7. ALDIZKARIA - 2015eko urtarrilaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ODIETA

Tasa, prezio publiko eta udal zergei dagozkien karga-tasak, 2015eko ekitaldian indarra izanen dutenak

Odietako Udalak, 2014ko abenduaren 11n egin osoko bilkura arruntean, bertzeak bertze, honako hau erabaki zuen, Udalbatzako kideen legezko kopuruaren erabateko gehiengoa zuela:

Tasa, prezio publiko eta udal zergei dagozkien karga-tasak, 2015eko ekitaldian indarra izanen dutenak.

Zergak:

Hirilurreko ondasunen gaineko kontribuzioa: %0,2546.

Landalurreko ondasunen gaineko kontribuzioa: %0,80.

Eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zerga: %4,00.

Hirilurren balio igoeraren gaineko zerga:

–Sorrarazpena egiteko unean lurrak duen balioaren gainean ondotik zehazten diren portzentajeak aplikatuko dira:

  • Batetik bortz urtera arteko aldia: 2,3.
  • Hamar urtera arteko aldia: 2,2.
  • Hamabortz urtera arteko aldia: 2,1.
  • Hogei urtera arteko aldia: 2,1.

–%16ko karga-tasa ezarri da, urteko.

Jarduera ekonomikoen gaineko zerga: %1,1eko indizea onetsi da.

Etxebizitza hutsen gaineko zerga:

  • Karga-tasa, 1. urterako: %0,10.
  • Karga-tasa, 2. urterako: %0,50.
  • Karga-tasa, 3. urterako eta hurrengoetarako: %1.

Aldaketa honek 2015eko zergaldian izanen du indarra, baina indarra izaten jarraituko du ondoko zergaldietan ere, Udalak ez badu bertze aldaketarik egiten. Hala izanez gero, adierazitako tarifak KPIaren arabera igoko dira.

Aipatu espedientea jendaurrean egonen da hogeita hamar egun naturalean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Herriko Etxeko iragarki oholean argitaratu eta biharamunetik hasita, herritar eta interesdunek bidezko alegazioak aurkez ditzaten.

Erripan, 2014ko abenduaren 11n.–Alkatea, Alberto Urdaniz Elizondo.

Iragarkiaren kodea: L1417701