7. ALDIZKARIA - 2015eko urtarrilaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARAKIL

Arakilgo Arau Subsidiarioen 69. artikuluaren aldaketa
Behin betiko onespena

Arakilgo Udalak, 2014ko maiatzaren 28an egindako osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Arakilgo Arau Subsidiarioen 69. artikuluaren aldaketa, eta espedientea jendaurrean jarri zuen, 2014ko 114. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, ekainaren 12an, irargarkia argitaratuz. Ez da alegaziorik jaso. Arakilgo Udalak, 2014ko azaroaren 27ko osoko bilkuran, behin betiko onetsi zuen aipatu aldaketa, eta argitara ematen da, ondoren, haren testu osoa, 35/2002 Foru Legearen 81. artikuluan xedatutakoarekin bat.

Arakilen, 2014ko abenduaren 10ean.–Alkatea, Rubén Goñi Urroz.

69. artikulua. Eraikuntza jarduerak eta eraikuntzaz kanpokoak arautzea lurzoru generikoan.

Lurzoruaren kategoria horretan baimentzen diren bakarrak gaur egungo harrobiaren eta hormigoitze plantaren ustiapenari lotutako jarduerak dira.

Ez da baimentzen gaur egungo azalera (1994. urtea) handitzea pilaketak, biltegiak, aparkalekuak eta zenbait instalazio egiteko.

Instalazio industrialak egoki funtzionatzeko beharrezkoak diren eraikuntza jarduerak baimentzen ahalko dira, lurzoruaren 800m² okupatuz gehienez. Eraikuntza jarduera horiek egiteko eremu bakarra kategoria honekin mugatutakoen ekialdean dagoen lurzoru generikoa izanen da (antolamenduaren 4. planoan eremu hori grafiatuta dago, perimetroa lodiago azalduta).

Salbuespenez, 6. poligonoko 326. lurzatian behin-behineko instalazioak baimentzen ahalko dira, baina lehengoratze planeko lanei lotuta badaude soilik, lan horiek bukatu arte. Instalazio horiek gehienez 253 m² okupatuko dituzte plantan, 23.00 m-ko luzera eta 11.00 m-ko zabalera izanen dute gehienez, eta gehieneko altuera beheko solairuak gehi beste solairu batek osatuko dute; ingurunearekin bat egiten dutela bermatu beharko dute, eta paisaia babesteko beharrezkoak diren neurriak hartuko dira. Lehengoratze plana bukatutakoan kendu egin beharko dira eta lursaila lehengo egoerara itzuli. Udalak alde batera utz ditzake, kasu honetan, lizentziak tramitatu aurreko eskakizunak, artikulu honen azken lerroaldean ageri direnak.

Artikulu honen edukiaren arabera egiten ahal diren industriako eraikinak arautuko dira, eraikuntza alderdiei dagokienez, eraikuntzari buruzko ordenantza partikularrari jarraikiz (6.a), erabilera industrialeko eraikinen ingurukoa baita.

Eraikin berriek 84/90 Foru Dekretuan ezarpenari begira jarri diren oinarrizko baldintzak bete beharko dituzte (dekretu horrek poligono eta jarduera industrialak lurzoru urbanizaezinean ezartzeari buruzko arauak ematen ditu); berariaz frogatu behar da, memorian eta proiektu teknikoko gainerako dokumentuetan, neurri horiek betetzen direla.

Edozein eraikuntza lizentzia eman aurretik honako hauek aurkeztuko dira, Udalak onets ditzan, bidezkoa bada: instalazioen azterlan xehakatua, eta etorkizun hurbilean ingurune horretan landare tratamendua egiteko aurreikusten diren neurriak; jarduketa programa bat azalduko da eta egoki bermatuko da beteko dela. Udal bulegoetan edozein lizentzia mota tramitatzeko, ezinbesteko baldintza izanen da Udalak, bidezkoa bada, azterlan hori onestea, bai eta Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko zuzendari nagusiaren 1992ko urtarrilaren 28ko 0202/92 Ebazpenean ezarritako determinazio eta neurri zuzentzaile guztiak betetzea ere. Halaber, instalazioak handitzeko lizentzia emateko baldintza izanen da Oskiako haitzartean dauden instalazioen berrezarpenari buruzko bideragarritasun azterlana egitea. Azterlan hori Udalarekin eta Nafarroako Gobernuko Ingurumen Zerbitzuarekin batera eginen da, eta bertan aztertuko dira ingurumenari lotutako alderdiak, teknikoak eta ekonomikoak, instalazioen berrezarpenak ekarriko lituzkeenak. Dena dela, Udalak badu azterlan hori egokia iruditzen zaion unean egiteko aukera.

Iragarkiaren kodea: L1416841