7. ALDIZKARIA - 2015eko urtarrilaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

UHARTE ARAKIL

2015eko lan egutegia, Udalaren zerbitzuko langileendako

Alkatetzaren abenduaren 23ko 219/2014 Ebazpenaren bidez onetsi zen Uharte Arakilgo Udalaren zerbitzuko langileen 2015eko lan egutegia. Hona hemen haren xedapen zatia:

“Lehenbizikoa.–Onestea Uharte Arakilgo Udalaren zerbitzuko langileek 2015ean izanen duten jaiegunen egutegia, honen ondotik ematen den bezala:

Urtarrilaren 1a: Urteberri.

Urtarrilaren 6a: Errege eguna.

Martxoaren 19a: San Jose.

Apirilaren 2a: Ostegun Santua.

Apirilak 3: Ostiral Santua.

Apirilaren 6a: Pazko biharamuna.

Maiatzaren 1a: Langileen eguna.

Ekainaren 24a, 25a eta 26a: herrian jai, San Joan dela-eta.

Uztailaren 25a: Santiago eguna.

Abuztuaren 15a: Ama Birjinaren Jasokundea.

Urriaren 12a: Espainiako jai nazionala.

Abenduaren 3a: San Frantzisko Xabierkoa.

Abenduaren 6a: Konstituzioaren eguna.

Abenduaren 8a: Sortzez Garbiaren eguna.

Abenduaren 25a: Eguberri.

Bigarrena.–Uharte Arakilgo Udaleko langileen egiazko lanorduen urteko kopurua 1592 da, abenduaren 26ko 26/2012 Foru Legearen arabera.

Hirugarrena.–Uharte Arakilgo Udalaren zerbitzuko eguneroko lanaldia 7 ordu eta 20 minutukoa da. Nahitaez lan egin beharko da 8:00etatik 15:00ak arte; gainerako 20 minutuak egiteko langileek malgutasuna izanen dute, nahieran bete ditzan, 07:40tik 08:00ak arte eta 15:00etatik 15:20 arte. Jendea hartzeko denbora izanen da 10:00etatik 14:00ak arte.

Garbiketako langileek beren egutegia izanen dute, betiere urterako ezarritako gehienekoaren barnean.

Laugarrena.–Otsailaren 9ko 11/2009 Foru Dekretuaren 30. artikuluan xedatzen den norberaren aferetarako baimen ordaindua (hiru lanegun, gehienez) orduka har daiteke.

Bosgarrena.–Baliogabeak izanen dira, 2015ean epeak kontatzeari dagokionez, igande guztiak eta ebazpen honen lehenbiziko xedapenean adierazitako jaiegunak, salbu eta ekainaren 25a eta 26a, jaiegun izanen baitira.

Seigarrena.–Langileek hurrengo urteko urtarrilaren 31 arte ahal izanen dituzte aurreko urteari dagozkion oporrak hartu, betiere horietarako eskubidea sortu badute.

Zazpigarrena.–Ebazpen hau Uharte Arakilgo Udaleko iragarki oholean argitaratzea eta haren berri ematea Uharte Arakilgo Udalbatzari, organo horrek egiten duen hurrengo osoko bilkuran”.

Uharte Arakilen, 2014ko abenduaren 26an.–Alkate udalburua, Javier Rodríguez Astiz.

Iragarkiaren kodea: L1417660