71. ALDIZKARIA - 2015eko apirilaren 15a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LEITZA, GOIZUETA, ARESO ETA ARANOKO GIZARTE ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA

Gizarte larrialdiko laguntzen ordenantza. Hasierako onespena

Leitza, Goizueta, Areso eta Aranoko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateak 2015eko martxoaren 31n egin osoko bilkuran hasiera batez onetsi zuen Gizarte larrialdiko laguntzen ordenantza.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatutakoari jarraituz, onetsitako ordenantza jendaurrean egonen da hogeita hamar egunetan, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Jendaurreko epea alegazioarik gabe iragaten bada, aipatu ordenantza behin betiko onetsita geldituko da eta osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Leitzan, 2015eko apirilaren 1ean.–Lehendakaria, Ur Alguero Chivite.

Iragarkiaren kodea: L1505153