7. ALDIZKARIA - 2015eko urtarrilaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ODIETA

2015eko aurrekontuen espedientea. Hasierako onespena

Odietako Udalak, 2014ko abenduaren 11n egin osoko bilkura arruntean, hasiera batean onetsi zituen 2015eko ekitaldiko aurrekontuen espedientea eta hura betearazteko oinarriak.

Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 5/1995 Foru Legearen 202. artikuluan eta Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluan xedatuari jarraikiz, espedientea hamabortz egun baliodunean egonen da ikusgai, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek edo interesdunek espedientea aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.

Erripan, 2014ko abenduaren 11n.–Alkatea, Alberto Urdaniz Elizondo.

Iragarkiaren kodea: L1417705