7. ALDIZKARIA - 2015eko urtarrilaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OLLARAN

2014ko udal aurrekontuan aldaketa egiteko 3/2014 espedientea Behin betiko onespena

2014ko 218. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, azaroaren 6an, 2014ko aurrekontuan 3. aldaketa egiteko erabakiaren hasierako onespena. Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, aurrekontuan egin aldaketa horiek behin betiko onetsi eta argitara ematen dira, behar diren ondorioak izan ditzaten; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz.

KREDITU GEHIKUNTZAK

KONTU-SAILA

IZENA

ZENBATEKOA

(euroak)

1 411 46601

Kontsultategiak mantentzeko diru-laguntzen eskualdaketa

810,00

1 311 46300

Oinarrizko Gizarte Zerbitzuaren ekarpena

2.300,00

1 121 2260502

Kontabilitateari buruzko aholkularitza, Udalarendako eta kontzejuendako

4.000,00

ALDAKETAK, GUZTIRA

7.110,00

FINANTZABIDEAK

KONTU-SAILA

IZENA

ZENBATEKOA

(euroak)

1 820

Diruzaintzako gerakina

7.110,00

FINANTZABIDEAK, GUZTIRA

7.110,00

Ollaranen, 2014ko abenduaren 29an.–Alkatea, Javier Pérez Cueva.

Iragarkiaren kodea: L1417712