7. ALDIZKARIA - 2015eko urtarrilaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

UNTZITIBAR

Ehiza barrutiaren eraketa

Untzitibarko Udalak ehiza barrutia eratzeko proiektua sustatu du, Nafarroako Ehizari eta Arrantzari buruzko abenduaren 22ko 17/2005 Foru Legean xedatua aplikatuz.

Argitara ematen da, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko 30/1992 Legearen 59 eta 60. artikuluak aplikatu beharrez, eta ohartarazten da espedientea udal bulegoetan egonen dela jendaurrean, hamabortz egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, barrutian sartu beharreko lurren jabeek aukera izan dezaten lurrak barruti horretan sartzeari uko egiteko.

Ehiza barrutia eratuko da Altzorrizko, Artaizko, Zenboraingo, Naxurietako, Untzitiko, Zabaltzetako, Zorokiaingo eta Antsoaingo fazeriako herrilurrak eta jabetza partikularreko lurrak sartuz.

Untzitin, 2014ko abenduaren 29an.–Alkatea, Javier Linto Iriarte.

Iragarkiaren kodea: L1417667