7. ALDIZKARIA - 2015eko urtarrilaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

URDAZUBI

2015eko zerga-tasak. Onespena

Urdazubiko Udalak, 2014ko abenduaren 19an egin bilkuran, erabaki zuen 2015eko ekitaldirako bere horretan uztea 2014ko zerga, karga eta tarifak. Hona hemen:

–Hirilurreko ondasunak: %0,20.

–Landalurreko ondasunak: %0,60.

–Instalazio, Eraikuntza eta Obren gaineko Zerga: horiek gauzatzeko aurrekontuaren %3,2.

–Hirilurren balio igoeraren gaineko zergari dagokionez, 2/1995 Foru Legearen 175 eta 176. artikuluetan ezarritako gutxieneko portzentajeak aplikatuko dira.

–Jarduera ekonomikoen gaineko zerga: tarifei 1 indizea aplikatuko zaie.

Erabaki honek 2014ko urtarrilaren 1ean hartuko du indarra.

Erabaki honen aurka, errekurtso hauetariko bat aurkez daiteke, hautara:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egile berari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari edo Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik aitzina.

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazten denetik aitzina.

Urdazubin, 2014ko abenduaren 19an.–Alkatea, Santiago Villares Otheguy.

Iragarkiaren kodea: L1417696