71. ALDIZKARIA - 2015eko apirilaren 15a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

20/2015 FORU AGINDUA, martxoaren 12koa, Kulturako, Turismoko eta Erakunde Harremanetako kontseilariak emana, “Nafarroako Erresuma” Turismo Sariak ematen dituena (2015. urtea).

Vianako Printzea Erakundea-Kultura eta Turismo Departamentuko kontseilariak abenduaren 31n emandako 112/2009 Foru Aginduaren bidez aldatu egin zen departamentu horretako kontseilariak apirilaren 11n emandako 86/2006 Foru Agindua, zeinak “Nafarroako Erresuma” izeneko urteroko turismo sariak sortu zituen eta haiek emateko prozedura arautu zuen.

Foru agindu horren arabera, Nafarroako Turismo Kontseiluak, osoko bilkuran, sariak banatzeko proposamena eginen du. Sariak Kulturako, Turismoko eta Erakunde Harremanetako kontseilariak emanen ditu eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko dira.

Turismo Kontseiluak 2015eko martxoaren 6an egindako osoko bilkuran, kategoria bakoitzean behar den epean eta moduan aurkeztutako hautagaiak bozkatu ziren.

Kategoria bakoitzean boto gehien jaso zuten hautagaiak hauexek izan ziren:

1.–Toki entitateak, turismo partzuergoak eta elkarteak.

–Tuterako Udala.

2.–Turismoko enpresa edo enpresaburuak:

a) Ostatuen modalitatea.

–Xabier hotela (José M.ª Guindano), Xabierrekoa.

b) Jatetxeen modalitatea.

–Abaco jatetxea, Uhartekoa.

c) Turismo zerbitzuen ikerketa, garapen, berrikuntza eta eskaintzaren modalitatea.

–Irrisarri Land, Igantzikoa.

Horrenbestez,

AGINDU DUT:

1. 2015. urteko “Nafarroako Erresuma” izeneko turismo sariak ondoren aipatzen diren entitate, elkarte eta enpresei ematen zaizkie:

–Tuterako Udalari, toki entitateen, turismo partzuergoen eta elkarteen kategorian.

–Xabierreko Xabier hotelari (José M.ª Guindano), turismoko enpresa edo enpresaburuen kategoriako ostatuen modalitatean.

–Uharteko Abaco jatetxeari, turismoko enpresa edo enpresaburuen kategoriako jatetxeen modalitatean.

–Igantziko Irisarri Land-i, turismo enpresa edo enpresaburuen kategoriako turismo zerbitzuen bitartekotza, garapena, berrikuntza eta eskaintzaren modalitatean.

2. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.

Foru agindu hau Turismoa eta Merkataritza Antolatu eta Sustatzeko Zerbitzuari, Turismoa eta Merkataritza Antolatzeko Atalari eta interesdunei jakinaraziko zaie, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da.

Iruñean, 2015eko martxoaren 12an.–Kulturako, Turismoko eta Erakunde Harremanetako kontseilaria, Juan Luis Sánchez de Muniáin Lacasia.

Iragarkiaren kodea: F1504148