7. ALDIZKARIA - 2015eko urtarrilaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BARASOAIN

2014ko aurrekontu orokor eta bakarrean kredituen aldaketa
egiteko 2/2014 espedientea. Hasierako onespena

Barasoaingo Udalak, 2014ko abenduaren 17an egin bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea kredituen aldaketa egiteko 2/2014 espedientea; hori guztia Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 275. artikuluan eta ondokoetan xedatuari jarraikiz. Hamabortz egun baliodunean jendaurrean egonen da, aitzinetik iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Herriko Etxeko iragarki oholean argitara emanda, bizilagun eta interesdunek espedientea Idazkaritzan azter dezaten eta bidezkoak iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten.

Barasoainen, 2014ko abenduaren 23an.–Alkatea, Rita Delia Roldán Murillo.

Iragarkiaren kodea: L1417693