7. ALDIZKARIA - 2015eko urtarrilaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ODIETA

2015eko ekitaldirako lan egutegia

Odietako Udalak, 2014ko abenduaren 11n egin osoko bilkura arruntean, onetsi zuen Odietako Udalaren zerbitzuko langileen 2015eko aste barreneko jaiegunen egutegia; halaber, urte horretan ordaindu bai baina errekuperatu behar ez diren jaiegunak zein diren zehaztu zuen. Hona hemen:

–Urtarrilaren 1a, ortzeguna: Urteberri.

–Urtarrilaren 6a, asteartea: Errege eguna.

–Urtarrilaren 16a, ortziralea: San Anton eguna.

–Martxoaren 19a, ortzeguna: San Jose.

–Apirilaren 2a: Ortzegun Saindua.

–Apirilaren 3a: Ortzirale Saindua.

–Apirilaren 6a: Pazko biharamuna.

–Maiatzaren 1a, ortziralea: Langileen eguna.

–Uztailaren 25a, larunbata: Santiago eguna.

–Uztailaren 29a, ortziralea: Larraintzarko bestak, 3 ordu.

–Abuztuaren 15a, larunbata: Abuztuko Andre Maria.

–Urriaren 12a, astelehena: Pilareko Andre Maria.

–Abenduaren 3a, ortzeguna: San Frantzisko Xabierkoa (Nafarroaren eguna).

–Abenduaren 3a, asteartea: Andre Maria Sortzez Garbia.

–Abenduaren 6a, ortziralea: Eguberri.

Gainera 4 jaiegun gehiago ezarri dira herriko bestak direla-eta, langile bakoitzak hautatzekoak, baldintza izanik ez dela Herriko Etxea jendearendako itxiko.

–Abenduaren 24a, bertze egun baten truke, herriko jaiak direla eta.

Orobat, baliogabeak izanen dira, 2015ean epeak kontatzeari dagokionez, igande guztiak eta udal bulegoetako jaiegunak.

–Odietako Udaleko lanaldiaren urteko egiazko lanordu kopurua 1.302 izanen da eta honela banatuko da:

–Lanaldiak, orokorrean, 6 ordu iraunen du, 8:30etik 14:30era, astelehenetik ortziralera.

–Jendea hartzeko ordutegia eta Erregistro Orokorrarena 8:30etik 14:30era izanen da.

Nolanahi den, Nafarroako Administrazio Publikoetan 2015erako orokorrean behin betiko ezartzen denaren mende egonen dira urteko lanaldiaren iraupena eta opor egunen kopurua. Horretarako, aldaketaren bat izanez gero, behar diren egokitzapenak eginen dira.

Erripan, 2014ko abenduaren 11n.–Alkatea, Alberto Urdaniz Elizondo.

Iragarkiaren kodea: L1417700