7. ALDIZKARIA - 2015eko urtarrilaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TUTERA

Aldaketa U.I. 4 unitateko Queiles 1. sektoreko Plan Partzialean Aldaketa Plan Partzialean, U3.2-8 unitateari dagokionez

Alkatetzaren 2014ko abenduaren 16ko ebazpenaren bitartez ebatzi zen aldaketa hasiera batean onestea Tuterako H.A.P.O.ko 4. unitate integratuko Queiles 1. sektoreko Plan Partzialean, U3.2-8 lurzatiko erabilera xehakatuari eta garaierari buruz. Hura 4. poligonoko 482. lurzatia da, katastroaren arabera, eta Luis Cernuda karrikara eta Merindades etorbidera jotzen du. Aldaketak bertako eraikigarritasunari eragiten dio, B+2 gabe B+1+A izanen baita hemendik goiti. Sustatzailea José Luis Lacalle da, Promoción Estable del Norte, S.A.ren izenean, Renato Alegría Moracho arkitektoak 2014ko urrian prestaturiko proiektuari jarraikiz.

Halaber, ohartarazten zaio enpresa sustatzaileari tramitatzeko aurkeztu behar duela Alkatetzaren 2010eko azaroaren 15eko ebazpenaren bidez onetsitako birzatiketaren aldaketa puntuala.

Orobat ebatzi da espedientea jendaurrean edukitzea.

Epea: hilabete, hasierako onespenari buruzko iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Herriko Etxeko iragarki oholean argitaratu eta biharamunetik aitzina.

Espedientea: 2/2014/APLAN. 316/14 kaxa (1) Tuterako Udala. Hirigintza Kudeatzeko Zentroa. Herriko Etxeko 4. solairua. Telefonoa: 948 417131 - posta elektronikoa: urbanismo@tudela.es.

Espedienteari buruzko alegazioak idatziz aurkeztuko dira, Udaleko Erregistro Orokorraren bitartez edo zuzenbidean onartzen den bertze edozein bide erabilita.

Argitara ematen da, orok jakin dezan.

Tuteran, 2014ko abenduaren 26an.–Lurraldearen Antolamenduaren Alorreko zinegotzi delegatua, Joaquim Torrents Delgado.

Iragarkiaren kodea: L1417658