71. ALDIZKARIA - 2015eko apirilaren 15a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

LEHENDAKARITZA, JUSTIZIA ETA BARNE DEPARTAMENTUA. Iragarkia. Gora jotzeko errekurtsoak suhiltzaileen gidari laguntzaileak eta suhiltzaileen peoi laguntzaileak aldi baterako kontratatzeko deialdien aurka.

Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak abenduaren 15ean emandako 2761/2014 Ebazpenaren bidez, izangaien bi zerrenda hautaproben bidez osatzeko deialdiak onetsi ziren, suhiltzaileen gidari laguntzaileak eta suhiltzaileen peoi laguntzaileak aldi baterako kontratatzeko. (2015eko 7. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, urtarrilaren 13koa).

Gitán Pau González, Iratxe Álvarez Reoyo, Pedro Asier Ilarregui Moso, Joseba Iñaki Lizarbe Aristu, Javier Navarlaz Rodríguez, Raúl Santos García, Manuel Ángel Molas eta Javier Barace Induráin jaun-andreek gora jotzeko errekurtsoak jarri dituzte Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak abenduaren 15ean emandako 2761/2014 Ebazpenaren bidez onetsitako deialdien aurka (deialdi horien bitartez izangaien bi zerrenda prestatu nahi dira, suhiltzaileen gidari laguntzaileak eta suhiltzaileen peoi laguntzaileak kontratatzeko). Hortaz, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 112. eta 59. artikuluetan xedatutakoarekin bat, interesdunei horren berri ematen zaie, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik hasita hamar egun balioduneko epean alegazioak egin ahal izateko, dela Erregistro Orokorrean aurkeztuz (Nafarroako Jauregia, Karlos III.aren etorbidea, 2, Iruña), dela Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38. artikuluan adierazitako baliabideak erabiliz.

Aurkeztutako errekurtsoen kopia interesdunen eskura dago Funtzio Publikoaren Zuzendaritza Nagusiko Araubide Juridikoaren Atalean (Karlos III.aren etorbidea 2, 2. solairua; Iruña).

Iruñean, 2015eko martxoaren 10ean.–Funtzio Publikoaren zuzendari nagusia, Gregorio Eguílaz Gogorza.

Iragarkiaren kodea: F1504058