizkio.

g) Beren eginkizunetan egindakoengatik erantzukizuna eskatzen zaien auzi guztietan, atxikita duen administrazio publikoko profesionalek laguntza emateko, ordezkatzeko eta aldezteko eskubidea izanen dute, Administrazioaren kontura, baldin eta, hasiera batean, foru lege honetako 4. artikuluan jasotzen diren jardunaren oinarrizko printzipioen araberakoak direla uste bada.

Halaber, eskubide hori funtzionarioen edo haien senideen interes zilegien defentsa juridikora hedatuko da, delituren batean gertatutako heriotza kasuan, baldin eta polizia izatearen ondorioz izan bada biktima.

Salbuespeneko kasuetan, kasuko administrazio publikoak ezin baldin badu zerbitzua bere bitartekoekin eman, baimena eman ahalko da administrazio horretaz kanpoko bitartekoez baliatzeko, betiere haren kargura.

h) Polizia izatearekin lotutako kalte pertsonal edo materialak jasanez gero, erregelamenduz ezarriko den kalte-ordainen sistemaren onuradun izateko eskubidea izanen dute.

i) Nafarroako polizia kidegoetako kideek eskubidea dute urtean azterketa mediko bat egin dakien.

j) Eskubidea izanen dute haiek hautatutako legelari batek lagun diezaien, haien kargura betiere, haiek ukitzen dituzten diziplina-espediente edo aurretiazko informazio guztiak garatzen direnean.

k) Polizia eginkizunetan aritzeko eskatzen diren prestakuntza fisikoko baldintza bereziei eusteagatik –adinaren arabera egokituak, betiere– diru bidezko edo denbora bidezko ordain bat emanen da, zazpigarren xedapen gehigarrian ezarri bezala”.

Hogeita hamabi. 50. artikulua.

“50. artikulua. Ordainsariak.

1. Nafarroako polizia kidegoetako funtzionarioek ondoko kontzeptu hauei dagozkien ordainsariak jasoko dituzte, ez besterik:

A.–Norberaren oinarrizko ordainsariak:

a) Mailari dagokion hasierako soldata.

b) Graduari dagokion ordainsaria.

c) Antzinatasun saria.

Norberaren oinarrizko ordainsariak eskuratutako eskubidea dira, funtzionario izaerari datxekiona.

B.–Ordainsari osagarriak:

a) Berariazko osagarria.

b) Lanpostuaren osagarria.

c) Burutzaren osagarria.

d) Txandakako lanaldiaren osagarria.

e) Lanaldiaren luzapeneko osagarria.

f) Aldi baterako osagarri pertsonala bigarren jardueran aritzeagatik.

Lansari horiek dira esleituta dituen lanpostua betetzeagatiko ordaina, eta, ondorioz, haiek jasotzeari utziko zaio lanpostua utzitakoan.

C.–Bestelako ordainsariak:

a) Zerbitzuan izandako gastuen kalte-ordaina.

b) Egindako bidaien kalte-ordaina.

c) Bizilekua aldatzea dakarren nahitaezko lekualdatzeagatik ematen den kalte-ordaina.

d) Familia-laguntza, familia-unitateak sortutako gastuak jasoko dituena.

e) Aparteko orduen konpentsazioa; gaueko ordutegian edo jaiegunetan egiten direnena; bertan egoteko guardiak eta guardia lokalizatuak egiteagatik; langileak hautatzeko epaimahaietan parte hartzeagatik eta prestakuntza ikastaroak emateagatik.

2. Oinarrizko ordainsari pertsonalak eta artikulu honetako 1. idatz-zatiko C) letran adierazitakoak Nafarroako administrazio publikoen gainerako funtzionarioei oro har aplikatzekoak zaizkien arauen arabera antolatuko dira, betiere foru lege honetan ezartzen diren berezitasunak kontuan hartuta”.

Hogeita hamahiru. 51. artikulua.

“51. artikulua. Lansari osagarriak.

1. Berariazko osagarria Nafarroako polizia kidegoetako kide guztiei ordainduko zaie eta haren zenbatekoa kasuan kasuko mailari dagokion oinarrizko soldataren %45 izanen da. Honako kontzeptuak bilduko ditu:

a) Bateraezintasun poliziala (%35).

b) Arrisku berezia (%10).

Lanpostuak dedikazio esklusiboa eskatzen badu, berariazko osagarria kasuan kasuko mailaren hasierako soldataren %65 izanen da. Portzentaje horren barruan, arrisku bereziari dagokion %10 sartuta dago.

Nafarroako polizia kidegoetako inongo kidek ezin izanen ditu aldi berean jaso bateraezintasunaren osagarri hori eta dedikazio esklusiboko osagarria.

Dedikazio esklusiboko osagarria kobratzeak debekua dakar irabazizko inolako jarduerarik egiteko, hala sektore publikoan, nola pribatuan ere, non ez den irakasle lana unibertsitateko zentroetan, norberaren edo familiaren ondarea administratzea, lan zientifiko eta teknikoak edo literatur eta arte lanak ekoitzi eta sortzea, eztabaida eta programetan noizbehinka parte hartzea, ikastaro profesionaletan noizbehinka lagundu eta parte hartzea eta baimendurik dauden beste jarduera batzuetan aritzea.

Bateraezintasunaren osagarria jasotzeak berekin dakar kasuko lanpostuari dagokion tituluaren lanbide-jardueraren debekua.

2. Lanpostuko osagarriaren bidez zailtasuna, dedikazioa eta erantzukizuna saritzen dira, bai eta eskatzen den prestakuntza tekniko berezia ere.

Halaber, diru-sari bat eman ahalko da prestakuntza fisikoan emandako denboragatik.

Foruzaingoan jaso beharreko gutxieneko kopurua mailari dagokion hasierako soldataren gaineko portzentaje bat izanen da. Honela xehakatuko da kategorien arabera:

a) Polizia: %6.45.

b) Kaboa: %17.

c) Inspektoreordea: %10.

d) Inspektorea: %17.

e) Komisarioa: %5.

f) Komisario nagusia: %17.

3. Burutzako osagarria izanen ahalko dute kategoria baten barrenean aginte lan berezia egin behar duten lanpostuek, eta horrela jasoko da plantilla organikoan. Kontzeptu horri dagokion saria ezin izanen da mailako hasierako soldataren %10etik gorakoa izan.

4. Errotazio-txanden araberako araubidean lan egiten duten langileek –halakotzat ulerturik ordutegia lanaldien heren batean baino gehiagotan aldatu behar izatea dakartenak, hiruhilekoz behingo kontaketa orokorra eginda– dagokien taldeko hasierako soldataren %6ko ordain ekonomikoa jasoko dute.

5. Erregelamendu bidez lanaldiaren luzapeneko osagarri bat esleitu ahalko zaie orokorrean ezarritakoaz goragoko lanaldia izatera behartu ohi duten lanpostuei. Kontzeptu horrengatiko zenbatekoa erregelamendu bidez finkatuko da, baina inoiz ere ezin izanen du gainditu kasuko mailako hasierako soldataren %10.

6. Bigarren jardueran aritzeagatik ordaintzen den aldi baterako osagarri pertsonala foru lege honen 47.5 artikuluaren bigarren lerrokadan ezarritako kasuetan aplikatuko da. Horretarako baldintzak eta prozedura erregelamendu bidez finkatuko dira.

7. Lansari osagarrien gehieneko kopurua ez da izanen kasuko mailaren hasierako soldataren %95etik gorakoa. Kategoria bereko lanpostu desberdinen artean kontzeptu horrengatik jasotako lansariaren gehieneko aldea %7koa izanen da. Halaber, errespetatuko da, polizia kategoria desberdinetako lanpostu osagarria ezartzerakoan, Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuko A, B eta C mailen artean ezarritako proportzionaltasun indizea C mailarako oinarritzat harturik polizia kategoria; B mailarako, inspektore-orde kategoria; eta A mailarako, komisario kategoria. Maila berean kategoria bat baino gehiago dagoenean, haien arteko proportzionaltasun bat ezarriko da, eta kontuan hartuko dira goragoko eta beheragoko kategorien proportzionaltasun indizeak.

8. Nafarroako Gobernuak, Nafarroako Tokiko Poliziak Koordinatzeko Batzordeak adostasun txostena eman ondoren, erregelamendu bidez zehaztu ahalko ditu Nafarroako tokiko polizietako kideei ordaindu beharreko ordainsari osagarriak, foru lege honetako xedapenekin bat”.

Hogeita hamalau. 57. artikulua.

“57. artikulua. Legezkotasun eta erantzukizun printzipioak.

1. Nafarroako polizia kidegoetako langileak beren eginbeharrak ez betetzeagatik zehatuko dira bakar-bakarrik ez-betetze hori, foru lege honen arabera, diziplina hutsegitea denean.

2. Diziplina erantzukizunak ez du galarazten funtzionarioak izan dezakeen erantzukizun zibil edo penala.

3. Hutsegitea egitera bultzatzen dutenek eta hutsegitea onartzen duten nagusi hierarkikoek egileen erantzukizun berbera izanen dute. Era berean, hutsegite larri edo oso larri bat estaltzen dutenek maila baxuagoko hutsegitea eginen dute.

Hutsegite larria edo oso larria dakarren egintza baten berri izanda, hierarkian gora dagoen nagusi eskudunari hori lehenbailehen ez jakinaraztea estalketatzat hartuko da.

4. Diziplina erantzukizuna kasu hauetan iraungiko da: zehapena beteta, hilez gero, hutsegitea edo zehapena preskribatuta edo indultuaren edo amnistiaren ondorioz.

Amnistia edo zehapen administratiboaren indultua honela emanen dira:

a) Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioan eta haren menpeko erakunde publikoetan, Nafarroako Gobernuak emanen ditu, Lehendakaritzako kontseilariak proposatuta.

b) Nafarroako toki entitateetan, udalaren osoko bilkurak emanen ditu.

Zehapen administratiboen indultu eta amnistien hedapena, eraginak eta baldintzak haiek emateko erabakietan zehaztuko dira.

5. Egitate berengatik zigor zehapena eta zehapen administratiboa ezarri ahalko dira soilik funts juridikoak eta babestutako ondasun juridikoak identitate bera ez dutenean”.

Hogeita hamabost. 58. artikulua.

“58. artikulua. Diziplina hutsegiteen sailkapena eta preskripzioa.

1. Diziplina hutsegiteak arinak, larriak eta oso larriak izan daitezke. Hutsegite arinak hilabeteren buruan preskribatuko dira, larriak urtebeteren buruan eta oso larriak bi urteren buruan.

2. Hutsegiteen preskripzio epea hutsegitea egin denean hasten da kontatzen.

3. Preskripzioa diziplina prozedura hasten denean etenen da”.

Hogeita hamasei. 59. artikulua.

“59. artikulua. Hutsegite arinak.

Hauek dira hutsegite arinak:

1. Puntualtasun hutsegiteak, behin eta berriz gertatutakoak hil beraren barruan, justifikatutako arrazoirik gabe (hamabi hutsegite baino gehiago ez).

2. Behin huts egitea, hilabeteko epean, justifikatu gabeko arrazoirik gabe.

3. Lanaldia behin ez betetzea, hilabeteko epean, justifikatutako arrazoirik gabe.

4. Herritarrekiko, agintariekiko, nagusiekiko eta lankide edo menpekoekiko tratu-desegokitasunez jokatzea.

5. Zerbitzuetako lokalak, instalazioak, ibilgailuak, materialak, dokumentazioa eta gainerako elementuak gaizki erabiltzea edo axolagabekeriaz zaintzea, betiere arau-hauste larriagoa ez denean.

6. Nagusiei ez jakinaraztea, ezarritako bidetik, zerbitzuarekin lotutako edozein eskari, erreklamazio edo kexa, urgentzia kasuetan izan ezik, bai eta halakoak ez izapidetzea ere.

7. Lanean dihardutela edari alkoholdunak edatea.

8. Uniformeari eta agurrari buruzko arauak urratzea.

9. Lanbide kredentzialak bidezko arrazoi justifikaturik gabe erakustea.

10. Lanbide kredentzialak edo polizia-eginkizunetarako erabiltzen diren beste bitarteko edo baliabide batzuk desagertzeko, galtzeko, galtzeko edo lapurtzeko bidea ematea, aitzakiarik gabeko zabarkeriaren ondorioz.

11. Intsignia, domina edo bestelako bereizgarriak agerian eramatea, horretarako baimenik gabe, hutsegite larriagotzat jotzen ez bada.

12. Doluz egindako faltagatik epai irmoaren bidez kondenatua izatea, eginiko arau-hauste penalak zerbitzuarekin zerikusia duenean.

13. Foru lege honen 4. artikuluan ezarritako printzipioen ondoriozko eginbeharrak ez betetzea, betiere hutsegitea larria edo oso larria ez bada, eta, orobat, polizia lanari dagozkion eginbehar eta betebeharretan berandu iristea edo zabarkeriaz edo utzikeriaz jokatzea, hutsegitea larriagotzat jotzen ez bada.”

Hogeita hamazazpi. 60. artikulua.

“60. artikulua. Hutsegite larriak.

Hauek dira hutsegite larriak:

1. Hamabi puntualtasun-hutsegite baino gehiago, hil berean, justifikatutako arrazoirik gabe.

2. Gehienez ere bost aldiz, hilabeteko epean, lanera ez joatea, justifikatutako arrazoirik gabe.

3. Gehienez ere bost aldiz, hilabeteko epean, lanaldia ez betetzea, justifikatutako arrazoirik gabe.

4. Herritar, agintari, nagusi, lankide edo menpekoekiko begirune falta larria, lanean jardutean.

5. Lokalen, materialaren edo zerbitzuarekin lotutako gainerako elementuen kontserbazioan kalte larriak eragitea, aitzakiarik gabeko zabarkeriaren ondorioz, edo haiek desagertzeko, galtzeko edo lapurtzeko bidea ematea.

6. Zerbitzuaren berezko arloetan nagusiek idatziz edo ahoz emandako aginduak ez betetzea, ordenamendu juridikoaren arau-hauste nabarmena ez badira.

7. Legeek ezarritako abstentzio-arrazoiren bat gertatzen denean, prozedura administratiboren batean parte hartzea.

8. Lanean dihardutela iskanbilak sortu edo horrelakoetan parte hartzea.

9. Lanbide-sekreturako betebeharra ez betetzea, hirugarrenak edo polizia-lanaren garapena kaltetzen ez direnean.

10. Beren eskurantzez gehiegikeriaz baliatzea, herritarren kaltean, hutsegite larriagotzat hartzen ez bada.

11. Zerbitzuari buruz txosten edo erabaki gezurrezko edo alderdikoiak egin edo hartzea, hutsegite larriagotzat hartzen ez bada.

12. Nagusiei ez jakinaraztea beren eginkizunekin lotuta dagoen eta haiek jakin beharko luketen edo lehenbailehen erabaki beharko luketen edozein kontu.

13. Arauzko armak erabiltzea haiek zerbitzuko jardunean edo zerbitzutik kanpo erabiltzeko arauak hautsiz, gauzei edo pertsonei kalte egin gabe.

14. Doluz egindako delitu batengatik epai irmoaren bidez kondenatua izatea, eginiko arau-hauste penalak zerbitzuarekin zerikusia duenean eta arau-hauste oso larria ez denean.

15. Bakarka nahiz taldeka obedientzia ukatzeko egintzak prestatzea.

16. Mozkortzea edota droga toxikoak, estupefazienteak edo substantzia psikotropikoak kontsumitzea zerbitzuan ari dela edo zerbitzua betetzea mozkortuta edo nabarmenki aipatu substantzien eraginpean; halaber, egoera fisiko edo psikiko ez-ohikoan egonik, uko egitea bidezkoak diren egiaztapen teknikoak egiteari.

17. Esleitutako zerbitzuan ez egotea edo bertatik joatea justifikatutako arrazoirik gabe, nagusiari ez-egote hori jakinaraztea eragozten duen ezinbesteko arrazoi bat ez dagoenean.

18. Zerbitzuen eraginkortasunean eragina duen edo herritarrei kalte eragiten dien errendimendu falta agerikoa, errepikatua eta justifikaziorik gabea.

19. Bateraezintasunen gaineko araubidearen ez-betetzea.

20. Arauzko arma desagertzea, galtzea edo lapurtua izatea, aitzakiarik gabeko zabarkeriaren ondorioz.

21. Menpekoei galaraztea, mugatzea edo oztopatzea aitortuta dituzten eskubideez baliatzea, hutsegite oso larritzat ez bada jotzen.

22. Gertaera edo inguruabar larrietan lehenbailehen laguntzarik ez ematea, horretara beharturik egonez gero, eta delitutzat ez bada jotzen.

23. Polizia eginkizunetik heldu diren betebehar eta eginbeharrak ez betetzea zabarkeria larriaren ondorioz, halakoak modu larri eta agerikoan gertatzen direnean eta zerbitzuen funtzionamendu eraginkorra nahasten dutenean edo Administrazioari nahiz herritarrei kalteak eragiten dizkietenean.

24. Segurtasun kidego eta indarretako beste kide batzuekiko lankidetza falta agerikoa.

25. Zerbitzuko eginkizunetan edo nahitaezkoa denean arauzko uniformea, kategoria edo karguaren bereizgarriak, arauzko arma edo zehazten diren babes- edo ekintza-baliabideak ez eramatea, horretarako baimenik ez bada eman edo justifikatutako arrazoi bat ez badago.

26. Uniformez jantzita joatea edozein manifestazio edo bilkura publikotara, non eta ez den zerbitzuko eginkizuna edo uniformez joatea egokitzat jotzen den edo baimenduta dagoen ekitaldi ofiziala.

27. Destino aldaketak eskatzea eta lortzea edozein ordainen truke, irabazi asmoz edota aldaketa horiek arautzen dituzten baldintzak faltsututa.

28. Segurtasun indar eta kidegoek toki publikoetan bideokamerak erabiltzeari buruzko legerian ezarritakoaren urraketak, hutsegite oso larritzat jotzen ez badira.

29. Lan arriskuen prebentziorako arauen urraketa, norberaren bizitza, osasuna edo integritate fisikoa, lankideena edo menpekoena arrisku larrian jartzen bada.

30. Zerbitzuarekin zerikusia duen edozein eskabide, erreklamazio edo kexa izapidetzeari uko egitea behin eta berriro, hutsegite arintzat ez bada jotzen”.

Hogeita hemezortzi. 61. artikulua.

“61. artikulua. Hutsegite oso larriak.

Hutsegite oso larriak izanen dira:

1. Hilabeteko epean lanera ez joatea bost aldiz baino gehiagotan, justifikatutako arrazoirik gabe.

2. Lanaldia ez betetzea, justifikatutako arrazoirik gabe, bost aldiz baino gehiagotan, hilabeteko epean.

3. Zerbitzuarekin zerikusia duen doluzko delitu batengatik zigortuta egotea epai irmoaren bidez, hiru urtetik gorako espetxeratze-zigorrera.

4. Kargua dela-eta ezagutzen dituen aferetan, sekretu profesionala eta behar bezalako isilpea urratzea, poliziaren eginkizunei edo edonori kaltea eragiten zaienean.

5. Entitateen edo partikularren eskupekoak eskatu edo onartzea, emaniko zerbitzuengatik edo horiek eskertzeko.

6. Insubordinazio nabarmena, indibiduala nahiz kolektiboa.

7. Eginkizunetan ari dela, Nafarroako foru eraentzari zor zaion begirunea ez izatea eta Konstituzioari eta legeei ez men egitea.

8. Grebetan, haien ordezko ekintzetan edo hitzarturiko ekintzetan parte hartzea, zerbitzuen funtzionamendu normala galarazteko helburuarekin.

9. Neutraltasun edo independentzia politikoa urratzea, esleituriko ahalmenak edonolako edo edonongo hauteskundeetan erabiliz.

10. Herritarrei, menpekoei edo Administrazioari kalte larria eragiten dien agintekeria, bai eta zaintzapean dituen pertsonak gizalegez ez tratatzea, mespretxatuz, diskriminatuz edo laidotuz.

11. Arauzko armak zerbitzutik kanpo edo haiek erabiltzeari buruzko arauak hautsiz erakutsi edo erabiltzea, horren ondorioz gauzei edo pertsonei kalte egiten bazaie edo alarma publikoa gertatu bada.

12. Sekretu ofizialak argitaratzea edo modu desegokian erabiltzea, sekretutzat jo badira alor horretako berariazko araudiari jarraikiz.

13. Arraza edo jatorri etnikoa, erlijioa edo usteak, ezgaitasuna, adina edo sexu-joera, sexua, hizkuntza, iritzia, jatorria, bizilekua edo bere egoera edo inguruabar pertsonal edo sozial dela-eta inolako bazterkeria egitea ekarri ahal duten jarduketak.

14. Sexu-jazarpena eta lan-jazarpena. Azken hau da behin eta berriro jazarpen psikologikoko edo etsaigoko ekintzak egitea zerbitzu-harreman baten esparruan.

15. Askatasun publikoak eta eskubide sindikalak erabiltzeko oztopo larriak jartzea.

16. Segurtasun indar eta kidegoek toki publikoetan bideokamerak erabiltzeari buruzko legerian arau-hauste oso larritzat jotzen diren urraketak.

17. Edozein eginbehar profesional ez betetzea, zerbitzu publikoen funtzionamendu egokia nabarmen eragotziz gero edo Administrazioari edo herritarrei kalte larriak eraginez gero edo pertsona edo ondasunentzat edo segurtasun publikoarentzat arrisku nabarmena sorraraziz gero”.

Hogeita hemeretzi. 62. artikulua.

“62. artikulua. Zehapenak.

1. Hutsegite arinek zehapen hauek jaso ditzakete:

a) Ohartarazpena.

b) Enplegu-soldaten etenaldia, egun batetik lau egunera bitartekoa, antzinatasuna galdu gabe, ondorio guztietarako.

2. Hutsegite larriek zehapen hauek jaso ditzakete:

a) Beste lanpostu batera derrigortuta aldatzea, herriz aldatu gabe, eta kalte-ordainak jasotzeko eskubiderik gabe.

b) Enplegu-soldaten etenaldia, bost egunetik hogeita hamarrera bitartekoa, antzinatasuna galdu gabe, ondorio guztietarako.

c) Eginkizunen etenaldia, hiru hilabetez gehienez.

3. Hutsegite oso larriek zehapen hauek jaso ditzakete:

a) Eginkizunen etenaldia, hiru hilabetetik hiru urtera bitartekoa.

b) Zerbitzutik kentzea.

Eginkizunak eteteak funtzionario izaerari dagozkion eskubide guztiak galtzea ekarriko dio zehapena jaso duen funtzionarioari, zehaztuko den denborarako.

Zerbitzutik kentzeak funtzionario izaera galtzea ekarriko du berekin.

4. Zehatua gutxien kaltetzen duen moduan beteko dira zehapenak. Ondorio horietarako, enplegu-soldaten etenaldia honako proportzioaren arabera eginen da: benetan lan egindako lau egun eta zerbitzurik gabeko egun bat.

5. Ez dira zehapen gisa joko puntualtasunean atzeratzeagatik edo lanera arrazoirik gabe ez etortzeagatik lansariei proportzioan eginiko murrizketak. Murrizketak zuzenean eginen dira eta beti.

6. Diziplina zehapenak espediente pertsonaletan jasoko dira, zer hutsegitek eragin dituzten adierazirik.

7. Zehapenak mailakatzeko kontuan hartuko dira, egite eta ez-egiteez gain, honakoak ere, proportzionaltasunaren printzipioarekin bat:

a) Erantzuleen asmoa eta faltaren izaera.

b) Zerbitzuen funtzionamendu egokian sortutako nahasmendua.

c) Administrazioari edo herritarrei eragindako kalte eta galerak.

d) Hutsegiteetan berrerortzea.

e) Hutsegitean edo ez-betetzean izandako parte-hartzearen maila.

f) Segurtasun publikoari begira izandako garrantzia.

g) Lanbide-historiala, inguruabar aringarri gisa.

8. Hutsegite oso larriengatiko zehapenek hiru urteren buruan preskribatuko dira, hutsegite larriek urtebeteren buruan eta arinek, berriz, hilabeteren buruan”.

Berrogei. 65. artikulua.

“65. artikulua. Hutsegite larriak edo oso larriak ezartzeko prozedura.

1. Hutsegite larri edo oso larriengatiko diziplina espedientea irekitzeko eskumena duen organoak behin-behineko etenaldia edo behin-behinekoz beste lanpostu batera atxikitzea erabaki dezake berariaz, kautelazko neurri gisa eta prebentzio izaeraz. Behin-behineko neurriak hartzeko ebazpena eman baino lehen, interesdunari entzunaldia emanen zaio, hiru egun baliodunez. Nolanahi ere, behar bezala arrazoitutako ohiz kanpoko presa edo arriskuko kasuetan, buruak edo komisario nagusiak arma eta kredentziala kendu ahalko dizkiote funtzionarioari kautelazko neurri gisa, eta organo horrek hiru egun balioduneko epean, gehienez ere, berretsi beharko du erabaki hori.

2. Behin-behineko etenaldiak edo beste lanpostu bati behin-behinekoz atxikitzeak espedientaturik edo auzipeturik dagoen funtzionarioak arma, kredentziala eta uniformea behin-behinekoz galtzea ekar dezake, bai eta bere kidegoko instalazioetara baimenik gabe sartzeko debekua ere.

Beste lanpostu batera behin-behinekoz atxikitzeak, nolanahi ere, ez du berarekin ekarriko ez destinoko herria aldatzea, ez inongo lansari-galerarik.

Kautelazko neurriei eutsi edo horiek bertan behera uzteari buruzko ebazpena ematerakoan, egindakoen larritasuna baloratuko da, bai eta kasu bakoitzaren inguruabar zehatzak eta espedientaturiko funtzionarioaren espediente pertsonala ere. Kautelazko neurriak ezarri edo luzatzea erabakitzen duen ebazpena arrazoitua izan beharko da.

3. Kautelazko neurri horiek hilabeterako erabaki ahalko dira, eta epe hori beste hilabetez luzatu ahalko da, sei hilabete egin arte gehienez.

4. Behin-behineko etenaldian dauden funtzionarioek eskubidea izanen dute, soilik, beren mailako hasierako soldatari, graduari, antzinatasuneko sariari eta familia laguntzari dagozkien lansariak jasotzeko. Behin-behineko etenaldiaren denbora kontuan hartuko da eginkizunen etenaldiaren zehapena betetzearen ondorioetarako, zehapen hori ezartzen bada. Behin-behineko etenaldia irmo bilakatzen ez bada, funtzionarioari kendu zaizkion eskubide guztiak aitortuko zaizkio.

5. Hutsegite larri edo oso larriengatiko zehapen espedientea hasi baino lehen, diziplina espedientea irekitzeko eskumena duen organoak, gertaerak argitze aldera, aurretiazko informazioaldi bat irekitzeko agindu ahalko du, kasu zehatzaren zer-nolakoak ikertu eta prozedura abiaraztea komeni behar den ala ez den erabakitzeko. Zilegi izanen da aurretiazko informazioaldi hori erreserbatua izatea, eta ez du hilabete batetik goiti iraunen, non eta espresuki erabakitzen ez den beste epe jakin baterako edo batzuetarako luzatzea. Idatz-zati honetan aipatzen diren aurretiazko jarduketek zehapen prozedura ez dute irekitzat harraraziko.

6. Diziplina espedientea irekitzeko eskumena duen organoak hala ebatzirik irekiko da prozedura, dela norberaren ekimenez dela menpekoen mozio arrazoituaren ondorioz edo salaketaren ondorioz. Salaketa anonimo hutsa ez da aintzat hartuko, ezta arestian aipatutako aukerako informazio erreserbatua gauzatzeko ere. Diziplina espedientea hasten duen ebazpenak egintzetarako instrukzio-egilea izendatuko du eta ustezko arau-hausleari jakinaraziko zaio eta, salatzailerik izan bada, hari ere bai. Funtzionario edo kontratudun bat izendatuko da instrukzio-egile, hautapen prozeduran zuzenbideko lizentziatuaren titulua eskatu zaienetako bat hain zuzen. Ustez larriak diren hutsegiteen kasuan, polizia kidegoko kide bat izendatu ahalko da horretarako; pertsona horrek onartu egin beharko du, abstentziorako arrazoirik ez badago.

Bai aldez aurreko informazioetan, bai diziplina prozeduran, funtzionarioak legelari baten laguntza eduki ahalko du, eta errekusatzea sustatu ahalko du prozeduraren izapidetzearen edozein unetan. Errekusatzearen gaineko ebazpenen aurka ezin izanen da errekurtsorik aurkeztu; hala ere, prozedura amaitzen duen egintzaren aurkako errekurtsoa aurkeztean, alega daiteke errekusatzea.

Nolanahi ere, eta lehenengo jarduketa gisa, instrukzio-egileak deklarazioa hartuko dio ustezko inkulpatuari, hura nor den finkatuta badago, eta menpekoen mozio arrazoitutik edo espedientea irekitzea eragin duen salaketatik eta deklarazioan alegatutakotik ondorioztatzen diren diligentziak eginen ditu.

7. Instrukzio-egileak karguen plegu bat idatziko du, zehapen proposamena eta guzti, eta ustezko arau-hausleari jakinaraziko zaio. Hark hamar egun balioduneko epea izanen du bere eskubideen alde bidezko iruditzen zaizkion alegazioak egiteko eta datuak, informazioak edo dokumentuak aurkezteko, bai eta kasurako iruditzen zaion froga proposatzeko.

Karguen pleguan beti honako jakingaiak ezarriko dira derrigorrez:

a) Ustezko arau-hausleen identifikazioa.

b) Egotzitako egitateak, arau-hausteak tipifikatzeko eta zehapenak mailakatzeko garrantzia dutenak nabarmendurik.

c) Ustezko arau-haustea, zehazturik zein den edo zein diren hautsitako araua edo arauak.

d) Zehapenik zilegi bada, zein den.

e) Zein organok duen prozedura ebazteko eskumena eta zein arauk ematen dion eskumen hori.

8. Espedientatuak bere borondatez aitortzen badu erantzulea dela, instrukzio-egileak organo eskudunari igorriko dio espedientea, ebazpena eman dezan, ezertan galarazi gabe izapidetzen segitzea, iruzur egitearen edo beste pertsona edo entitate batzuk estaltzearen susmo arrazoizkorik badago, edo prozedura hasteak sortu duen kontua ororen interesekoa bada.

9. Kargu-orriari erantzunda edo erantzun hori emateko epea iraganda, ofizioz edo ustezko arau-hausleak eskatuta, behar adina froga egin edo onartuko dira, gertatutakoak eta ustezko erantzukizunak finkatzeko. Gertaerekin duten loturagatik azken ebazpena ustezko arau-hauslearen alde aldatu ezin duten frogak soilik ukatu ahalko dira. Froga-aldiaren epea ez da hogeita hamar egunekoa baino luzeagoa eta hamabost egunekoa baino laburragoa izanen. Hala eta guztiz ere, instrukzio-egileak beharrezkotzat jotzen badu, epe hori luzatu ahalko du, aparteko izaeraz eta arrazoiak emanda. Froga-aldiaren irekitzea prozedura zein funtzionarioren kontra ari den izapidetzen, hari jakinaraziko zaio.

10. Alegazioak aurkezteko aurreikusitako epea iraganik, frogarik egin behar bada frogak eginik, eta beharrezko irizten zaien eginbideak egin ondoren ere, instrukzio-egileak ebazpen-proposamena emanen du. Bertan egintzak finkatuko dira zehaztasunez, –karguen pleguan jasotakoekin eta eginiko frogekin bat etorriko dira–, frogen balorazio juridikoa eginen da, eginiko hutsegitea zehazte aldera, eta funtzionario arduraduna nor den adieraziko da. Halaber, bidezkotzat jotzen den zehapena adieraziko da, edota espedientea artxibatzea proposatuko da.

Proposamena interesdunei jakinaraziko zaie, hamar eguneko epean beren defentsan egokitzat jotzen dutena alegatu ahal dezaten.

Interesdunari entzun edo epea inongo alegaziorik gabe iragan ondoren, instrukzio-egileak kasuko langile-batzordeari helaraziko dio espedientea, edo, kasua bada, langileen ordezkariari, hamar eguneko epean eman dezaten Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina onesten duen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuko 82.5.b) artikuluan aipatzen den txostena.

Behin txostena jasota, edo epea txostenik eman gabe iragaten bada, instrukzio-egileak espedientea igorriko dio prozeduraren hasiera erabaki duen organoari, azken horrek, espedientea aztertuta eta, kasua bada, egokitzat jotzen dituen jarduketa osagarriak eginda, dagokion ebazpena eman dezan, horretarako eskumenik baldin badu. Hala ez bada, organo horrek espedientea igorriko dio ebazteko eskuduna denari.

11. Diziplina-prozedura amaituko da organo eskudunak kasuko zehapena emateko ebazpena ematen duenean. Ebazpen hori, non espedientean planteatutako gai guztiak erabaki beharko diren, arrazoitua izan behar da, eta hartan ezin izanen da onartu ez egitaterik, ez funtsik, kargu-orrirako eta ebazpen-proposamenerako oinarri gisa baliatu direnez bestelakorik, haien balorazio juridikoa desberdina izanda ere.

Halaber, diziplina-prozedurari amaiera emanen dion ebazpenak erabateko zehaztasunez finkatu beharko du zein hutsegite egintzat hartzen den, zein xedapenetan jasota ageri den adierazita, hutsegite-mota, funtzionario arduraduna eta ezartzen den zehapena. Halaber, adierazpen espresua eginen da prozedura izapidetu bitartean hartu ahal izan diren behin-behineko neurriei buruz.

Ebazpenean erabakitzen bada ez dagoela diziplina-hutsegiterik edo erantzukizunik errua egotzi zaion funtzionarioarentzat, egokia den adierazpena eginen da behin-behineko neurriei dagokienez.

12. Diziplina prozedura ebazteko gehieneko epea sei hilabetekoa izanen da, espedientea irekitzeko ebazpena eman zen egunetik hasita. Epe hori beste sei hilabetez luzatu ahalko da, gehienez ere.

Epe horiek igarotzen badira prozedura amaituko duen ebazpenik eman gabe, prozedura iraungi eginen da. Prozedura ez da iraungiko espedientea ustezko erantzuleari egotz dakiokeen zergatiko batengatik geldirik badago”.

Berrogeita bat. 66. artikulua.

“66. artikulua. Hutsegite arinak.

1. Diziplina espedienteak ireki eta hutsegite arinak ezartzeko eskumena honako hauena izanen da:

a) Nafarroako Foruzaingoan, Foruzaingoko buruarena.

b) Udaltzaingoetan, udaltzaingoko buruarena.

2. Hutsegite arinengatik zehapenak ezartzeko prozedura laburtua hauxe izanen da:

Funtzionario batek eginiko ekintzaren bat hutsegite arina izan ahalko balitz organo eskudunaren ustetan, horrek espediente sumario bat irekiko du izan litezkeen diziplina-erantzukizunak zehazte aldera.

Ustezko ekintzaren berri salaketa bidez izan balitz, hierarkian gora dagoen nagusiak, espedientea ireki aurretik, salaketa argitzeko datu osagarriak bilduko ditu, hiru eguneko epean, eta beharrezkotzat jotzen dituen egiaztapenak eginen ditu eta, kasua bada, espedientea irekitzeko.

Espedientea ireki duen organo eskudunak berehala prestatuko du karguen plegua, zeinean jaso beharko baitira egotzitako gertaerak, ustez egin den hutsegitea, errua egotzitako funtzionarioaren erantzukizuna eta foru lege honetan kasuko hutsegiterako aurreikusten den zehapena.

Karguen plegua inkulpatuari igorriko zaio, bost eguneko epean bere defentsarako bidezkotzat jotzen dituen alegazioak aurkez ditzan eta baliatu nahi dituen frogak proposa ditzan.

Espedientea ireki duen organo eskudunak egokitzat jotzen dituen froga-diligentziak bost eguneko epean eginen dira. Organo horrek, hala ere, beharrezkotzat jotzen badu, luzatu egin ahalko du epe hori.

Frogarik proposatuko ez bada, edo proposatutakoa egin ondoren, organo eskudunak, zehapena ezartzeko eskumena izanez gero, ebazpena emanen du hiru eguneko epean, eta, bestela, hurrengo egun baliodunean espedientea igorriko dio horretarako eskumena duen organoari, zeinak dagokion ebazpena eman beharko baitu adierazitako epean.

Kapitulu honetan espresuki aurreikusten ez den orotan, hutsegite larri edo oso larrietarako prozeduran jasotako xedapenak aplikatuko dira modu osagarrian”.

Berrogeita bi. Bosgarren xedapen gehigarria kentzen da.

Berrogeita hiru. Seigarren xedapen gehigarriari beste lerrokada bat gehitzen zaio.

“Halaber, udal agenteei aplikatzekoa izanen zaie foru lege honen 4, 29, 30, 39, 41 eta 41. artikuluetan ezarritakoa, bai eta IV. tituluko III. kapituluaren 7. eta 11. ataletan ezarritakoa ere”.

Berrogeita lau. Zazpigarren xedapen gehigarria.

“Zazpigarren xedapen gehigarria.–Proba fisikoak.

Nafarroako poliziei esleitutako eginkizunen izaerak eta haiek modu egokian betetzeak eskatzen du kidego horietako kideak sasoi onean egotea, eta horretarako beharrezkoa den prestakuntza lan-denboraren kontura egin behar da.

Prestakuntza horrek eskatzen duen ahalegin pertsonala saritze aldera, kasuko proba fisikoak gainditzen dituzten Nafarroako foruzain guztiei aplikatuko zaie urteko 126 orduko konpentsazioa. Horretarako, urte bakoitzeko azken hiruhilekoan eginen da aipatu proba fisikoetarako deialdia, foru lege honen eranskinetan ezarritakoari jarraikiz. Halaber, deialdi nagusia egiten den urtearen hurrengoaren martxoan “gertakari proba” bat eginen da, salbuespenezko eta justifikatutako arrazoiak direla-eta hasiera batean ezarritako egunetan probak egiterik izan ez zuten pertsonentzat. Nafarroako Foruzaingoko kideek proba fisikoak egiten ematen duten denbora benetan lan egindakotzat hartuko da.

Laneko istripua, gaixotasun profesionala, haurdunaldia edo amatasuna dela-eta proba fisikoak egiterik izan ez dutenek dagozkien orduak baliatzeko eskubidea sortuko dute, baldin eta proba fisikoak gainditu bazituzten lan istripua izan baino lehen edo lan gaixotasunagatiko, haurdunaldiagatiko edo amatasunagatiko baja hasi baino lehen parte hartu ahal izan zuten azken deialdian.

Ordu-konpentsazioa duten Nafarroako Foruzaingoko kideek aukeratu ahalko dute, urte bakoitzeko irailaren 1a baino lehen, foru lege honen 51. artikuluan aurreikusitako sari ekonomikoa.

Proba fisikoak gainditzeagatiko sari ekonomikoa zein modutan eginen den erregelamendu bidez arautuko da, ezartzen diren baldintza eta prozeduraren bitartez. Bitartean, Nafarroako Foruzaingoko kideen lanaldien, ordutegien eta ordainsarien Erregelamendua onesten duen urtarrilaren 10eko 1/2005 Foru Dekretuko 19.3 artikuluan ezarritako moduan ordainduko dira.

Proba fisikoak gainditzeagatiko konpentsaziorik ez duten Nafarroako poliziaren kidegoek, dagokien esparruan negoziatu ahalko dute konpentsazio horren aplikazioa, xedapen gehigarri honetan azaltzen den moduan, eta foru lege honen eranskinetan ezartzen diren baremoei jarraikiz.

Proba fisikoak gainditzeagatiko konpentsazioa duten Nafarroako gainerako poliziaren kidegoek, probak mantenduko dituzte, foru lege honek indarra hartu arte zituzten baldintzetan”.

Berrogeita bost. Bederatzigarren xedapen gehigarria.

“Bederatzigarren xedapen gehigarria.–Ordainsariak.

Nafarroako gainerako poliziaren kidegoak xedapen gehigarri honetan ezartzen duenak arautuko ditu.

Nafarroako polizia kidego bakoitzean, gaur egun kidego horretarako kategoria desberdinetarako dauden osagarrien zenbateko osoa banatu egin beharko da, foru lege honetan onetsitako ordainsari-sistemari jarraikiz, administrazio bakoitzaren aurrekontuei ordainsarien kontu-sailaren igoerarik ekarri gabe, eta foru lege honen 51.2 artikuluan Foruzaingoarentzat ezartzen diren jaso beharreko gutxieneko lanpostuko osagarriak helburutzat hartuz, kategoria bakoitzean.

Nafarroako poliziaren kidegoetan banaketa hori aplikatzetik sortzen den lanpostuko osagarriari gehienez ere %4ko jaitsiera aplikatu ahalko zaio, Nafarroako poliziaren kidego guztientzat osagarri berariazkoa oraingo %41etik %45era igotzearen ondorioz.

51.2 artikuluan aipatzen den gehieneko aldea, %7koa, sindikatuetako ordezkariekin negoziatuko da, eta lanpostu bakoitzari eta haren berezitasunei buruzko azterlan bat egin ondoren ezarriko da, lanpostu horretara egokituta. Egun, ezin izanen dute ekarri zenbateko osoaren handitzea”.

Lehenengo xedapen gehigarria.–Poliziako laguntzaileak tokiko poliziaren kidegoetan sartzea.

Poliziako laguntzaileak, lanpostu horretan gutxienez hiru urteko esperientzia badute, eta foru lege hau indarrean sartzen den unean kasuko udalaren zerbitzuan lanean ari badira, edota aurrerantzean egiten diren kontratazioengatik eta aipatutako esperientzia lortzen dutenean, sartuko dira jada sorturik dagoen tokiko poliziako kidegoan, albienteenean edo udal agenteenean, edota sortzen den kidegoan, foru lege hau indarrean sartu eta bi urteko epean. Horretarako, aldez aurretik, oposizio-lehiaketa bat gainditu beharko dute, eta deialdiak gehienez ere bi izanen dira.

Bigarren xedapen gehigarria.–Nafarroako Kirolari buruzko uztailaren 5eko 15/2001 Foru Legearen aldaketa.

Xedapen gehigarri bakarra eransten zaio, honako testuarekin:

“Xedapen gehigarri bakarra.–Honakoak dira kirolaren arloko indarkeriaren, arrazakeriaren, xenofobiaren eta intolerantziaren esparruetan zehapenak ezartzeko eskumena duten Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko agintariak.

1. Kirolaren arloko indarkeriaren, arrazakeriaren, xenofobiaren eta intolerantziaren aurkako uztailaren 11ko 19/2007 Legearen zortzigarren xedapen gehigarrian ezarritakoarekin bat, honakoak dira eskudunak:

Nafarroako Gobernua, 360.000,01 eta 650.000 euro bitarteko isunak jartzeko.

Segurtasunaren arloko eskumenen titularra den departamentuko kontseilaria, 180.000,01 eta 360.000 euro bitarteko isunak jartzeko.

Segurtasunaren arloko eskumenen titularra den zuzendari nagusia, 150 eta 180.000 euro bitarteko isunak jartzeko.

2. Kirol ikuskizunak antolatzeko aldi baterako inhabilitazio zehapenak ezartzeko eskumena eta kirol barrutiak aldi baterako ixtekoa, segurtasunaren arloko eskumena esleituta daukan zuzendari nagusiari dagokio, baldin eta etete epea urtebetekoa edo laburragoa bada, eta, aldiz, segurtasunaren arloko eskumenen titularra den departamentuko kontseilariari, epe hori urtebetekoa baino luzeagoa baldin bada.

3. Kirolaren arloko indarkeriaren, arrazakeriaren, xenofobiaren eta intolerantziaren aurkako uztailaren 11ko 19/2007 Legearen 24. artikuluan aurreikusitako zehapen osagarriak ezartzeko eskumena kasuan kasuko zehapen organo eskudunari dagokio, ezertan ere kendu gabe aurreko idatz-zatian xedatutakoa, eta arau-hauste oso larriak ordeztekoa bada, Kirolaren arloko indarkeriaren, arrazakeriaren, xenofobiaren eta intolerantziaren aurkako uztailaren 11ko 19/2007 Legearen 24. artikuluko 4. idatz-zatian xedatuaren arabera, segurtasunaren esparruko eskumena esleituta daukan zuzendari nagusiarena izanen da eskumena”.

Hirugarren xedapen gehigarria.–Uniformeak eta ibilgailuak egokitzea.

Uniformeak eta ibilgailuak foru lege honetako 11. eta 24. artikuluetan ezarritakoari egokitzea modu progresibo eta etengabean eginen da, harik eta erabat egokitu arte; halatan, aurrekontuetan elementu horien mantentze, kontserbazio eta birjartze normalerako esleitzen diren baliabideak aplikatuko dira horretarako.

Laugarren xedapen gehigarria.–Bideo- eta audio-sistemen instalazioa.

Foru lege hau indarrean sartzen denetik urtebeteko epean, beharrezkoak diren neurriak hartuko dira 4. artikuluko r) letran aurreikusitakoa betetzeko.

Xedapen iragankor bakarra.–Lanpostuaren osagarria izoztea.

Etorkizuneko soldata igoeretan, eta foru lege honetako 51.2 artikuluan Nafarroako polizia kidegoetako kategoria desberdinen arteko proportzionaltasun indizeari buruz aurreikusitakoa gauzatu ahal izateko, polizia kategoria desberdinen artean lanpostu osagarria ezartzean, errespetatu eginen da abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren 41. artikuluak Nafarroako administrazio publikoetako A, B eta C mailetako hasierako ordainsarietarako ezarritako proportzionaltasun indize bera.

Maila berean kategoria bat baino gehiago dagoenean, haien arteko proportzionaltasun bat ezarriko da, eta kontuan hartuko dira goragoko eta beheragoko kategorien proportzionaltasun indizeak.

Nafarroako Foruzaingoaren kidegoan, gaur egun kidego horretarako kategoria desberdinetarako dauden osagarrietatik eratorritako zenbateko osoa, aipatu gutxieneko portzentajeak aplikatu ondoren, banatu egin beharko da, foru lege honetan onetsitako ordainsari-sistemari jarraikiz.

Lanpostu osagarriaren zenbatekoa, etorkizuneko soldata igoeretan, beharrezkoa den kategoria guztietan izoztuko da, arestian adierazitako proportzionaltasun indizera iritsi arte.

Xedapen indargabetzaile bakarra.–Arau-indargabetzea.

Indarrik gabe gelditzen dira foru lege honetan xedatutakoari aurka egiten dioten maila bereko edo apalagoko xedapen guztiak.

Azken xedapenetan lehenengoa.–Nafarroako tokiko poliziak.

Foru lege honek indarra hartu eta bi urteko epean Nafarroako Gobernuak, aldez aurretik toki entitateei epea emanda kontsultetarako eta parte hartzeko, Nafarroako tokiko poliziei buruzko foru lege proiektu bat ekarriko du Nafarroako Parlamentura.

Azken xedapenetako bigarrena.–Ordainsariak eta lanaldien araubidea.

Nafarroako Gobernuak foru lege honetako artikuluetan jasotako irizpideetara egokituko ditu Nafarroako polizia kidegoetako funtzionarioen ordainsariak eta lanaldien araubidea 2016ko urtarrilaren 1eko datarekin.

Azken xedapenetako hirugarrena.–Plantilla organikoa egokitzea.

Nafarroako Gobernuak, negoziazio kolektiboa gauzatu ostean, bere plantilla organikoak aldatu beharko ditu, bere polizia kidegoetako ordainsariak foru lege honetan jasotako araubidera egokitze aldera.

Azken xedapenetan laugarrena.–Erregelamendu bidezko garapena.

Nafarroako Gobernuak, foru lege hau indarrean sartzen denetik urtebeteko epean, 4. artikuluko s) letran aurreikusitako erregelamendua onetsiko du.

Azken xedapenetan bosgarrena.–Indarra hartzea.

Foru lege honek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara eman eta biharamunean hartuko du indarra.

Nik, Nafarroako Foru Eraentza Berrezarri eta Hobetzeari buruzko Lege Organikoaren 22. artikuluan xedatutakoa bete dadin, foru lege hau B.M. Erregearen izenean aldarrikatzen dut, Nafarroako Aldizkari Ofizialean berehala argitara eta “Estatuko Aldizkari Ofizialera” igor dadila agintzen dut eta herritar eta agintariei bete eta betearaz dezatela manatzen diet.

Iruñean, 2015eko apirilaren 10ean.–Nafarroako Gobernuko lehendakaria, Yolanda Barcina Angulo.

I. ERANSKINA

Proba fisikoak

Foruzaingoaren eginkizunak betetzeari begira egoera fisikoak duen garrantzia dela-eta, urteko 18 konpentsazio laneguneko saria ezarri da, agenteak bere prestakuntza fisikorako baliatzen duen denboraren zati bat itzultze aldera.

Proba horien helburua da poliziaren egoera fisiko orokorra baloratzea eta, hortik aurrera, egoera hori mantentzea edo hobetzea, beharrezkoa bada. Horretarako, lau taula prestatu dira, adinaren eta puntuazioaren arabera bereizten direnak eta ondoren zehazten diren kirol probekin lotura dutenak.

Gorputzaren beheko aldearen potentzia (jauzi bertikala).

Gorputzaren goiko aldearen potentzia (beso-flexioak).

Erresistentzia aerobikoa (3.000 metro lauak) edo (Ruffier-en testa).

Erresistentzia anaerobikoa (50 metro bultzadarekin).

Proba fisiko horiek gainditzeko, beharrezkoa izanen da lor daitezkeen 100 puntuetatik 42 eskuratzea, guztira. Ez da beharrezkoa izanen proba bakoitzean gutxieneko puntuazio bat lortzea. Azken puntuazioa emaitzen baturatik aterako da.

Tauletan ez denez ezartzen gizonezkoen eta emakumezkoen arteko bereizketarik, emakumeak kokatu beharko dira justu goragoko hirugarren adin-taldean. Adibidez, emakumezko izangai batek 20 urte baditu, 28 urtetik 30erako adin-taldean puntuatuko da.

Jauzi bertikala.

Hasierako posizioa: zutik, oinak elkarrekin arbel-aparatuaren aurrean, bi besoak gorantz luzatuta erabat (sorbalden lerroa plano horizontal berean), altuera markatuko da arbel-aparatutik gertuen dagoen besoko hatz-puntekin (klarionez blaituak egonen dira).

Exekuzioa: zangoak tolestuta, jauzi bertikala eginen da, eta lortutako altuera berria adieraziko da. Proba honetan lortutako marka izanen da jauziaren bidez lortutako altueraren eta hasieran hartutakoaren arteko aldea, zentimetrotan. Zilegi izanen da orpoak altxatzea eta zangoak mugitzea, betiere desplazamendurik gabe edota oin batek lurzoruarekiko kontaktua erabat galdu gabe. Bi ahalegin jarraituetatik onena hartuko da kontuan.

Balioduna izanen da egokiagotzat jotzen den beste edozein antzeko neurri.

Beso-flexioak.

Hasierako posizioa: egileak, lurrean ahuspez etzanda, eskuak jarrera erosoenean jarriko ditu eta besoak lurrarekiko perpendikular mantenduko ditu.

Exekuzioa: posizio horretatik abiatuta, egileak ahalik eta beso-flexio eta -luzaketa gehien eginen ditu, denbora mugarik gabe, kontuan hartuta flexio-luzaketa bat egintzat joko dela kokotsarekin lurzorua ukitu eta hasierako posiziora itzultzen denean, denbora guztian sorbaldak, bizkarra eta zangoak luzapen batean mantenduta. Baliozkotzat joko dira aldi berekoak ez diren beso-flexio eta-luzaketa guztiak, kokotsa eta oin- eta hatz-puntak ez diren gorputzaren beste atalik lurzoruan ez bada bermatzen. Gehienez ere bost segundoko atsedena hartu ahalko da hasierako posizioan (besoak luzatuta).

Kokotsak lurzorua ukitzen duen gunea gehienez ere 6 zentimetroko bigungarriz estali ahalko da.

50 metro bultzadarekin.

Egilea helmugatik 60 metrora dagoen lerroaren atzean jarriko da. Irteera-unea eta -abiadura nahierakoak izanen dira.

Kronometratzaileak eskuz jarriko du abian kronometroa, egilea erreferentzia puntura iristen denean (helmugatik 50 metrora egonen da; hau da, irteeratik 10 metrora). 50 metroko distantzia ahalik eta denbora laburrenean bete behar da. Kronometroa eskuz geraraziko da helmuga gainditzen denean. Proba honen bidez, erresistentzia anaerobikoa neurtu nahi da eta ekidin nahi dira irteera faltsuak eta ihesaldiak, eta halaber, irteera-teknika hobetzea eta abar.

3000 metro lauak.

Hasierako posizioa: zutik, irteera-lerroaren atzean.

Exekuzioa: kronometratzaileak “prest”.. “ja!” aginduko du, eta orduan izangaiek ibilbideari ekinen diote, hiru mila metroak ahalik eta denbora laburrenean bete arte.

Ruffier-en testa.

Hasierako posizioa: egilea, pultsometro bat duela, zutik jarriko da, zangoak sorbalden zabaleraren arabera bereizita. Besoak aurretik gurutzatuta edo aurrerantz luzatuta izanen ditu, edo eskuak aldaken gainean bermatuko ditu.

Exekuzioa: “Ja!” esaten denean, 30 eserialdi-erdi eginen dira (belaunak 90º arte tolestu eta luzatu) 45 segundoan, erritmo etengabean, posizio orekatua mantenduz.

Pultsua hiru aldiz hartuko da.

P1. Pultsu-hartzea, proba egin aurreko unean.

P2. Pultsu-hartzea, proba amaitu bezain laster.

P3. Pultsu-hartzea, proba egin eta minutu batera.

Ondoko formula aplikatuko da.

Indizea =

P1 + P2 + P3 - 200

10

II. ERANSKINA

Jauzi bertikala. Taula

ADINA/PUNTUAK

1

2

3

4

5

6

7

8

9

10

11

12

13

14

15

16

17

18

19

20

21

22

23

24

25

18tik 21era

30

31

32

33

34

35

36

37

38

39

41

43

45

47

49

51

53

55

57

60

63

66

69

70

71

22tik 24ra

29

30

31

32

33

34

35

36

37

38

39

41

43

45

47

49

51

53

55

57

60

63

66

69

70

25etik 27ra

28

29

30

31

32

33

34

35

36

37

38

39

41

43

45

47

49

51

53

55

57

60

63

66

69

28tik 30era

27

28

29

30

31

32

33

34

35

36

37

38

39

41

43

45

47

49

51

53

55

57

60

63

66

31tik 33ra

26

27

28

29

30

31

32

33

34

35

36

37

38

39

41

43

45

47

49

51

53

55

57

60

63

34tik 36ra

25

26

27

28

29

30

31

32

33

34

35

36

37

38

39

41

43

45

47

50

52

54

56

58

60

37tik 39ra

24

25

26

27

28

29

30

31

32

33

34

35

36

37

38

39

41

43

45

47

50

52

54

56

58

40tik 42ra

23

24

25

26

27

28

29

30

31

32

33

34

35

36

37

38

39

41

43

45

47

50

52

54

56

43tik 45era

21

22

23

24

25

26

27

28

29

30

31

32

33

34

35

36

37

39

41

43

45

47

50

52

54

46tik 48ra

20

21

22

23

24

25

26

27

28

29

30

31

32

33

34

35

36

37

39

41

43

45

47

50

52

49tik 51ra

17

18

19

20

21

22

23

24

25

27

29

30

31

32

33

34

35

36

37

39

41

43

45

47

50

52tik 54ra

15

16

17

18

19

20

21

22

23

25

27

29

30

31

32

33

34

35

36

37

39

41

43

45

47

55etik 59ra

13

14

15

16

17

18

19

20

21

23

25

27

29

30

31

32

33

34

35

36

37

39

41

43

45

60tik 64ra

12

13

14

15

16

17

18

19

20

21

23

25

27

28

29

30

31

32

33

34

35

37

39

41

43

Taulako balioak zentimetrotan adierazten dira.

Beso-flexioak. taula

ADINA/PUNTUAK

1

2

3

4

5

6

7

8

9

10

11

12

13

14

15

16

17

18

19

20

21

22

23

24

25

18tik 21era

9

10

12

14

16

18

19

20

22

24

26

28

30

32

34

36

38

40

42

44

46

48

50

52

54

22tik 24ra

8

9

10

12

14

15

16

17

19

22

24

26

28

30

32

34

36

38

40

42

44

46

48

50

52

25etik 27ra

7

8

10

11

12

13

14

16

18

20

22

24

26

28

30

32

34

36

38

40

42

44

46

48

50

28tik 30era

7

8

9

10

11

12

13

15

16

18

20

22

24

26

28

30

32

34

36

38

40

42

44

46

48

31tik 33ra

6

7

8

9

10

11

12

14

15

16

17

19

20

22

24

26

28

30

32

34

36

38

40

42

44

34tik 36ra

6

7

8

9

10

11

12

13

14

15

16

18

20

21

23

24

26

27

29

30

32

33

35

36

38

37tik 39ra

5

6

7

8

9

10

11

12

13

14

15

16

17

18

19

20

21

22

23

24

25

26

27

28

29

40tik 42ra

4

5

6

7

8

9

10

11

12

13

14

15

16

17

18

19

20

21

22

23

24

25

26

27

28

43tik 45era

3

4

5

6

7

8

9

10

11

12

13

14

15

16

17

18

19

20

21

22

23

24

25

26

27

46tik 48ra

2

3

4

5

6

7

8

9

10

11

12

13

14

15

16

17

18

19

20

21

22

23

24

25

26

49tik 51ra

1

2

3

4

5

6

7

8

9

10

11

12

13

14

15

16

17

18

19

20

21

22

23

24

52tik 54ra

1

2

3

4

5

6

7

8

9

10

11

12

13

14

15

16

17

18

19

20

21

22

55etik 59ra

1

2

3

4

5

6

7

8

9

10

11

12

13

14

15

16

17

18

19

60tik 64ra

1

2

3

4

5

6

7

8

9

10

11

12

13

14

15

16

17

18

Taulan adierazten da zenbat aldiz flexionatu behar diren besoak.

50 metro bultzadarekin. taula

ADINA/PUNTUAK

1

2

3

4

5

6

7

8

9

10

11

12

13

14

15

16

17

18

19

20

21

22

23

24

25

18tik 21era

9”3

9”2

9”1

9”

8”8

8”6

8”4

8”2

8”

7”8

7”6

7”5

7”3

7”1

7”

6”9

6”8

6”7

6”6

6”5

6”4

6”3

6”2

6”1

6”

22tik 24ra

9”4

9”3

9”2

9”1

9”

8”8

8”6

8”4

8”2

8”

7”8

7”6

7”5

7”3

7”1

7”

6”9

6”8

6”7

6”6

6”5

6”4

6”3

6”2

6”1

25etik 27ra

9”5

9”4

9”3

9”2

9”1

9”

8”8

8”6

8”4

8”2

8”

7”8

7”6

7”5

7”3

7”1

7”

6”9

6”8

6”7

6”6

6”5

6”4

6”3

6”2

28tik 30era

9”6

9”5

9”4

9”3

9”2

9”1

9”

8”8

8”6

8”4

8”2

8”

7”8

7”6

7”5

7”3

7”1

7”

6”9

6”8

6”7

6”6

6”5

6”4

6”3

31tik 33ra

9”7

9”6

9”5

9”4

9”3

9”2

9”1

9”

8”8

8”6

8”4

8”2

8”

7”8

7”6

7”5

7”3

7”1

7”

6”9

6”8

6”7

6”6

6”5

6”4

34tik 36ra

9”8

9”7

9”6

9”5

9”4

9”3

9”2

9”1

9”

8”8

8”6

8”4

8”2

8”

7”8

7”6

7”5

7”3

7”1

7”

6”9

6”8

6”7

6”6

6”5

37tik 39ra

9”9

9”8

9”7

9”6

9”5

9”4

9”3

9”2

9”1

9”

8”8

8”7

8”6

8”3

8”1

7”9

7”7

7”5

7”3

7”1

7”

6”9”

6”8

6”7

6”6

40tik 42ra

10”1

10”

9”9

9”8

9”7

9”6

9”5

9”4

9”3

9”2

9”1

9”

8”8

8”7

8”5

8”3

8”1

7”9

7”7

7”5

7”3

7”1

7”

6”9

6”8

43tik 45era

10”4

10”3

10”2

10”1

10”

9”9

9”8

9”7

9”6

9”5

9”4

9”3

9”2

9”1

9”

8”8

8”7

8”5

8”3

8”1

7”9

7”7

7”5

7”3

7”1

46tik 48ra

10”8

10”7

10”6

10”5

10”4

10”3

10”2

10”1

10”

9”9

9”8

9”7

9”6

9”5

9”4

9”3

9”2

9”1

9”

8”8

8”7

8”5

8”3

8”1

7”9

49tik 51ra

11”3

11”2

11”1

11”

10”9

10”8

10”7

10”6

10”5

10”4

10”3

10”2

10”1

10”

9”8

9”7

9”6

9”5

9”4

9”3

9”2

9”

8”8

8”6

8”4

52tik 54ra

11”8

11”7

11”6

11”5

11”4

11”3

11”2

11”1

11”

10”9

10”8

10”7

10”6

10”5

10”4

10”3

10”1

10”

9”9

9”8

9”7

9”5

9”3

9”1

9”

55etik 59ra

12”5

12”4

12”3

12”2

12”1

12”

11”9

11”8

11”7

11”6

11”5

11”4

11”3

11”2

11”1

11”

10”9

10”7

10”5

10”4

10”3

10”2

10”

9”8

9”7

60tik 64ra

13”2

13”1

13”

12”9

12”8

12”7

12”6

12”5

12”4

12”3

12”2

12”

11”8

11”7

11”6

11”5

11”4

11”2

11”

10”9

10”8

10”7

10”5

10”3

10”2

Taulan segundoak eta hamarrekoak adierazten dira.

3000 metro. taula

ADINA/PUNTUAK

1

2

3

4

5

6

7

8

9

10

11

12

13

14

15

16

17

18

19

20

21

22

23

24

25

18tik 21era

16’40

16’20

16’

15’40

15’20

15’

14’45

14’30

14’15

14’

13’45

13’30

13’15

13’

12’45

12’30

12’15

12’

11’45

11’30

11’15

11’

10’45

10’30

10’15

22tik 24ra

17’

16’40

16’20

16’

15’40

15’20

15’

14’45

14’30

14’15

14’

13’45

13’30

13’15

13’

12’45

12’30

12’15

12’

11’45

11’30

11’15

11’

10’45

10’30

25etik 27ra

17’30

17’15

17’

16’40

16’20

16’

15’40

15’20

15’

14’45

14’30

14’15

14’

13’45

13’30

13’15

13’

12’45

12’30

12’15

12’

11’45

11’30

11’15

11’

28tik 30era

17’45

17’30

17’15

17’

16’40

16’20

16’

15’40

15’20

15’

14’45

14’30

14’15

14’

13’45

13’30

13’15

13’

12’45

12’30

12’15

12’

11’45

11’30

11’15

31tik 33ra

18’

17’45

17’30

17’15

17’

16’40

16’20

16’

15’40

15’20

15’

14’45

14’30

14’15

14’

13’45

13’30

13’15

13’

12’45

12’30

12’15

12’

11’45

11’30

34tik 36ra

18’10

18’

17’45

17’30

17’15

17’

16’40

16’20

16’

15’40

15’20

15’

14’45

14’30

14’15

14’

13’45

13’30

13’15

13’

12’45

12’30

12’15

12’

11’45

37tik 39ra

18’30

18’20

18’10

18’

17’45

17’30

17’15

17’

16’45

16’30

16’15

16’

15’40

15’20

15’

14’45

14’30

14’15

14’

13’45

13’30

13’15

13’

12’45

12’30

40tik 42ra

18’50

18’40

18’30

18’20

18’10

18’

17’45

17’30

17’15

17’

16’45

16’30

16’15

16’

15’40

15’20

15’

14’45

14’30

14’15

14’

13’45

13’30

13’15

13’

43tik 45era

19’10

19’

18’50

18’40

18’30

18’20

18’10

18’

17’45

17’30

17’15

17’

16’45

16’30

16’15

16’

15’40

15’20

15’

14’45

14’30

14’15

14’

13’45

13’30

46tik 48ra

19’30

19’20

19’10

19’

18’50

18’40

18’30

18’20

18’10

18’

17’45

17’30

17’15

17’

16’45

16’30

16’15

16’

15’45

15’30

15’15

15’

14’45

14’30

14’15

49tik 51ra

20’30

20’20

20’10

20’

19’50

19’40

19’30

19’20

19’10

19’

18’50

18’40

18’30

18’15

18’

17’45

17’30

17’15

17’

16’45

16’30

16’15

16’

15’45

15’30

52tik 54ra

21’30

21’20

21’10

21’

20’50

20’40

20’30

20’20

20’10

20’

19’50

19’40

19’30

19’15

19’

18’45

18’30

18’15

18’

17’45

17’30

17’15

17’

16’45

16’30

55etik 59ra

22’30

22’20

22’10

22’

21’50

21’40

21’30

21’20

21’10

21’

20’50

20’40

20’30

20’15

20’

19’45

19’30

19’15

19’

18’45

18’30

18’15

18’

17’45

17’30

60tik 64ra

23’30

23’20

23’10

23’

22’50

22’40

22’30

22’20

22’10

22’

21’50

21’40

21’30

21’15

21’

20’45

20’30

20’15

20’

19’45

19’30

19’15

19’

18’45

18’30

Taulan minutuak eta segundoak adierazten dira.

Ruffier-en testa. taula

ADINA/PUNTUAK

1

2

3

4

5

6

7

8

9

10

11

12

13

14

15

16

17

18

19

20

21

22

23

24

25

55etik 59ra

24

24

23

22

21

20

18

16

14

12

10

9

8

7

6

5

4

3

2,5

2

1,65

1,2

0,8

0,4

0

60tik 64ra

25

25

24

23

22

21

20

18

16

14

12

10

9

8

7

6

5

4

3

2,5

2

1,5

1

0,5

0

Pultsua hiru aldiz hartuko da.

P1. Pultsu-hartzea, proba egin aurreko unean.

P2. Pultsu-hartzea, proba amaitu bezain laster.

P3. Pultsu-hartzea, proba egin eta minutu batera.

Ondoko formula aplikatuko da.

Indizea =

P1 + P2 + P3 - 200

10

Iragarkiaren kodea: F1505530