7. ALDIZKARIA - 2015eko urtarrilaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ORISOAIN

2015eko karga-tasak

Orisoaingo Udalak ondotik osorik ematen den erabaki hau hartu zuen 2014ko abenduaren 24an egin osoko bilkura arruntean:

“Lehenbizikoa.–2015erako karga-tasak onestea, gisa honetara:

–Lur-ondasunen gaineko kontribuzioa: %0,475.

–TMIZ (Zirkulazioaren gaineko zerga). Nafarroako Aurrekontu Orokorrei buruzko Foru Legearen arabera.

–Jarduera ekonomikoen gaineko zerga: %1,2.

–Eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zerga: %4.

–Hirilurren balio igoeraren edo gainbalioaren gaineko zerga: %10.

Zerga honen tarteen araberako aplikazioa, azken eskualdaketaren arabera:

  • 5 urte bitarte: %2,2.
  • 10 urte bitarte: %2,1.
  • 15 urte bitarte: %2.
  • 20 urte bitarte: %2.

Erabaki honetan aurreikusi gabeko karga-tasetarako, horiek arautzen dituzten ordenantzei eta erabakiei jarraituko zaie.

Bigarrena.–Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko agintzea, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legean xedatuaren arabera, eta orobat Herriko Etxeko iragarki oholean”.

Orisoainen, 2014ko abenduaren 29an.–Alkatea, Alexandre Duró Cazorla.

Iragarkiaren kodea: L1417703