7. ALDIZKARIA - 2015eko urtarrilaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

VIANA

Aldaketa aurrekontuan. Behin betiko onespena

2014ko azaroaren 19ko osoko bilkuran onetsita, 2014ko 237. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abenduaren 4an, aurrekontuan aldaketa egiteko erabakiaren hasierako onespena. Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, aurrekontuan egin aldaketa hori behin betiko onetsi eta argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz.

KREDITU GEHIKUNTZA

7511

22610

Aste gastronomikoa

2.000,00 euro

7511

22613

Enoturismoa bultzatzea

7.000,00 euro

FINANTZABIDEA

011

31006

Instalazioetarako maileguaren korritua (POL 2541) (8782)

9.000,00 euro

Vianan, 2014ko abenduaren 30ean.–Alkatea, Gregorio Galilea Arazuri.

Iragarkiaren kodea: L1417697