7. ALDIZKARIA - 2015eko urtarrilaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ITZAGAKO ADMINISTRAZIO ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA

1. aldaketa 2014ko aurrekontuan. Hasierako onespena

Itzaga Administrazio Zerbitzuen Mankomunitatearen batzar orokorrak, 2014ko abenduaren 23an egin bilkuran, erabaki zuen 1. aldaketa hasiera batean onestea 2014ko ekitaldiko aurrekontu orokor eta bakarrean, kreditu-gehikuntza bat baita.

Jendaurrean egonen da hamabortz egun baliodunean, bizilagunek edo interesdunek espedientea azter dezaten eta bidezkoak iruditzen zaizkien erreklamazioak egin ditzaten.

Erreklamaziorik aurkezten ez bada, aurrekontuko aldaketa behin betiko onetsitzat joko da, aipatutako jendaurreko epea iragandakoan.

Urrotz-Hirian, 2014ko abenduaren 29an.–Mankomunitateko burua, Fermín Julián García Gobeo.

Iragarkiaren kodea: L1417711